MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

Immigrazio fluxuen ardatza: lan merkatua eta dei efektua

25 julio 2010 -

Azken urte hauetan immigrazio fluxuei buruz hitz egin denean immigrazioa eta dei efektua batera joan diren hitzak izan dira. Atzerritartasun legea erreformatu edota legediren batean aldaketaren bat bultzatu denean sarritan hauek dei efektua eta etorkin irregularren hazkundea suposatuko luketela azpimarratu egin da hainbat sektoreetatik. 2005. urtean egin zen ez-ohiko erregularizazioan, esaterako, prozesu honen kontra egiteko dei efektuaren argudioa oso erabilia izan zen. Datuei erreparatuta, aldiz, legeen dei efektua oso mugatua dela ikusi daiteke. Horrela bada, fluxuen igoera edo jeitsiera ez da lege baten zabaltasuna edota baldintzen esku egoten eta azken urteotan legeak gogortu egin diren arren, urtez-urte etorkinen kopurua hazi egin da Estatu mailan zein Euskal Autonomi Erkidegoan. Era berean, egoitza-baimena dutenen kopurua inoiz izan dena baino altuagoa da momentu hauetan.
Aipatzen den beste dei efektu bat gizarte politika eta zerbitzuek bultzatzen dutena da. Kasu honetan etorkinak hemengo gizarte prestazioak euren jatorrizko lurraldeenak baino hobeagoak eta zabalagoak direlako etortzen direla defendatzen da. Honen ondorioz, bertako Ongizate-Estatua zalantzan jartzen delarik eta etorkinen etorrerak honen bideragarritasuna bera zalantzan jartzen duelarik. Argudio hauek sostengatzeko arrazoiak nahiko ahulak dira kasu honetan ere. Izan ere, antzematen den tendentzia guztiz kontrakoa da. Halaber, gizarte-babes maila txikia dagoen Autonomi Erkidegoetan ematen da atzerritarren ehuneko handiena; eta alderantziz, gizarte-babesa handiagoa den hainbat erkidegoetan —hauetan egoitza-baimenik ez dutenek ere zenbait prestazio jaso dezaketelarik—, atzerritarren ehuneko hau askoz ere baxuagoa da. Azken hau da gure erkidegoaren kasua esaterako. Euskadin, nahiz eta gizarte-estaldura handia eta bermatzailea eduki, atzerritarren ehunekoa %6,4koa da 2010. urtean, beste erkidego batzuk baino zenbaki baxuagoa alegia. Balentzian, adibidez, zenbateko hau % 17,4koa da. Etorkinentzako benetako imana edota elementu erakargarria ez da legea ezen gizarte prestazioak. Hortaz, zein da benetako dei efektua? Benetako dei efektua lan merkatua da, honen ezaugarri eta beharrak zehazki. Balentzian, aurreko adibidearekin jarraituarren, nekazaritza, eraikuntza edo turismoa bezalako lan-arloek garrantzi handi dute. Horregatik ematen da, hain zuzen ere, atzerritarren ehuneko altu bat; eta horregatik ere, Euskadin ehuneko hau askoz ere baxuagoa da, lan-arlo hauen eragina gurean askoz ere txikiagoa delako. Nekazaritzaren papera, esaterako, sinbolikoki garrantzitsua izan daitekeen arren, ekonomikoki ez du beste sektore batzuk duten pisu berdina. Eraikuntza edota turismoarekin antzeko fenomenoa ematen da.
Estatu mailan azken urte hauetan eman den garapen ekonomiko handia eta etengabekoa kualifikazio gutxi eta lan intentsibo handiko lan-sektoreetan oinarritu da, etorkinentzako lan-txokoak diren sektoreak. Errealitate honek, eta ez besterik, ahalbidetu du Espainia izatea 2000-2008 urte tarteetan termino absolutuetan etorkin gehien jaso duen bigarren lurraldea, Estatu Batuen atzetik, eta lehenengoa termino erlatibotan.
Dei efektu honen indarra agerian gelditzen da ere adina bezalako aldagai bati erreparatzen badiogu. Populazio atzerritar gehiena lanari loturiko adin tarteetan kokatzen da Estatuan, 16 eta 64 urte bitartean alegia. %79,2 kokatzen da adin tarte hauetan, bertakoen artean ehunekoa %65,9koa izanik. Are gehiago, etorkinak azkeneko 5-6 urteetan ailegatu diren erkidegoetan bertako eta atzerritarren tartea handiagoa da oraindik. Euskadin, adibidez, 16 eta 64 urte bitartean kokatzen den populazio atzerritarra %83,2koa da.
65 urte baino gehiago dutenen diferentzia ere oso nabarmena da. Horrela, Estatu mailan adin tarte honetan kokatzen diren bertakoak %18,5 diren bitartean, atzerritarrak %5,4 dira, gure erkidegoan ehuneko hau baxuagoa da oraindik —%1,8—. Datu guzti hauek populazio atzerritarra lan egitera etortzen dela argi uzten du, bertakoa baino gazteagoa izanik. Estatuan, hamar atzerritarretik sei baino gehiago 16 eta 44 urte artean kokatzen dira. Pentsatu daitekeenez, zifra guzti hauek eragin nabarmena dute Gizarte Segurantzari loturiko politiketan —kotizazio tasa handiagoa eta pentsio gutxiago jaso atzerritarren artean— edota hainbat gizarte politiketan egiten den gastuan. Dependentziaren arloan atzerritarrentzat erabiltzen den diru-kopurua askoz ere baxuagoa da.
Arau hau Populazio Aktiboaren Inkestak eskaintzen dituen datuen bidez baieztatzen da ere. Zenbaki absolutuei begira, eta pentsatzekoa denez, bertako populazio aktiboa atzerritarrena baino handiagoa da, 19.332.200 lehenengoen kasuan eta 3.674.700 bigarrenei dagokienez. Dena den, aktibitate-tasa kontutan harturik, bertakoena % 53,37koa den bitartean, atzerritarrena % 77,28koa da, 24 puntu portzentual gehiago. Beste era batera esanda, populazio atzerritarrak bertakoa baino lan gehiago egiten du. Nahiz eta krisi garaia izan eta langabeziaren inpaktua handiagoa izan, atzerritarrek okupazio-tasa handiagoa dute, zehazki bertako populazioa baino zazpi puntu gehiago.
Zentzu honetan, dei efektu bati hitz egin daitekeen bezala behar efektu bati buruz ere hitz egin daiteke, lan-merkatuak dituen beharrei buruz hain zuzen ere. Lan-merkatuaren behar hauek nekazaritza, eraikuntza, turismoa eta hosteleritza edota zaintza pertsonalak bezalako sektoreetan konzentratzen dira populazio atzerritarrarentzat. Jada aipatu bezala, lan-merkatuak etorkinen kopurua zehazten du. Baina ez hori bakarrik, etorkin hauen ezaugarriak eta hauen banaketa ere baldintzatzen du. Azken finean, lan–merkatuak immigrazio fluxuen nolabaiteko aukeraketa naturala egiten du. Lege orokor bezala, honako irizpide hauek aipatu daitezke: nekazaritza edota eraikuntza garrantzitsuak diren erkidego edo probintzietan, Magreb edota Afrikatik etorritako gizonezkoen ehunekoa handiagoa izaten da. Honen kontrako muturrean, sektore hauek garrantzi gutxi duten erkidegoak kokatuko lirateke, hauetan etorkinentzako lan-txoko nagusia zainketa pertsonalak izaten direlarik. Azken kasu honetan, emakume latinoamerikarren ehunekoa lehenengo erkidegoetan baino handiagoa izaten da. Adibide zehatz batzuk aipatuarren, lehenengo ereduaren barruan Errioxa edota Murtzia bezalako erkidegoak eta Almeria bezalako probintzia kokatuko lirateke: bigarrenean, aldiz, Madril, Asturias edota Bizkaia. Honi lotuta, Estatu mailan bi tendentzia nagusi ematen dira immigrazio fluxuei dagokienez. Mediterranear kostaldean eta Madrilen atzerritarren ehunekoa handia da eta Estatu mailako batazbestekoaren gainetik —%12,2— kokatzen da; kantauriar isurialdean eta penintsularen barnealdean ehuneko hau txikiagoa izaten da.
Beraz, immigrazio fluxuak era nahasian eta kaotikoan ematen diren aurreiritziaren aurrean, datu guzti hauek kontrakoa adierazten dute. Fluxu hauek ez dira auzaz ematen eta era antolatu, kontrolatu eta leku jakin bateko lan-beharrak kontutan harturik zehazten dira. Baieztapen hau berresteko beste datu bat ere eskaini daiteke. Horrela bada, Euskadira etorri diren atzerritarren %75 atzerritik zuzen etorri da eta hauetarik %80 zuzenean bere jatorrizko lurraldetik, bidai bakar batean.
Azken datu honek argi uzten du, prozesu migratzailearen hasiera ez dela oinarritzen froga-akats bezalako estrategietan, non aukera eta leku ezberdin frogatu egiten diren egokiena topatu arte. Honen aurrean, prozesu hauen gehiengo nabari batean hasieratik argi dago —atera baino lehen— nora joan eta zertan lan egingo den. Zentzu honetan, jatorrian ematen den lan-kontratua ez da ematen, legeak eskatzen duen bezala, baina bai askotan nolabaiteko lan-postu hitzartua iriste-lekuan.
Orain arte komentatu den eredua azken urte hauetan nagusia izan dena da, gehien bat 90. hamarkada bukaeratik 2008. urterarte. Oraingo krisiaren hedapenarekin batera hainbat galdera eta zalantza agertzen dira honen inguruan. Eraikuntza edota turismoan ematen zen lan-eskaera asko murriztu da, honek ondorio nabarmenak sortu dituelarik etorkinengan. Azken hauen desenpleguaren igoera, adibidez, oso handia izan da. Guzti honek fluxuen moteltzea ahalbidetzen ari duela ematen du, gehien bat azken urte honetan. Gaur egungo egoeraren bilakaera nolakoa den eta hurrengo urteetan ekonomiak hartzen duen norabideak zehaztuko du erabat hurrengo urteetako immigrazio fluxuak. Era berean, ikusteke dago immigrazioaren urrezko aroaren bukaeran ala gaur egungo krisiak sorrarazi duen etenaldi labur eta koiuntural baten aurrean gauden ala ez.

Destacamos

SOS RACISMO MADRID DENUNCIA EL CONTRATO DE INTEGRACIÓN PARA INMIGRANTES POR PARTE DE LA COMUNIDAD DE MADRID

A partir del 1 de febrero, todos los ciudadanos extranjeros que deseen obtener un informe sobre su arraigo social en España para solicitar la autorización de residencia por circunstancias excepcionales por arraigo deberán cursar los módulos formativos de integración del programa “Conoce tus leyes” por un total de 8 horas y en el caso de que no sean hispanohablantes realizar una prueba de su nivel de español.

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber