Bart sei etorkin erail zituen tiroka polizia marokiarrak.
Zortzi etorkin gehiago hil dira azken egunotan, etsi-etsian hesia gainditzeko ahaleginetan, horietatik gutxienez bost tirokatuta.
Hogeitalau etorkin egarriz hil dira basamortuan ( ziurrenik gehiago dira baina alderatutako datuak emango ditugu) Marokok, Estatutik kanporatutako etorkinak bere hegoaldeko mugara eramateko politikaren ondorioz. Saharako basamortura eraman dituzte eta bertan behera utzi, bere aurrean ehundaka kilometro hondar besterik ez zutela.
Marokoko mugan milaka etorkin ozta ozta bizi dira, polizia marokiarrak jazarriak, kolpatuak, mehatxatuak, era guzietako gehiegikeriak pairatuz. Jipoitu, tirokatu eta kanporatutako etorkinetako askok asiloa eskatua zuten, euren herrialdeetan jazartuak zeudelako. Eta nazioarteko araudiak agintzen duenaren aurka, alde egin behar izan zuten tokian jasaten zuten tratuaren antzekoa edo okerragoa jaso dute.
Maroko ez da egoera izugarri honen arduradun bakarra. Migrazioen arrazoi nagusia dena, aberatsen eta txiroen arteko zuloa, geroz eta handiagoa da mundu osoan. Elkarlanerako politikak nahikoa ez izatean gain, sistema ekonomiko honek Afrikako kontinentearen pobretzea areagotzen du. IHESA geroz eta zabalduago dago herrialde hauetan eta nazioarteak ez du ezer egiten. Zenbait agintari politikok lotsagabeki esaten dutenaren kontra, Sahara azpikoentzat ia ezinezkoa da Europan legez sartzea: Atzerritar legeek bidea isten diete. Nahiz eta kontinente osoaren ezegonkortasuna begi bistakoa izan, asilo politiketan Sierra Leona bakarrik azaltzen da gatazka egoera duen herrialde bezala.
Azken hilabetean gertaturikoa ez da guztiz berria baina jadanik ezin dugu beste norabaitera begiratu. Beldurra ikusi dugu, jazarpena, hesietan txikitutako eskuetako zaurietan emaniko puntuak , zaurituak, hildakoak.
Gertakari hauek haserrarazi eta lotsarazi beharko gintuzkete. Lehenik eta behin, oihu bat: ‘pertsonak dira!’ Ondotik, euren eskubideak egoera honetan errespetatzeko neurriak. Eta bigarrenik, begibistakoa den hausnarketa. Hesi altuagoek hildako gehiago ekarriko dituzte baina ez dute emigratzeko beharra desagertaraziko! Eta bukatzeko, eratzen ari garen munduaren eredu honek sortarazten dituen ondorioak bere gain hartuko dituzten politikak abiaraztea. Honen ordez, hesiak ugaritzen dira, muga militarizatzen da, etorkinak jipoituak, agian tirokatuak, ziurrenik basamortuan hiltzera bultzatuak izango diren herrialde batera dira kanporatuak. Bart kanporatutako 70 pertsonekin itsasontzi bat abiatu da Marokora, atzo barne ministroak iragarri bezala. Espainia eta Marokoren arteko gailurrak, eta Gobernuko presidente ordearen eta Atzerri ministroaren adierazpenak politika honen sostengu dira.
- SOS Arrazakeriatik: Kanporaketa masibo hauek erabat gaitzesten dugu eta beste edozein aberriratze berehala geldiarazi dadila eskatzen dugu, Marokon giza eskubideak errespetatzen direla ziur jakin arte behintzat.
- Sinestezina da gobernu batek eta bereziki gobernu sozialista batek, pertsonen eskubideekiko erakusten duen mespretxua. Polizia espainiarraren jokaera aztertu eta giza eskubideen edonolako urraketa zigortuko duen ikerkerta bat esijitzen dugu.
- Ceuta eta Melillako mugetatik armada espainiarra berehala kentzeko dugu. Etsi-etsian sartzeko eginiko saiakerak ez dira arazo militarra eta ez dira hala hartu behar.
- Estatu eta nazioarte mailan kooperazio eta garapen politikei eta guztiontzako giza eskubideei loturiko migrazio politikei buruzko eztabaida bat abiarazteko eskatzen dugu eta ez ohikoa den bezala, terrorismoa eta narkotrafikoaren aurkako neurriekin loturik.
SOS Arrazakeria, 2005eko Urriak 7