MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

COPEk ISEKA EGITEN DIO CEUTA ETA MELILLAKO ETORKINEN EGOERARI

Pasa den 2005eko urriaren 5ean, COPEk txantxa bat emititu zuen goizeko ordutegian. Txantxan, RISA taldeak eginikoa, Ceuta eta Melillako mugetako hesia zeharkatzen saiatzen diren etorkin marokiar eta afrika azpikoei argi eta garbi barre egiten zieten.
Antzerki honetan RISA taldeak kirol txapelketa bat irudikatu zuen eta hesia gainditzeko ahalegina altuera jauzi kirol olinpikoarekin konparatu zuen. Txantxan, esatariek ‘txapelketa’ zuzenean ematen ari direnarena egiten dute eta besteak beste esamolde hauek erabiltzen dituzte: ‘600.000 magrebtarrek hartuko dute parte altuera jauzian!’, ‘Irteteko pistola-tiroa!’, ‘Borra subsajak kendu zidan!’, ‘Eh! Mikroa ez da jatekoa!’, ‘Guztiak barruan daude’ edo ‘Honek Philadelphia dirudi’. Dirudienez txantxak arrakasta izan zuen zenbait entzuleren artean eta urrengo egunetan berriro eman zuten eta barre antzean Estatu Espainiarreranzko migrazioei buruzko abesti bat ere egin zuten.
Ceuta eta Melillako hesia zeharkatzeko ahaleginek erakusten dutena da herrialdeen artean dagoen aldea eta zenbait herrialde afrikarretako biztanleek pairatzen duten miseria larriaren ondorio zuzena dira. Afrikan, bertako biztanleek eguna pasatzeko euro bat baino gutxiago duten herrialdeak daude, Ekuatore Ginea esaterako. Bestalde, azken egunotako gertakariak hondamen-itxura hartzen ari dira eta hesia zeharkatzerakoan edo erbesteratu eta desertuko ezerezaren erdian uzteagatik geroz eta jende gehiago hiltzen ari dela ohartarazten gaituzte.
Gertakari hauetaz barre egitea ez dela bidezkoa uste dugu eta COPE bezalako hedabide batek gertaera hauek ondotxo ezagutzen dituela ziur gaude. Eta edozein komunikabidek sentsibilizazio kanpaina bat egin beharrean egoera larri honetaz iseka egitea, irrati honek egin duen bezala, onartezina dela uste dugu.
Gertakari hauengatik SOS Arrazakeria Elkarteen gure Federaziotik kexa bat helaraziko diogu Industria, Turismo eta Merkatal Ministeritzari, dagokion zigorra ezarri dezan. Bestalde, Federico Jiménez Losantos jaunari, La Mañana saioko zuzendariari, barkamena publikoki eskatu dezala eskatzen diogu eta txantxa hori berriro emango ez denaren konpromezua hartzeko eta ez duela berriz drama honetaz barre egingo.
2005eko urriak 13 ESTATU ESPAINIARREKO SOS ARRAZAKERIAREN ESTATU FEDERAZIOA

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber