AURKEZPENA
IJITO-HERRIA. ATZERRITARTASUN POLITIKA. ERASO ARRAZISTAK. NEONAZISMOA ETA ESKUIN MUTURRA. OINARRIZKO ESKUBIDEAK. EMAKUME ETORKINA
Laugarren unea da SOS Arrazakeriak Espainiako Etatuan Arrazakeriari Buruzko Urteko Txostena argitaratzen duela. Helburu bikoitza du honako txostenak. Batetik, hiritarren, erakundeen, alderdi politikoen, elkarte eta kolektiboen aurrean hainbatek 1998. urtean azalaren kolorea, jatorria edota gizarte eta ekonomia statusarengatik jasandako arrazakeria eta xenofobia jokabideak salatzea. Bestetik, sentsibilizatzea, oraindik horrekin jabetuta ez daudenei, arrazismoa «besteei» eragiten dien kontua dela usteagatik eta gizartea aztoratzeko adinakoa ez dela pentsatzeagatik. Txostenak burutzen hasi garenetik bitarteko baliagarri eta beharrezkoak direla ikusten dugu, hartara, irakurleak euren herrikide batzuk bizi duten errealitateaz modu garbi eta zehatzean jabetzeko aukera baitute.
1999ko Txostenak hainbat iturri aintzat hartuta burutu da; lehenengoz, estatu, autonomia zein herri eremuko idatzizko 200 komunikabide baino gehiagotan argitaratutako arrazakeria zein bereizkeriari buruzko albisteak begiratu ditugu. Bigarrenik, 1998an Estatuan SOS Arrazakeria osatzen duten elkarteetako Informazio eta Salaketa Bulegoetan izandako auziak erabili dira. Hirugarrenik,
Txostenean azaldutako informazioaren zati bat- kopuru eta datu zehatzei dagokiena batez ere- erakunde ofizialek, erakundeek, elkarteek eta etorkinen taldeek eskaini digute eta, azkenik, hainbat erakunde ofizialek eta erakunde independentek argitaratutako urtekari, inkesta eta argitalpenetara jo dugu.
Txostenean leku duten gertaera guztiek bi bide kontuan izanda egiaztatu ditugu: egunkariek eskainitako bertsioak begiratuz eta Estatu Espainiarreko SOS Arrazakeriako elkarte bakoitzak sakoneko berrazterketa burututa. Aipatutako elkarteek here eskualdean Txostenean jasota izan zitezkeen datuak egiaztatu dituzte.
Hiru dira, aurrekoekin alderatuta, honako Txostenaren berrikuntzarik behinenenak: garrantzi handiagoa duce SOS Arrazakeria barruko zein kanpoko espezialistek idatzitako azterketa eta iritzi artikuluak. Garrantzi handiago eman diegu, halaber, SOS Arrazakeriakook artikulu bakoitzari eginiko sarrerari. Honako sarrerok ondoren plazaratzen ditugun kasuak kokatzeko baliagarriak dira eta, era berean, berariazko gaiekin Iotuta 1998an gertatutakoaren nolabaiteko azterketa sakonago burutzea ahalbidetzen dute. Azkenik, jatorri eta esperientzia ezberdineko pertsonei eginiko hainbat elkarrizketa burutu dira: berauek bizitza-historiak gisa aurkeztu izan dira. Honako hauek nolabaiteko osotasun ideia ematen dute eta bizitza-ziklo berean biltzen dituzte, bestela, funtzionaltasunagatik Txostenean sakabanatuta agertzen diren gaiak, baina errealitatean elkarren lotura estua dutenak.
Lehenengo atalak ijitoek jasandako diskriminazioak jasotzen ditu, berauek baitira Estatuko komunitate baztertuena eta oraindik-orain herritarren artetik gutxiespen handienak jasorzen dituztenak. Bigarren atalak Atzerritartasun Politika du aztergai eta hainbat azpiatal hartzen ditu barne. Lehenengoan erregularizaziorako politika aztertzen da, bertan izandako irregulartasunak bereziki azpimarratuz. Ondoren, asilo politika eta egozteak, mugetako itzultzeak, paterak eta etorkinen trafikatzaile sareak dira aztergai. Honako sail honetan nabarmentzekoa da Estatuan izandako Europako etorkinen trafiko sarearekin lotutako kamioi-patera baten gidariaren aurkako aurreneko zigor-epaia.
Ceuta eta Melillako egoera ere bereziki jasota egongo da atal honetako laugarren atalean, penintsulan etorkin subsahariarrentzako Harrera Programaren baitan. Bi hirietako arjeliarrek jasotzen dituzten diskriminazioak, Ceutan adin txikiko magrebiarrak legezkontra kanporatzea, Sierra Leonako neska bat poliziaren bulegoetan bere buruaz beste egitea eta beste hainbat gertaera jasotzen dira gaika eta kronologikoki ordenaturik, bi hiri autonomoetan bizi den egoera era globalean ulertua izan dadin. Azkenik, bigarren atal zabal honen azken hiru azpiatalek gaur egun pil-pilean diren beste hiru auzi jasotzen dituzte: adin txikiko magrebiarrak babesik gabeko egoeran izatea Espainiako hainbat hiritan, giza eskubideak urratzea eragiten duten atzerritarrak sartzeko etxeak eta mugak ixteko Europako legeria.
Erasoaldi arrazistak, polizia taldeek, skin head neonaziak zein norbanakoek burututakoak izanda, txostenaren hirugarren atalaren ardatza dira. Amaieran iaz izaera arrazista edo xenofoboen aurka izandako hainbat epaiketaren berri ematen dugu. Agerian denez, ez da zeharo baikorra zenbait epairekiko iritzia: zenbait epailek arrazakeriaren aurka agertutako jarrera aktiboaren aldean baditugu Epaitegietan sentsibilitate gabezia azaltzen dutenak erasoaldi baten, fisikoa zein hitzezkoa, edota xenofobia erakusten duen diskriminazioaren kasu baten aurrean.
Laugarren atalak nazismoa eta Espainiako ultraeskuindarrak ditu aztergai. Lehenengo azpiatalak Pedro Varelak, Europa liburudendako jabea eta CEDADE-ko lehendakari ohia da berau, jasotako epaiari buruzkoa da. Epaiketaren kronikarekin batera ikuspegi ezberdineko bi artikulu ditugu: bertan epaiaren nondik-norakoak eta win ondorio ekarriko dituen aditzera ematen dute, lute eta zabal.
Bigarren azpiatalak Estatu espainiarreko talde arrazista zein neonaziak ibiltzen diren eremu nagusiak aztertzen du, futbol zelaiak dira eremurik nabarmenenak, eta, halaber, Valentziako SOS Arrazakeriako Informazio eta Salaketa Bulegoak jasotako hainbat gertaera Espainiako mugimendu ultraeskuindarrari buruzko azterketaren osagarri gertatuko dira.
Hurrengo atalak etorkinen oinarrizko eskubideen diskriminazio kasuak ekarriko ditu guregana. Diskriminazioak bost anotan bildu ditugu nagusiki: lana, etxebizitza, hezkuntza, osasuna eta gure hirietako eretttu publiko eta aisialdirako lokaletan libreki ibiltzeko askatasuna. Seigarren atalak emakume etorkinaren arazo berezia jasotzen du; berezia diogu, gure herrira heltzean sexu win jatorriagatik jasotzen dituen bereizkeriak jasaten baititu. Horrez gain aztertutako hainbat datu arlo honetan diren hainbat topiko gezurtatzeko
Azkenik, azken azpiatalak aldian-aldian komunikabideek zabaltzen duten arrazakeria aztertuko du, hizkuntzan zein ijitoei eta etorkinei buruzko berriak zabaltzean. Bertan hainbat bide ematen dira kazetariek zehaztasunez informa dezaten, xenofobia agertzen duen sentsazionalismoan erori gabe.
Bukatzeko, hausnarketan sakontzeko hainbat galdera plazaratzen ditugu eta, era berean, baikor izateko itxura ematen ez duen Txosten baten aide positiboa eman nahi dute. Aide positibo hori elkarte, talde eta zenbait erakunderen lanari buruzko albisteek osatzen dute: berauek Estatuan etorkinen egoera hobetzen dihardute, bai bizi-baldintzen hobekuntzan, bai eskubideak aitortzean (botoa emateko kanpainak, Atzerritartasun Legearen aldaketa, internamendu zentroen itxiera etab...), bai gizartea sentsibilizatzeko kanpainetan. Horiek guztiak adierazten dute, zorionez, gure gizartean badirela gai horietan hurbiltasuna erakusten duten herritarrak.
SOS Arrazakeriaren Txosten honen edukietara jo aurretik pertsona, erakunde eta talde askoren laguntza eskertu nahi dugu, izan ere, ezinezkoa izango bailitzateke beren laguntza zein aholkurik gabe eskuetan duzuen liburua osatzea.