MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

ESTATU ESPAINOLEAN ARRAZAKERIARI BURUZKO S.O.S. ARRAZAKERIAREN 1998 URTEKO TXOSTENA

AURKEZPENA

Aurten ere, badira hiru urte jarraian, SOS Arrazakeriak gure herrian izan diren arrazakeria eta xenofobia kasuak azaltzeko asmoz 1997 urteari dagokion txostena burutu du. Sarrera honi hosiera emateko zera esan beharra daukagu: alsekabetuta gaude aurreko txostenean azaldutako nahia bete ez delako, alegia, ez da kasuen kopurua eta larritasuna gutxitu. 1997an pertsona askotxok jasan dituzte bereizkeriak, erasoak, indarkeriak eta irainak, edota eskubideak murriztuta izan dilute azalaren koloreagatik, jatorriagatik edo Europako elkarteaz kanpoko atzerritarra izateagatik. Urtean zehar Espainiako prentsan agertu dira aipatutako kasuak (Estatuko, Autonomia Erkidegoetako eta Hirietako 200 komunikabide baino gehiagorekin jardun dugu lanean) edota SOS Arrazakeriak Espainiako hainbat herritan dituen Informazio eta Salaketetarako Bulegoetan salatu dituzte. Izan ere hauek baitira honako txosten hau burutzeko erabilitako iturririk nagusienak, ministerioek eta beste hainbat erakunde ofizialek zein bestelako elkarte eta kolektibok argitaratutako materialarekin batera.
Eskuetan duzuen txostena ez da soilik bortxakeria edo bereizkeria kasuen kronika beltza: atal bakoitzak gaian adituak direnen iritzi eta azterketa artikuluak dituzte sarrera gisa eta azaldulako kasuekin batera gure demokrazien osasunerako hausnarketa bide, arrazakeria eta xenofobiari dagokienez, izan daitezen, espero dugu. Ildo beretik, baliagarria izatea espero dugu benelako gizarte demokratikoa eraiki nahi duten pertsona, elkarte eta erakunderentzat ez ezik oraindik orain garrantzi politiko eskasa duela, ageri-agerian baldin badago ere kontua, uste dutenentzat ere.
Aurten hainbat berrikuntza burutu dugu txostenaren egituran. Hasierako atalak berdin jarraitzen du: berau ijitoek, Espainiako gizartea osatzen dugunon artean aurreiritzi gehien jasaten duen taldea, jasaten duen diskriminazioari buruzkoo da. Jarraian, aurreko txostenekin alderatuta indartu dugun atala datorkigu: atzerritarrekiko politika. Bertan, Estatuan bizi nahi eta Europako elkarteaz kanpoko atzerritarrak direnekin Gobernuak aurrera daraman muga ixteko politika aztertzen da, -delako politika ez du etokinengan bakarrik eragiten, baita errefuxiatu politikoengan eta dagoeneko Estatuan bizi direnen familiartekoengan ere: politika horrek dakarren pateren etengabeko joan-etorriak -hildako asko eta ehundaka desagertutako ditugu-; muga inguruko egoerak, Ceuta eta Melillakoak bereziki, izan ere bertan oso egoera kaxkarrean diren ehundaka afrikar ditugu eta batzuk urtetan ari dira horrela; Espainiako kostolde eta aireportuetan, bertan egoera iraingarriak eta oinarrizkoen giza eskubideak housten dira, mugetako kontrola gehitzea; eta legerian Europako elkarteaz kanpokoentzat Espainian bizitzea eta lan egitea eragozten dizkieten trabak eta ondorioz agintekeria eta zapalkuntzarako bide direnak aztertzen dira.
Hirugarren atalak jakinak diren eta bortxaz agertzen diren kasurik larrienak eta esangurtasuenak jasotzen dira, hala nola jasandakoek erasoak salatzera joan eta jartzen dizkieten trabak eta era horretako kontuak salatzerakoan epaileek ematen dituzten erantzunak. Ondoren Espainiako eskuin muturreko taldeen ekitaldiak, agerraldiak eta dituzten loturak aztertzen dira: berauek 1997an Valentziako Ruzafa auzoan eta Gobernuko Ordezkaritzak onartutako arrazakeriaren aldeko deialdia burutu zuten.
Bosgarren atalean pertsona askok Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta Espainiako Konstituzioan jasotako oinarrizko eskubideetan jasaten dituzten diskriminazioak aztertuko ditugu. Hortara, etxebizitza eta osasunerako zerbitzua eskuratzeko zailtasunak, laneko zapalkuntza, hezkuntzako gabeziak eta diskriminazioak, espetxeetako egoera edota zenbait oisialdiko tokietan sartzeko diren diskriminaziook dira Europa elkarteaz kanpokoentzako kexarik nagusienak, izan ere horiek bizitza malla eta gizartean integratzeko aukerak baldintzatuko dizkiete. Seigarren atalak emakume etorkinak ditu hizpide: emakume izateagatik jasotakoaz gain etorkinak izateagatik jasotakoak jasan behar dituzte.
Txostenaren amaieran hausnarketarako hiru gai ditu: Espainiako herritarren arrazakeriari buruzko estadistiken azterketa, Europako Arrazakeriaren Aurkako Urte Europarraren balantzea eta esperantzarako bidea izateko modu positiboan albiste laburpena. Milaka pertsonen eta eguneroko jarrero positiboak sekula ez dira egunkarietako lehen orrialdeetan agertuko, baina gizarte bidezko eta demokratiko baten zutabeak ditugu eta eskubide osoko hiritarrak izateko jarrera eredugarria.
Azkenik eta bukatzeko eskertu beharra daukagu txosten hau argitaratzea ahalbidetu dutenen laguntza eskuzabala: artikulu egileak, argazkilariak, maketatzaileak, editatzaileak, elkarteak, erakundeak eta laguntzaileak eta baita iritzi eta kritiken bidez orrialdeok aberasten lagundu diguten guztiei.

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber