MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

ESTATU ESPAINOLEAN ARRAZAKERIARI BURUZKO S.O.S. ARRAZAKERIAREN 1996 URTEKO TXOSTENA

AURKEZPENA

Urtean zehar gauza asko gertatzen da. Eguneroko gauzen artean murgilduta, kosta egiten zaigu ikuspegi orokorra mantentzea. Agian, horregatik egiten ditugu urte amaierako balantzeak. Orduan ikusten dugu, batzuetan harriduraz, imajinatzen genuena baina askoz gauza gehiago suertatu direla, eta gauza guzti horien batuketak ezkutuan zegoen panorama orokorra marrazten duele.
Hori bera da eskuartean daukazuen txostenarekin gertatzen dena. 1996an zehar, tamalez, arrazakeriari buruzko berri ugari izan de Estatu espainolean. Eta, batzuetan, egitate arrazistak ez dira banan-banan eman, borboka baizik. Nahikoa dugu joan zen udaran gertatukoari buruz pentsatzea, Melillatik 103 etorkin egotziak izan zirenean eta horren ondorioz egindako adierazpen instituzionalak. Baina, egitate zatatsu hauetatik at, ez dira falta egunero errepikatzen diren horietariko ekintza arrazistak: lan-diskriminazio, herri ijitoaren betiko marjinazioa, erasoak, tratu txarrak poliziaren eskutik, etxea alokatzean diskriminazioa...
Txosten honetan jaso ditugun egitateak ez dira gertatu diren guztiak, baina bai adierazgarrienak. Hor daude, aide batetik, egunkari garrantzitsuenetan azaldu diren kasuak. Bestalde SOS Arrazakeriaren Salakera Bulegoetan jasotako denuntziak aurkituko dituzue, egunero ematen den arrazakeriaren ispilu.
Hala eta guztiz ere, Txostena irakurtzerakoan, lau gauza kontuan hartzea komeni da. Lehenengoa, egunkarietan berri larri eta istilotsuak azaltzen direla bakarrik. Bigarrena, diskriminazioa pairatzen duten pertsonen artean, gutxi batzuk ausartzen direla salaketa egitera, askotan, prozedura legaletan sartzeak ematen dien beldurrak, (Atzerritartasun Legea dela eta, askok euren paperak behar den moduan ez dituztela kontuan hartuz) atzera botatzen baititu.
Hirugarrena, hain agerikoak ez diren beste diskriminazio batzu ere egon badaude: teiebistako programa askok erreproduzitzen dituzten estereotipo diskriminatzaiieak; eguneroko bizitzan egiten diren txiste eta komentarioak; begirada eta keinu iraingarriak... Eta laugarrena, txosten honek ez ditu jasotzen kulturen arteko esperientzi anitzak, ez egunez egun ematen den zabaltasuna zein elkartasuna, zeinen izatea gogoratu behar dugun.
Horrela bada, txosten hau, izebergen antzera, ur gainetik ikusten den zatia da, fenomenoa askoz ere handiagoa delarik. Estau espainolean, orrialde hauetan azaltzen dena baino askoz arrazakeria gehiago ematen da, berau handia eta hedatua baitago. Kapituluz kapitulu adierazten den egoero nahiko adierazgarria da. Oraindik ere badira diotenak espainiar gizartea oso tolerantea dela, ekintza arrazistak puntualak direla, elkarbizitza idiliko baten baitan ernaten direnak. Tamalez, egitateek ez dute hori baieztatzen: gizarte arrazista batetako partaide gara eta horrela onartuz gero, errezagoa izango da edozein diskriminazioaren aurka borrokatzea.
Espainiar gizartea mendeetan zehar arrazista izan da herri ijitoarekiko eta, gaur egun, baita etorkinekiko ere. Etorkinen portzentaia, Europako beste herrialde batzuekin konparatuz, oso bajua da. Baina, dagoeneko ez bagara hasten irtenbiderik ematen, hemendik urte batzutara, Frantzian edo Alemanian -egunkarietan gehien azaltzen diren adibideak jartzearren gertatzen den antzera gertatuko zaigu. Arrazakeriaren aurkako borrokan, arrazakeriak berak, edukin estrukturala duela kontuan hartu behar dugu: gaurko legediak bultzatuta jende askoren egoera irregularra. Horrelako egoera batek arrazakeria sortarazten du, pertsona multzo bat bigarren mailan kokatzen baitu, beste gauza batzuren artean esplotazio laborala errazten delarik.
Txosten honen helburua, gizarteari, arrazakeriak Estatu espainolean hartzen duen maila eta berau nola plazaratzen den erakustea da. Lagungarri gisa eskeintzen diegu Administrazio, partidu politiko, elkarte eta giza erakunde, komunikabide eta gizarte osoari, arrazakeriaren aurkako borrokan indarrak bildu eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko. Premiazkoa da balore demokratikoak bermatzearen alde daudenekin lan egitea, demokrazia orori hel dadin, jatorria, azaiaren kolorea edo kultura oztopo bihur ez daitezen, handitzen doan aniztasun kulturala indar iturri bezala erabiliz eta berrikuntza potentzial gisa.
Txostenak, hamabi kapitulu ditu, beste hainbeste diskriminazio moeta aztertzen dituelarik. Kapitulu bakoitza, erreflexio artikulu batekin zabaltzen da, kasu konkretuen irakurketa ikusbide zabalago batean jarriz. Arikuluek sinatzaileen iritziak jasotzen dituzte, honek ez du esan nahi SOS Arrazakeriak berauekin bat egiten duenik. Kasuen azalpenean ez dira izenak kentzen. Norbera bere ekintzen erantzule dela ulertzen baitugu, are gehiago kargu publiko baten hardueran. Txostenaren azken zatia, "Materiales para una reflexión" izenburupean doana, material ezberdi nez osatua dago, bel kasu eta bai beste artikuluak hobeto.
Eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotzez, txostenaren lantzean parte hartu duten guztiei. Artikulu egileei, euren jakituria, sentsibilitate eta egindako lanagatik, irakurketa polit eta koherentea egiketo. Materialen bilketan, txostenaren fase guztietan parte hartu duten guztiei. Era askotan parte hartu dutenei, laguntzaile ez humanoak ahaztu barik, ordenagailu eta fotokopiagailuak, kapritxosoak baina fidelak.
Amaitzeko, gurari bat, betetzen ez erraza, baina seguruenik zuekin bat egingo duena: hurrengo txostenak oraingoak baino orri gutxiago izatearena.

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber