AURKEZPENA
IJITO-HERRIA. ATZERRITARTASUN LEGEA. IMMIGRAZIO IRREGULARRA. ADIN TXIKIKOAK. ETXEBIZITZA. ESKUIN MUTURRA
Gizarte batek agertzen duen arrazakeria maila, beronen kalítate demokratikoaren eta askatasunen errespetuaren adierazie orokor bat da. Arrazakeria ez da egitate isolatu bat, Iogika propioa eta apartekoa duena, gizarte horretan garatzen denaren adierazgarri gordina haizik. Estatu espainolean arrazakeriari buruzko urteroko Txosten hau, bederatzigarrena dagoeneko, premisa honen oihartzun tristea da.
2003 urtealdian, P.P.ren bigarren Iegegintzalditik, eta bereziki 2001 eko railaren 1ltik aurrera, bizitzen ari garen eskubide eta askatasunen atzerakada eta demokraziaren narriadura areagotu egin da. Politika, segurtasun arazo batera murrizteko joera arriskutsua nagusitzen da, bai munduan eta bai estatu mailan, eta suposatutako segurtasun horren izenean zigorgabetasun osoz murrizten dira askatasunak eta eskubideak. Gizatalde zaurgarrienak dira, beraien tartean inmigranteak eta ijito herria, atzera egite horren ondorioak argien sufritzen dituztenak. Baina gizarte osoa dago here eraginpean, eskubideak eta askatasunak orokorrean baitaude mehatxupean.
Horrela ba, Txosten honetan, aurrekoekin konparatuta aurrerapauso bat ematen dugu. Gure informazio eta salaketa bulegoetatik ateratako kasuetan eta idatzizko 100 hedabide baino gehiagoren azterketan oinarrituz, Estatu espainolean arrazakeriaren finkatzea agerian Iagatzen dugu. Baina ez gara arazo horren salaketa, bera isolaturik, egitera mugatzen: multzo zabalago baten zati bat bezala aurkezten dugu gaia, gizarte erantzun handi eta premiazkoa eskatzen duena.
Txosten honetan salatzen diren hainbat aspektuk, egungo arrazakeriaren mapa marrazten dute. Horien artean ondokoak, beste askoren artean: gaur egungo globalizazio prozesuan normala den eta gizarte europarretan beharrezkoa den inmigrazioaren aurrean mugen blindatzea; Atzerritarren egea dela kausa, egoera irregularrean dauden inmigranteen kriminalizazioa; jito herriaren mendeetako diskriminazioa; lan esplotazioa, jazarpen poliziala, eskuin muturreko talde eta plataformen presentzia; etxebizitzak eskuratzeko diskriminazioa etab.
Txostenak aurkibide tematiko bat jarraitzen du. Gure informazio eta salaketa bulegoetan tratatutako kasuak OID siglarekin adierazten dira. Aurten, kapitulu tematiko hakoitzean kasu bat azpimarratzen dugu, bere garrantziagatik edo landuriko gaiaren sustraia argitzen duelako. Arrazakeria kasu konkretuekin batera, Txostenak, aurreko urteetan egindakoaren antzera, gogoeta artikuluak dakartza, bere testuinguruan kokatzeko eta analisia zabaltzeko lagungarri.
Txosten honek pertsona askoren eskuzabaltasunari esker ikusten du argia: erredakzio taldea, informazio eta salaketa bulegoak, artikulu egileak, Toni Batiori marrazkigilea...Guztiei besarkada handi bat. Eta Txostena irakurtzen duen orori, aunen bereziki, indibidualki edo kolektiboki, hainbesteko abaleginarekin Iortutako askatasun eta eskubideen defentsan anitzera deitzen diogu, hedatu beharrean, atiera egiten ari baitira.