MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

ESTATU ESPAINOLEAN ARRAZAKERIARI BURUZKO S.O.S. ARRAZAKERIAREN 2003ko TXOSTENA

AURKEZPENA

IJITO-HERRIA. ATZERRITARTASUN LEGEA. MESKITAK. LANGILE ESPLOTAZIOA. ERASO ARRAZISTAK. SEGREGAZIOA HEZKUNTZAN
Esku artean duzun Estatu espainolean dagoen arrazismoari buruzko urteroko txoste n hau, dagoeneko zortzigarrena, 1996an agerkaria hasi genuenetik, une historiko garrantzitsu batean dator. Pasa den otsailaren 15ean, milioika pertsona manifestatu ziren munduko hiri askotan, Iraken aurkako eraso armatuari ezezko borobila emateko.
Protesta ekintza global bat egiten zen lehenengo aldia zen, garbi uzten zuelarik mundu osoko hiritarren zati handi batek ez duela onartzen gaur egungo munduaren norabidea, eta parte hartze handiago bat eskatzen duela erabaki politikoetan. Hiritarren artean hedatu den kontzientzia hori, gizarte sentsibilitatea hain handia ez den beste gai batzuetara zabaltzean datza gure erronka, hala nota arrazakeria eta xenofobiaren aurka. Iraken aurkako gerraren oposizioan, arrazakeriaren aurka hedatu daitezkeen hainbat gauza interesgarri azaldu dira, hala nola diskurtso ofizialak zalantzan jartzeko gaitasuna, ezkutuan dauden interesak azaltzekoa eta sozialki era gogotsu eta antolatuan erantzutekoa.
Aurrean duzuen txosten honek, erronka horri aurre egiteko lagungarri izan nahi du, gero eta argiago azaltzen diren diskurtso eta politika arrazista eta xenofoboen aurrean gizarte sentikortasuna astinduz. Giza Eskubideen unibertsaltasunean sinisten badugu, has gaitezen gu guztiok, eta lehen lehenik gobernu eta indar politikoak, eguneroko bizitzan pertsona orok eskubide eta aukera berdinak edukitzea galarazten duten hainbeste oztopo legal, sozial eta mentalak ezabatzearen aldeko jardunean.
Txosten honetan, Estatu espainolean arrazakeriakdituen aurpegi anitzak erakusten dira, ikuspegi orokor bat osatzen delarik, baina kasu konkretuetan oinarrituta. Gaikako kapitulu desberdinak ez dira konpartimentu itxiak, alderantziz, elkarrekiko lotura duten errealitateak tratatzen dituzte. Adibidez, Atzerritarren Legeak Ian esplotazioa errazten du, eta arrazakeria soziala areagotzen da inmigrazioa edo herri ijitoa ordena publikoko arazo bezala tratatzen direnean.
Txostenaren edukiak bi iturri nagusi ditu: 100 idatzizko hedabide baino gehiagoren azterketa konparatiboa; eta SOS Racismok Estatu espainolean dituen salaketa eta informazio bulegoetan jaso diren kasuak, Txostenean OID siglekin azaltzen direnak, kasu konkretuaren titularraren aurrean. Bulego horiek diskriminazio salaketak jasotzen dituzte, gero behar den lekura bideratzeko (bitartekaritza, epaitegietara, eta abar), pertsona ororen giza eskubideak bermatu daitezen. Txostena egiteko, eskuragarri dauden datu ofizialak ere erabili dira eta, baita ere, giza eskubideen defentsan aritzen diren beste elkarte batzuk igorritako informazioa.
Txosten honek pertsona askoren eskuzabaltasunari esker ikusten du argia. Bihoakie gure eskerrona: Forges, artikulu egileak, kontsultatuak izan diren pertsona eta elkarteak, erredakzio ekipoa, informazio eta salaketa bulegoak... Guztiei, besarkada handi bat. Eta gizarteari, azken finean berari zuzenduta baitago, ulertzeko buru argitasuna, haserretzeko sentsibilitatea eta gauzak aldatzen laguntzeko adorea.

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber