MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

ESTATU ESPAINOLEAN ARRAZAKERIARI BURUZKO S.O.S. ARRAZAKERIAREN 2001 URTEKO TXOSTENA

AURKEZPENA

IJITO-HERRIA. ATZERRITARTASUN LEGEA. EL EJIDO. ARRAZAKERIA SOZIALA. ERASO ARRAZISTAK. OINARRIZKO ESKUBIDEAK. ADIN TXIKIKOAK
Zure eskuetan duzu Estatu espainoleko SOS Arrazakeriako Elkarteen Federazioak, Estatu espainolean dagoen arrazakeriari buruz egin berri duen bostgarren txostena, 2000 urteari dagokiona. Txosten honek, berriro, gauza jakin bat jartzen digu mahai gainean: Estatu honetan, adierazpen eta ekintza arrazistak ez direla desagerru, indarrean darraitela eta, hainbat arlotan, gehitzen ari direla. Arrazakeria, aurpegi eta forma berriak hartuz, bere diskurtsoa eguneratzen ari dela, egitura sozial berrietan eten gabe sartzen. Txosten hau bera, goian esandakoaren adierazle dugu.
Txosten honek hiru helburu ditu. Lehenengoa, gure elkarteek urtean zehar bildu eta dokumentatu dituzten arrazakeria kasuak salatzea, bai administrazio, alderdi politiko edo Gobernuari gauzak aldatzeko neurriak har ditzaten presioa egiteko. Bigarrena, fenomeno sozial honi buruz, arrazakeriari buruz, hausnarketa eta azterketak eskeintzea da, gizartearen sensibilizazioan aurrera pausoak emateko. Eta, hirugarrena, hitzaldiak, ikastaroak, jardunaldiak eta antzeko ekintzak egiteko tresna erabilgarri bat eskeintzea.
Txosten honen erabilera errazteko, kapitulu tematikoetan zatitu dugu. Lehenengoa, oso osorik, herri ijitoari eskeinita dago, bere jatorri kulturalagatik diskriminazioa pairatzen duten herritar horiei. Jarraian, iazko urte osoan Estatuko Gobernuak aurrera eraman duen arzerritartasunari buruzko politika aztertzen da, hala nola, Atzerritarren Legean burutu diren aldaketak (Gobernuak berak bultzatuak beste indar politiko batzuen laguntzarekin); 2000ko martxotik uztailera bitartean egondako erregularizazio prozesu berezia; edo eta inmigrazioaren inguruan sortu den giro polítiko nahasia, oraindik jarraitzen duena. Gero, arrazakeriaren beste dimentsio batzuk aztertzen dituzten kapituluak aurkituko dituzue, detektatu ditugun eraso arrazistak (bed bezala, ez egon diren guztiak, seguraski), eta, bereziki, El Ejidoko kasua. El Ejidori buruz, SOS Arrazakeriako Elkarteen Federazioak monográfiko bat argitaratu berri du. Bertan, kasu ezagun horren aspektu garrantzitsuenak biltzen dira, egitateak gertatu eta hurrengo hilabetetan elkarteek egindako jarraipenaren ondorio. Kasu honen garrantzi berezia kontuan hartuz (Atzerritarren Legearen aldaketarekin, hau izan baita iaz bizi izandako giroaren adierazle), txostenean, lehen aipaturiko monografikoaren laburpen zabal bat aurkituko duzue.
Urteroko Txostenaren azken kapituluak, nazismoa eta eskuin muturreko elkarteek hedatzeko zein bide berri (kirola, internet...) erabiltzen dimiten ikertzen saiatzen dira; etorkinek oinarrizko eskubideetan pairatzen dituzten diskriminazioei buruzko informazioa jasotzen; eta familiarik gabeko nerabe eta gazte etorkinak, hiri handitako karriketan noraezean ikusten direnak, suposatzen duten erronka eta estrategia berrien beharra aztertzen. Txosten hau bere edukietatik harantzago joatea ahalbidetzen duten dokumentu batzuekin amaitzen da, 2001 urteari begira, gai hauen tendentzia eta nondik norakoak identifikatzea helburu duen kapitulu bat, eta liburu honek lantzen duenaren inguruan sakondu nahi duten irakurleei zuzenduriko liburu, bideo eta disken erreferentzien bilduma bat.
SOS Arrazakeriako Elkarteen Federazioak lurralde ezberdinetako salaketa bulegoen laguntza eskertu nahi du, informazioa landu eta igorri baitigute; lankidetza eskeini duten administrazio publikoko guztiei eta, baita ere, berriak eta datuak eskeini dizkiguten hedabide guztiei. Mila esker, beste behin, eskubideen berdintasunaren eta justiziaren aurkako gertakari hau behar den seriotasunez eta sendotasunez salatzen laguntzeagatik.

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber