AURKEZPENA
IJITO-HERRIA. ATZERRITARTASUN LEGEA. MESKITAK. LANGILE ESPLOTAZIOA. ERASO ARRAZISTAK. SEGREGAZIOA HEZKUNTZAN
Esku artean duzun Estatu espainolean dagoen arrazismoari buruzko urteroko txoste n hau, dagoeneko zortzigarrena, 1996an agerkaria hasi genuenetik, une historiko
garrantzitsu batean dator. Pasa den otsailaren 15ean, milioika pertsona manifestatu
ziren munduko hiri askotan, Iraken aurkako eraso armatuari ezezko borobila emateko.
Protesta ekintza global bat egiten zen lehenengo aldia zen, garbi uzten zuelarik mundu
osoko hiritarren zati handi batek ez duela onartzen gaur egungo munduaren norabidea,
eta parte hartze handiago bat eskatzen duela erabaki politikoetan.
Hiritarren artean hedatu den kontzientzia hori, gizarte sentsibilitatea hain handia
ez den beste gai batzuetara zabaltzean datza gure erronka, hala nota arrazakeria eta
xenofobiaren aurka. Iraken aurkako gerraren oposizioan, arrazakeriaren aurka hedatu
daitezkeen hainbat gauza interesgarri azaldu dira, hala nola diskurtso ofizialak
zalantzan jartzeko gaitasuna, ezkutuan dauden interesak azaltzekoa eta sozialki era
gogotsu eta antolatuan erantzutekoa.
Aurrean duzuen txosten honek, erronka horri aurre egiteko lagungarri izan nahi
du, gero eta argiago azaltzen diren diskurtso eta politika arrazista eta xenofoboen
aurrean gizarte sentikortasuna astinduz. Giza Eskubideen unibertsaltasunean sinisten
badugu, has gaitezen gu guztiok, eta lehen lehenik gobernu eta indar politikoak,
eguneroko bizitzan pertsona orok eskubide eta aukera berdinak edukitzea galarazten
duten hainbeste oztopo legal, sozial eta mentalak ezabatzearen aldeko jardunean.
Txosten honetan, Estatu espainolean arrazakeriakdituen aurpegi anitzak erakusten
dira, ikuspegi orokor bat osatzen delarik, baina kasu konkretuetan oinarrituta. Gaikako
kapitulu desberdinak ez dira konpartimentu itxiak, alderantziz, elkarrekiko lotura
duten errealitateak tratatzen dituzte. Adibidez, Atzerritarren Legeak Ian esplotazioa
errazten du, eta arrazakeria soziala areagotzen da inmigrazioa edo herri ijitoa ordena
publikoko arazo bezala tratatzen direnean.
Txostenaren edukiak bi iturri nagusi ditu: 100 idatzizko hedabide baino gehiagoren
azterketa konparatiboa; eta SOS Racismok Estatu espainolean dituen salaketa eta
informazio bulegoetan jaso diren kasuak, Txostenean OID siglekin azaltzen direnak,
kasu konkretuaren titularraren aurrean. Bulego horiek diskriminazio salaketak jasotzen
dituzte, gero behar den lekura bideratzeko (bitartekaritza, epaitegietara, eta abar),
pertsona ororen giza eskubideak bermatu daitezen. Txostena egiteko, eskuragarri
dauden datu ofizialak ere erabili dira eta, baita ere, giza eskubideen defentsan aritzen
diren beste elkarte batzuk igorritako informazioa.
Txosten honek pertsona askoren eskuzabaltasunari esker ikusten du argia. Bihoakie gure eskerrona: Forges, artikulu egileak, kontsultatuak izan diren pertsona eta elkarteak, erredakzio ekipoa, informazio eta salaketa bulegoak... Guztiei, besarkada handi bat. Eta gizarteari, azken finean berari zuzenduta baitago, ulertzeko buru argitasuna, haserretzeko sentsibilitatea eta gauzak aldatzen laguntzeko adorea.