MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

ESTATU ESPAINOLEAN ARRAZAKERIARI BURUZKO S.O.S. ARRAZAKERIAREN 2002 URTEKO TXOSTENA

AURKEZPENA

IJITO-HERRIA. ATZERRITARTASUN LEGEA. MESKITAK. EMAKUMEZKOA ETA ETORKINA. ERASO ARRAZISTAK. FUERTEVENTURA. ADIN TXIKIKOAK
Egiaztapen triste batekin zabaltzen dugu Txosten hau, zazpigarrena dagoeneko; iragarpen txarrenetatik asko, errealitate bihurtzen ari direla. Eskuin muturraren gorakada Europan, giza eskubideen eta askatasun publikoen atzerakada irailaren 11 kako atentatuen ostean segurtasunari loturiko obsesioak bultzatuta, Atzerritarren Legearen eraginez inmigrazioaren bazterketa sozialaren sendotzeak... egoera oso pozgarria ez dela erakusten dute.
2001 urtean bizitako egitate larrien aurrean, txosten honek aztertzen duen urtea, botere publikoen erantzukizuna saihestezina da. Ezin du inork ondorioaz kexatu, aldez aurretik ondorio horien kausak sortu baditu. Sorburuan dagoena aldatzen ez badugu, bere muina legeak, politikak eta Iau haizetara zabaltzen diren diskurtsoak direlarik, ezingo gara harritu etrokizun hurbilean beste El Ejido edo beste Le Pen batzuk azaltzen badira.
Horregatik, beraz, ezin dugu txosten hau soilik salaketa eta sentsibilizazio tresna bezala aurkeztu, aurreko urteetan egiten genuen antzera: Gobernuari, indar politikoei, hedabideei eta gizarte osoari zuzendutako premiazko alerta dei bat bezala baizik. Tama lez, dagoeneko arrazakeriaren aurkako sendabide prebentiboak erabiltzeko parada galdu dugu. Gaur egun, azken urteetan inmigrazioari eman zaion tratamenduaren ondorioak pairatzen ditugu. Gauza bera ijito herriarekin. Derrigorrezkoak dira beste neurri batzuk, aurreikusten den eta irentsi ezina egiten zaigun gizarte zatiketa ekiditeko.
Arrazakeriaren eremuaren mapa baten antzera irakurri dezakegu txosten hau. Bertan, mendiak eta hiriak ikusiko ditugu (indarkeriazjositako arrazakeria, segregazio eskolarra, meskitak zabaltzearen aurkako jarrerak, esplotazio laborala), legeek eta politikek sortutako diskriminazioaren paisaian antzeman ditzakegunak. Txostenak, arrazakerian manifestazio desberdinen eta eremu politiko eta legalaren arteko harremana azaltzen du. Legeek diskriminatzen baldin badute, arduradun politikoek inmigrazioa eta delinkuentzia lotzen badituzte, nola ez da ba legitimatuta sentituko jarrera arbuiagarriak dituen gizartearen zatia?
Txostenaren edukiak, bi iturburu ditu oinarri: idatzizko hedabideen 100 ikerketa konparatibo baino gehiago, eta SOS Racismok Estatu espainolean dituen salaketa eta informazio bulegoetatik igorritako kasuak, Txostenean OID siglekin azaltzen direnak, kasu bakoitzaren titularraren aurretik. Bulego horiek, salaketak jaso eta behar den lekuan tramitatzen dituzte (bitartekotza, epaitegiak, eta abar), giza eskubide guztiak pertsona ororen eskubideak izan daitezen zainduz. Txostena egiteko, halaber, libre dauden datu ofizialak erabiltzen dira eta, baita ere, giza eskubideen defentsan aritzen diren beste elkarte batzuek igorritako informazioa.
Txostena sei atal tematikotan zatituta dago, bakoitza, kasu konkretuez eta analisia sakontzeko artikuluez osatua. Nahiz eta kasu gehienak diskriminaziozkoak izan, sartzen dira, baita ere, jarrera baikorrak azaltzen dituztenak, edo gala hobeto ulertzeko lagungarri direnak.
Lehenengo kapituluak, Europa eta Espainian bazterketa politiken sendotze eta gogortzeari heltzen dio. Europako asilo eta inmigrazio politikak aztertzen dira, eskuin muturraren gorakada, eta ijito herriak jasaten duen ez-ikusiaren arrazakeria.
Bigarren kapituluan, Espainiako Atzerritarren Legea, (eztabaida gogor baten erdian 2001 eko urtarrilaren 23an indarrean sartu zena), eta bere ondoan garatu diren politikak aztertzen dira: LUDEKO operazioa, GRECO integrazio plana, Inmigrazioaren Foroan egondako aldaketak, erregularizazio prozesu berezia, kanporaketen politika, etorkinen jaioterriekin sinatutako konbenioak, eta abar. Hauetaz gain, hezkuntzan, lanean, osasun zerbitzuetan eta etxebizitzetan jasandako diskriminazioen berri ematen da.
Hirugarren kapituluak, marko legal eta politikoak etorkinengan duen eragina azaltzen du: etorkinak garraiatzeko sare klandestinoen gorakada, erregularizazioa eskatzeko egindako itxialdiak, asilo eskubidearen murrizketa, eta abar. Gauza bera gizarte osoaren kasuan: arrazakeria soziala, partikularrek eta segurtasun indarrek egindako erasoak, inmigrazioari buruzko diskurtso aztoragarri baten nagusitasuna, eta abar. Bestalde, El Ejidoko gaurko egoera aztertzen da, leku hori izan baitzen, 2000ko otsailean, eraso arrazista larrien eszenatokia.
Laugarren kapituluak, gora egiten ari den arrazismo mota berezi bat aztertzen du: islamofobia. Irailaren 11 ko gertakarien ondorioak baloratzen dira eta, baita ere, azken urtean Maroko eta Espainiako gobernuen arteko harremanak. Bosgarren kapituluak hedabideen zeregina aztertzen du eta, seigarrenak, 2002ko lehen hilabete hauetako gai aipagarrienak dakarzkigu.
Orokorrean, Txostenean, gaurko eta etorkizunerako tendentziak erakusten dizkiguten egitateak azpimarratzen dira: 8/2000 legearen eragina, erregularizaio prozesua, itxialdiak, irailaren 11 ren ondorioak... Baina ez ditugu ahaztu nahi berriak izateari laga dioten gaiak, hainbat gutxiago iraunkorrak badira eta konpontzeke jarraitzen badute: ijito herriaren egoera, Kanariar irletan edo Gibraltar itsasartean gertatzen diren heriotzak, eguneroko diskriminazioak, "skinheads"-ek edo segurtasun indarrek egindako erasoak.
Amaitzeko, gure eskerrona ematen diegu euren IanarekinTxosten hau argitaratzea posible egin duten pertsona guztiei (artikulu egileei, erredakzio taldeari, informazioa eskaini diguten pertsona eta elkarteei, eta abar luze bat). Lortu dugun konplizitatea kutsakorra izatea nahiko genuke, okertzen ari zaigun bidea guztion artean zuzentzeko. Horren beharra dugu, asko baitago jokoan.

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber