MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

KATRINAK ERAMAN DUEN VENEZIA

JUAN CARLOS ARIAS, aldaketa16, 2005eko iraila
Urakana pasatu da. New Orleans suntsituta dago eta gobernu ahulduari mehatxu egiten dio. Etsipenez oroitzen duten hiria bere onera ekarri beharko du Gobernuak
Katrina urakanak Mexikoko Golkotik eta Estatu batuetako hegoaldetik pasatzean makina bat ekaitz utzi du. Giza dramak hamarnaka mila etxe suntsitu zituen, azpiegiturak txiki-txiki eginda utzi zituen; hildakoak eta zaurituak kontatuta, ia hogei mila biktima izan dira.
Ekaitz politikoa indar handiz ari da loratzen orain. Katrinaren ostean izan zen kaosa begi-bistan utzi du autoritateak ez zirela izan herritarrak izan ziren maila berean. Ray Nagin New Orleanseko alkatea —gai sozialekin arduratzen den milioiduna– garaiz hasi zen lokatza azpian ezkutatuta dagoen hiriaren alde erreguka, baina hasierako egunetan inorrek ere ez zien haren eskariei jaramonik egin.
Alderdi Demokratako Kathleen Blanco Luisianako gobernatzaileak Naginek bezala eginahal politikoak egiten ditu eta konponbideak agintzeko duen neurria orekatzen du. Bien bitartean, George Bush presidentea bera ere – Alderdi Errepublikanokoa, gogora dezagun— ondo lokaztuta dago tragediaren eskandalua dela-eta, eta istiluak mugan diren Alabama eta Missisipi estatuak ere ukitu ditu. Hondamendiak eta kaosak eragindako akatsen aurrean zergatik ez duten funtzionatu ikertuko duela ere zin egin du, eta, orain, funtzionamendu falta hori manu militari konpondu nahi du.
Mundu osoko herritarrok harri eta zur geratu ginen New Orleans ezaguna lokatza azpian itota geratzen ari zela ikusita; lokatza haren eraginez, epidemiak sortzen an dira eta gaitz larriagoak saihesteko herritar guztiak handik kanporatu beharrean izan dira.
Jazzaren hiriburu ospetsua Missisipi ibaiaren hegalaren eta Pontchartrain lakuaren artean dago. barraderei eta kanalei esker, bazirudien elementu guztiei eutsi ahal izango ziela, baina katrina giza eskua baino indartsuagoa izan zen. Orain, Estatu Batuetako hegoaldeko hiririk politena berreskuratzeko ahaleginetan dabiltza.

Inspirazio literarioa

Hirian noizbait egon direnek Canal Street dotorea eta auzo frantsesa ezagutuko dute. Kabaretak, dixie estilo bete-betea duten marching bandak, frantsesen arrasto koloniala eta Espainiako inperioaren zapore zaharra duten etxeak eta kaleak, denak batera daude han.
Mardi Gras inauteriak ez dauka parekorik; jaki cajun tipikoak eta Karibe anglo-hispanoak kaleetan duen sinkretismoa. Giro horrek idazle asko eta asko liluratu ditu. Giroa lasaia da, baina originala ere bai. Tenessee Williams, Hemingway eta beste askok idatzita utzi zuten hego-hegoaldeko doinuek. Ipar Amerikako Veneziakoek, zer nolako beroa botatzen duten udan eta zer nolako musika igortzen duten.
New Orleanseko mitoa beste mito batek osatzen du, hots, jazzarenak. Taberna batzuetan laurogei urteko musikariak aurki daitezke, musika aurrerakoiari erronka egiten, Preservation Hallen, adibidez. Haiekin batera pubak eta edaritegiak daude, egun guztian zuzeneko musika dutenak. Zentzumenen festak ez du amaierarik.
Gehiengoa beltza da, baina errefuxiatu latinoak ere asko eta asko dira. Musikak, beraz, kolorea du. Orain musikaren falta somatzen dute, hiria gogora ekartzeko; badirudi hiriak atsekabeturik zituela buduaren iratxoak. Magia beltza eta afroamerikarren beste sinesmen batzuek New Orleanseko erritu eta estasi mitikozko gau beroetan zuten euren txokoa.
Katrinaren ondorioak sinestezinak izan dira, baita eszeptikoentzat ere. Munduko lehen potentzia giza-laguntza eskatzera behartuta egon da, bai EBri, bai NATOri, Hori ez zen orain arte inoiz gertatu. Ondorioz, Bushek terrorismoaren aurka agiteagatik zue harrokeria erlatibizatuz doa; baina askatasunaren izenean, Bushek jabetzatzat hartu duen askatasunaren izenean, alegia, egiten ari den borroka amaigabea are.
Analisten eta nazioarteko adituen arabera, AEBetako presidentea here ilobi politikoa egiten ari da, etxeko arazoak konpondu gabe kanpokoetan sartzeagatik; esate baterako, Iraken. Han, lehengo Babilonian, milaka hildako daude alde batetik eta bestetik, eta milaka dolar xahutzen ari dira, petrolio erreserbak babesteko. Bide batez, Al Qaedaren ekintzak justifikatzen dituzte. Hain justu ere, horixe zen terrorismoaren aurkako borrokarekin lortu nahi ez zena.
Gainera, Katrinak kaltetu dituen lekuak bere onera itzultzeko eta dena berriz eraikitzeko hileak eta hileak beharko dira. New Orleanseko legendak posible egin zuen hondamendia hedabideetan izugarri zabaltzea. Baina kalteak eta biktimak ugariagoak dira hegoaldeko beste estatu batzuetan. AEBetako gobernuak, hala ere, mundu osoko iritzi publikoari hondamendiaren benetako ondorioak txikiagoak direla sinetsarazi nahi dio.

Ezer ez dutenak

Ekainaren 7an Britainia Handiko agintariak jendeari hilotzik, gorputz mutilaturik edota hileta kolektiborik ez erakusten saiatu ziren. Irailaren 11n gauza berbera egin zuten, kolpea biguntzeko. Baina Irakeko Gerrak agerian utzi zituen politikoak lotsarazten dituzten egiak. Katrinaren kontuan jendea engainatzea ez zaie horren erraza egingo.
Galdera ugari daude hizpide dugun gaiaren inguruan. Euren etxeetatik joanarazi zuten jendearen arazoa gehiegi da AEBtzat. Kaltetu gehienak behartsuak dira, edo inoiz ezeren jabe izan ez diren talde etnikoetakoak. Honegatik, kontu handiz ari dira: beharbada, ez lukete horrela jokatuko Ingalaterra Berrikoak, Californiakoak edo Amerika barne-barnekoak balira, adibide hatzuk _aipatzearren.
Beste alde batetik, hara joan diren igeniariak eta militarrak lanez leporaino daude. Babes Zibilak lan asko dauka. Gainera, aurrekontua falta da; ez zen inoiz aurrekonturik egon tamalez gertatu dena gerta ez zedin. Irailaren 11k heroi zibikoa izan zuen; hots, New Yorkeko alkate Giuliani. Baina New Orleansen atxiloketa asko behar dira, Ray Nagin alkate herabea haren mailara iristeko. Gogorik ez zaio falta, hala ere.
AEBetako hurrengo hauteskundeetan New Orleansek eta Katrinak kuota protagonista izango dute gidoian. Zalantza egin da nagusi, hizpide dugun kaosa gestionatzean egin den lardaskeria ikusita. Erraldoi iparramerikarrak perfektua zirudien, dena ondo pentsatuta zeukala ematen zuen, eta arazoak izatekotan konponduko zela, harro-harro.
Oso bestelakoa izan da, ordea, ikusi dugun egia: oraindik ez dakigu zenbat hildako lurperatu beharko dituzten, zenbat pertsona gelditu diren etxerik gabe eta non biziko diren datozen hileetan eta urteetan. Bestalde, gisa honetako hondamendien aurrean iparamerikarrak zein baliabiderekin babestuko diren jakin behar da. Putzutik berriz jaioko den New Orleans leku seguru eta bizitzeko modukoa izan dadin egiturak berriz jarriko dituzten ere jakin beharko genuke.
Terroristen erasoen beldur beti, eta azkenean maila ertaineko urakan batek apurtu ditu politikarien aurreikuspenak; izan ere, lur-azpia petrolioz josita duten herrietan gerra-abenturekin nahikoa daukate. Iranen inguruan AEBek dituzten asmoak geldiaraziko al dituzte? Bushek ere ez daki. Beharbada Condoleeza Ricek, Rumsfeldek eta Cheneyk lagunduko diote zalantzak argitzen.
Katrinak Bush ahulduaren garaia markatuko duen ikusi beharko dugu, hautesle errepubiikanoen artean ospea baxu-baxua baitu orain. Gainera, inperio ahalguztidun horri apaltasun pixka bat emango dion ere ikusi beharko dugu; baita Louis Amstrongi omen agiten dion parkean jendea pozik ibiltzen berriz ikusiko ahal izan dugun ere, haren tronpeta ahaztezinetik irtendako wonderful world doinuak abesten.

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber