MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

FRANTZIA: BAZTERTUEN MATXINADA

Ez polizia, ezta gobernuak egindako neurri sozialen agintzak ere, ez dira nahikoak auzo pobreetako eta gutxiestearen umeen biolentzia geldiarazteko. Frantziako biztanleriari herrialdeko gizartearen alde ezkutua eta EBari hutsune soziala konpontzen ez badute errepikatuko den gertakaria erakutsi dien iraultza.
Ana Zarzuela.
Amorruaren garaia ez da bukatu. Sumin handi batek, aspalditik datorren eta gelditzeko zaila den haserreak aurrera egiten du Frantziako Errepubliako hiri handien inguruetako auzo pobreetan, banlieues delakoetan. Frantzia erretzen ari da, eta Dominique de Villepinen gobernuak ezarritako etxeratzeko-aginduak, salbuespen-egora bateko neurriek, gauero kalera irtendako 10.000 gendarmek eta CDR (istiluen aurkako polizia) baino gehiagok ezin izan dute gauero hirietan izaten diren sute kopurua jaitsi baino besterik egin. Ez gizon baten heriotzak eragindako beldurrak, ez autoritate islamikoen, agente sozialen eta inguru baztertuenetako biztanleen —beren bizilagunen umeak egiten ari diren kaleko iraultzaren biktima nagusiak- lasaitasunerako deialdiak ezin izan dute guztiz gelditu ia geldiezina dena: grandeurak baztertutakoen amorru gorra, Europako bihotzaren "hirietako pariak".
"Iraultza/gaurko gaua gerra izango da!/Iraultza!/ Infernuan topaketa!/ Buruzagi batek lehen harria jaurti eta bost minutu baino lehenago/bonba su-eragileen/usain ona sentitzen zen ", rap abesti baten letra da eta txat baten agertzen da.
Autoak erretzen uzten dutenean eta banlieuetako —auzo pobreak- kaleak normaltasunera bueltatzen direnean, (edo betiko normaltasun faltara), iraultza honetako sugarren arrastoek denbora asko beharko dute itzaltzeko. "1968 urteko maiatza geroztik Frantziak bizi izan duen handienetakoa" Sarni Nair Frantziako politikologoaren hitzetan. Ez da baztertze sozialak, gazteen integrazio ezak edota jatorri inmigranteko frantziarren haserreak kalean eztanda egin duela, baina bai intentsitate, hedatze eta sakontasun handiagoarekin egindakoa. Joan den urriaren 27an Clichy sous Bois Pariseko iparraldeko auzoakaleko iraultza hasi zenetik, bi mila ibilgailu inguru erre eta era guztietako eraikuntzak —biltegietatik ume-zaintzetara- suntsitu dituzte istiluen grina dela eta. Ehunka zauritu eta 2.000 bat atxilotu dago. Guztiaren hasiera, bi nerabe polizia agenteetatik ihesi zoazela elektrokutatuta hiltzea, ia historia da, erretako ibilgailuen piloarekin, molotov koktelekin eta hautsitako kristalekin lurperatuta dago. Baina haserreak jarraitzen du, suaren eta suntsiketaren aztarna utziz doa: Seine Saint Denis, Neuilly sur Marne, Clichy sous Bois edota Aulnay sous Bois, Val de Mame, Pariseko inguruetan: eta Tolosa, Lyon, Marseilla, Niza eta Bordeleko banlieueak.... Frantziako 300 udalerri baino gehiago. Orain arte ezinezkoa izan da formala desaktibatzea: baztertzea politika sozialen ahulizea + Sarkozy eragina + indarkeriaren kultura eta deserrotzea = kaleko iraultza.
"Banaketa prozesu batetik —askotan "ikusezina"—, pilatutako eta gero eta nabariagoak diren diskriminazioetara pasatu gara. Periferiako 15 eta 25 urte arteko gazteek bidegabekeria gisa hautematen dituzte: 'inolako errespeturik ez, guretzat inolako tokirik ez'... Diskriminazioa lanean, hezkuntzan, poliziarekin eta herritarrekin duten harremanetan. Baztertutako auzoen mundua ia ez dago ordezkatuta arlo politikoan. Indarkeriazko egoera diskriminazioen pilaketak eragin ditu", komentatu dio Aldaketal6ri Belgikako Lovaina Berriko Unibertsitateko soziologiako irakasle eta Pariseko CADISeko (azterketa eta parte hartze soziologikoko zentroa) ikertzaile Bernard Francqek.
Frantziako gobernuak iraultzari aurre egiteko erdibideko taktika batera jo du, "makilarena" eta "azenarioarena". Neurri bortitzak epe motzera, eta heziketa, lan eta neurri sozialen agintzak epe ertainerako. Inguru baztertuentzat hirigintza plan berriztatua... Baina lasaitasuna kalera itzuli denerako. Barne ministro Nicolás Sarkozyri, Frantziako gobernuko "polizia txarraren" paperean, indarra banatzea dagokio eta arazoaren erditik egin behar du. "Sarko kanpora" gazte asaldariek gehien errepikatutako lemetako bat da. Ministroaren hitzak eraso zuzen gisa sentitzen dute: "Zikinkeria (racaille) garbitu behar dugu ". Banlieueko gazteen iraultza hasteko hitzak, amorruaren umeek orain Sarkozy c'est la racaille (zikinkeria da) abesten dute gaueko erasoetan.
Gobernuak dekretu bidez 1955eko apirilaren 3ko lege bat berreskuratu du, herrialdearen independentziarekin bukatu zen Aljeriako altxamendua metropoliko Frantziara hedatzea saihesteko emergentzia egoera ezartzen zuen. Frantziako biztanle askok oroimen latza dute lege horn buruz. Etxeetan atxilotuta egotea, armak kentzea, bilerak debekatzea, bilkura tokiak ixtea eta etxeetan indarrez sartzea baimentzen du. 96 departamentuetako gobernuko ordezkariek etxeratzeko-agindua ezarri dezakete. Eta alkateek neurri bereziak handitu ditzakete ---erasoen areagotzea dela-eta--, baina gauetan polizia irten dadila eskatu dute. Sarkozyk, inolako tolerantziaren lagun handiena, hirietako indarkeria dela-eta epaitutako atzerritarrak herrialdetik botatzeko baimen osoa eman du, orain arte, pertsona bat ez botatzeko zeuden kategoriak alde batera utziz, esaterako, familia-harremanak edo errotzea.
Le Parisien egunkariaren arabera, galdetutako herritarren ehuneko 73 neurrien aide ageri da, baina gutxi direla uste dute. Beste batzuentzat, gainera, sueragileak dira. Errepublikako presidente Jacques Chiracek iragarritako "gogortasun eta justizia" neurrietatik, oraingoz, lehenak ez du bilatutako ondoriorik izan, eta bigarrenak urteak behar izango ditu funtzionatzeko. Eta suteak itzaltzea. Lehen ministro Villepinek esan duenez, une hori heltzen denean, Frantziako hiri handietako kanpoaldeko auzo pobreetako banlieuetako bizitzan dauden arazo sozio-ekonomikoak tratatzeko ordua izango da. Eta errebolta honetan erakutsitakoa ikasteko ordua ere bai.
"Iraultza! / Gaurko gaua gerra izango da! / Iraultza! / Infernuan topaketa/ Poliziarekin borrokatzea maite dut / agente mugikorrekin! eta istiluen aurkako poliziekin manifetan ", abesten du gazte batek.
Ikertzaileek eta tokiko ez dakite fenomeno berriari izena eta aurpegia jartzeko arazoak dituzte. Kaleko gerrilen, mugimendu sozial alternatiboen eta banden kulturaren eta indarkeriaren elementuen nahasketa da. Batzuen ustez,XXI. mendeko iraultza sozialaren mugimendu berria da, betiko hizkuntza ofizialera heltzen ez direnen hizkuntza sinboliko berriekin. Beste batzuen iritziz, ordea, nabarmentzea, lurraldean duen botcrea mantcntzea eta ikara zabaltzea nahi duen harritutako belaunaldi batek eragindako istiluak baino ez dira. Hale-re, adituek ohartarazi dute Frantzian gauctan istiluak sortzen dituztenak ez direla soilik armatutako gaizkileen, muturreko ideologia duen taldeen edo gazte delitugileen indarkeriazko ekintzak. Ez dauzkate banden egitura hierarkikoak, auzoetako sareak eta egiturak erabiltzen dituzte; ez daukate bozeramailerik edo buruzagi nabarmenik, baina teknologia berriei erabateko etekina ateratzen diete. Talde politikoarekin bake soziala negoziatzeko eskari zehatzik ez dute. Ezer eskatu gabe, guztia nahi dute: gizarteratzea, integratzea, lana, etorkizuna. "Gazte horiek haserre bizian daude, batzuetan erruki guztia galdu eta indarkeria benetakoa bihurtzen da, ez da instrumentala, ez dago helburu baten zerbitzura, eta gazteriaren zailtasunak agerian jartzen ditu. Batzuetan, ez da basakeria baino, zenbat eta gehiago agertu, orduan eta sakonagoa da krisia eta horietako gazte batzuentzat ez du irtenbiderik", azaldu dio Aldaketal6ri EHESS (gizarte zientzien goi ikasketen eskola) ikasketa-zuzendari, CADISko zuzendari eta Frantzian kale indarkeriako adituen artean ospc handia duen soziologo Michel Wieviorkak.
Iraultza honetako protagonisten gehiengoak, 15 eta 20 urte arteko gazteak, I968an mundua aldatzeko asmoz,galtzadetako harriak jaurtitzen zituztenen seme-alabak izateko adina dute. Baina batzuen eta besteen altxamenduak oso gutxi dute komunean, protagonisten asaldadura garrasia eta gaztetasuna besterik ez. Frantziako egunkarietan adierazitakoaren arabera, "baste batzuen oroimena ekartzen duen sutea da": 1981eko uztaila Lyongo kanpoaldeko auzoetan, 1983ko istiluak, edota 1990eko abenduko eklosio soziala. Baina oraingo honetan, 90ko hamarkadan beureak eta horien semeen baztertzearen aurka kalera irten zirenek zituzten arrazoiez gain, autoak erretzeko beste kasua batzuk dute. Egia da protagonisten gehiengoa etorkinen ondorengo bigarren edo hirugarren belaunaldia direla, inmigranteen seme-alabak eta ilobak, Frantzian jaiotako gazteak. Baina herrialdean baztertutakoen altxamendua ezin da inmigrazioaren, gazteriaren, erlijioaren, etnien, zein kulturaren faktoreekin azaldu. Gazte hoien etorkizun komunetik bakarrik: gizarte zurztasuna.
"Hiri handietako kanpoaldean bizi diren gazte guztiek nahikoa dela eskatzen ari dira, gehiengoen gurasoak etorkinak dira, baina bizitza osoan frantziarrak izan diren gurasoak dituztenak ere badira. Iraultzaileen ezaugarri nagusia etorkizunik gabeko gazteak direla da", azaldu dio Aldaketal6ri UHUNeko Zientzia Politiko eta Soziologia irakasle Jaime Pastorrek. Bere ustetan, iraultzak bi berezitasun dita: erdian gizartearen arazoa duen krisi politikoa eta gizarteratzeko eredu errepublikar bitxia. Betidanik, biztanleriaren artean eta politikan sartzea beste herrialde batzuetan baino errazagoa izan da. Sarrera horren eta desberdintasunaren mantentzea handitu egin da eta protagonistentzat jasanezina da.
Isabelle Coutantek gure aldizkariari azaldu dion bezala, hiriko paria horien egoera ikuspuntu horretatik bakarrik uler daiteke.Beren bizilagunen autoak erretzeko, inongo errukirik gabe istiluen aurkako poliziak (CDR) erasotzeko eta bcren auzoetako eskolak et a dendak suntsitzeko gai dira. Bizilagunek eta gurasoek ulertzen diete baina ez datoz bat. Inoren aurka baino beren aurka doan biolentzia geratzen saiatzen dira.
"Gutxien galdu dezaketenak dira, 'etorkizunik gabeak', 'mugimenduak' gidatzen dutenei batzen zaizkienak. Baina beste gazte batzuen tolerantzia dagoela pentsatu behar dugu, edukatuagoak, auzo abandonatuetan jaio izanaren eta Frantziak ez nahi izatearen sentimendua konpartitzen dutenak.Mota honetako mugimendu orotan bezala, legez kanpo dauden ekintzak ere egiten dituzte (lapurreta). Taldeak ez dira homogeneoak izaten, baina guztiei batzen diena, 'auzo baztertuetako gazteak' direla da. Espresatu nahi dutena, batez ere, kokoteraino daudela da".
Siglak maite duten herrialdea da, krisiaren azpian dagoen geografia hiru letrarekin laburtzen dute: HAS (Hiriko aide sentikorrak), Frantziako hiri handietako kanpoaldeko auzoei deitzeko eufemismoa, 70ko hamarkadatik egindako politika sozial ofizialaren ondorioz hazitakoak eta denborarekin gero bihurtu direnak. Gaur 717 auzo, 4,5 milioi biztanlerekin dira HASak. Frantziako hirien kanpoaldetan daude eta gizarte zurztasuna dote komunean: ehuneko 20 eta 30 arteko langabezia, --bereziki gazteen artean-; hezkuntzaren porrota gainontzeko biztanleriaren artekoaren bikoitza da, azpietxebizitzak daude... biolentziarako eta delinkuentziarako inguru paregabea.Urte askotako prozesuaren ondoren, kronikoa den gaixotasun baten sintomak .
60ko hamarkadan, boom ekonomikoarekin, laqnda-inguruetako emigrazioarekin eta Magrebeko, Sahara-azpiko eta Hegoamerikako etorkinak heltzearekin batera, milaka langile ezarri ziren hirietako kanpoaldean, gobernuaren etxebizitza sozialen programek erakarrita: 600000 etxebizitza eraiki zituzten urtean. Gehien bat kualifikatu gabeko langileak ziren. Bizi baldintzak hobetu eta etorkizunerako asmo handiak zituztenak. Halere, 73ko krisitik aurrera, baldintzak txartu egin ziren eta ongizatearen dependentzia handia sortu zitzaien.Ondorioz, egokiak ez ziren hirigintza politiken, Europako ekonomia neoliberalen eta Frantziako ezberdintasun politikoaren eraginez geto izatera pasatu ziren etxebizitza sozialen auzoak sortu zituzten. 80 hamarkadatik gaurko egoeraren aztarnak nabari ziren.
XX. mendeko erdialdera Frantziara heldu ziren etorkinen haur eta hiloben bigarren eta hirugarren belaunaldien arteko askok arbasoen jatorrizko hizkuntzan espresatzeko gaitasuna galdu dute, batzuek erlijio bera ere ez dute. Frantziako herritarrak bezala hezi dituzte eta Errepublikako herritar izan daitezkeenaren itxaropena eman diete, gainontzekoei bezala. Baina aukera hori beste diskriminazio batzuekin egin dute topo. Banlieuearen seme-alabak dira guztiaren gainetik, lurralde-legeei egin behar diete aurre, auzoko legea, konfidantza faltatik begiratzen diote autoritateari eta poliziari erasotik eta ikaratik. Indarkeriazko klima batean daude errotuta eta irakasleek, autoritateek eta gurasoek ez dakite ordenarik jartzen.
Gazte horien auzoetako hezitzaileek, bitartekari sozialek, tokiko elkarteak eta ikertzaile askok (adibidez Loic Waqucant Hiriko pariak liburuan), orain dela urte batzuetatik, Frantziako auzo baztertuetako egoeraren arriskuez ohartarazten zuten.
Faktore politikoa ezin bestekoa izan da. Ez bakarrik leherkari gisa, -Sarkozyren papera eta gobernuaren eta oposizio sozialistaren gizarte-politikaren ezberdintasunak- baita autoritateek auzoetako bizitza ahaztu duten moduagatik ere. ?Azken hiru edo lau urteetan, eskuinak aurretik ezkerrak getoak galduta ez bukatzeko egindako guzia desegin zuen: laguntzera zuzendutako elkarteei diru-laguntzak kendu, gertutasun politika deuseztatu, gazteen enpleguak likidatu...' gogoratu du Wieviorkak.
Adituak bat datoz esku hartzeko ereduak bilatzeko beharra dagoela esatean. Estatuak gai horretako profesionalak bilatu beharko lituzke, batez ere, banlieuan bertan hazitako bitartekari sozialekin, eta Coutanten iritziz, 'jarduera ekonomikoa modu monetaristan egituratu beharrean, Keynesen arabera' egiten duen Europa baten pentsatu.
'EBk Urbact programatik har dezake parte baina baldintza bat dago: diskriminazioaren aurka borrokatzen duen gizarte lotura programa bat abian jartzeko, estatuek udalerriei kudeatzeko autonomia ematea. Botere publikoen konpromiso mailan iraultza bat egotea beharrezkoa da. Baita enplegatzaileen diskriminazio politikari amaiera jar diezaioten deialdia' proposatu du Francqek.
Bi astetan kaleetan istiluak izan ondoren, Pariseko udazken beroaren amaiera nolakoa izango den esatera jende gutxi ausartzen da. poliziako adituek talde biolentoen gutxitze progresiboa egongo dela pentsatzen dute.
'Segurtasun neurriak eta bide judiziala indartzen bada, biztanleriaren amorru pittin bat geldituko da. EBk ongizate egoera txartzen saiatzen, enplegua eta etxebizitza izateko bidea zailtzen jarraitzen badu -gazteentzat bereziki-, segurtasun sozial ezak jarraitzen badu, arazo handiago bat eragintgo dute eta behe mailako arrazakeria sor daiteke: batzuk besteei egotziko diote errua' ohartarazten du Jaime Pastorrek.
' Istiluak ezbehar handiagorik gabe bukatu arte itxaron behar dugu, -adierazi du Wieviorkak- baina muturreko asaldatuek bukatu nahi ez izatea, talde txikietan baztertzea eta terrorismoaren aurreko jarrera bihurtzea gerta liteke'.
Ez litzatateke lehen aldia izango. Nahiz eta Frantziako adituek herri-errebolta honetan minimizatu egiten duten muturreko erlijioen jareren rola, Europako hainbat iturrik gizarte bazterketak EBn duen arriskuaz ohartarazten ari dira (arrisku horren biktimarik nagusienak etorkinak eta euren seme-alabak dira); gizarte bazterketa horrek indarkeriaren kultura sustatuko ote duen arriskua, alegia, bai eta gaizkile eta terrorista erakundeak elikatzeko tresna logikoak izango ote diren ere. Uztailaren 7ko egileak gazte britainiarrak ziren, bigarren eta hirugarren belaunaldietakoak; guztiak ere Leeds inguruko kanpoaldeetan bazterketa inguruetan sortu zirenak.
Hain hurrun heldu gabe, EBk arreta handiz begiratzen die Frantziako 'azaro bero' honetan gertatzen diren istiluei.
Frantziako erreboltek Europako euren bizilagunei ere eragin die; EBko bihotzari bete-betean eragiten dion haserre biziaren suarengatik ez ezik, ika-mikak bolbora bailitzan Batasuneko beste toki batzuetara zabalduko ote den beldurragatik ere bai. Kutsadurarengatik ez bada ere, bertako protagonisten identifikazioarengatik eta arrisku komunen faktoreak badirelako: gazte europar askoren bazterketa, euren lan munduko zalantzengatik, duten bazterketa sozio-ekonomikoarengatilc eta nortasun hausturengatik. "Europako gertakaria da. Gaur, Frantziakoa muturreko gertakaria da, baina litekeena da bihar Antwerpen. Brusela nahiz Napoli gisako hirietara heltzea ere", ohartarazi du Francqek.
Azken gauetan Berlinen eta Bruselan hainbat auto erre izanak zuhurtzia sendotu baino ez du egin baztertutako jende ugari bizi den EBn.
Europa gizartean dagoen desberdintasuna handitzen nola ari den ikusten ari da aberatsenak diren ehuneko 20k pobreenak diren bostenak baino bost aldiz gehiago duela ikusten du- eta orain beldur da gazteen belaunaldiak, gehien trebatua dagoenak baina oztopo sozio-ekonomiko handienak dituenak, - etorkinak eta euren seme-alabak, batik bat-- zatiketak eta erresumin sozialak sortuko ote dituen, eta horrek. aldi berean. indarkeriaren kulturari bide eman ote diezaiokeen. Ez litzateke lehen aldlia izango kontent ez dauden etorkinen eta kanporatutako nazionalen seme-alabek kaleak astintzen dituztena kontinente zaharrean. Brightonen (Ingalaterra) 198lean gertatu ziren liskarrak, edota Fotesten (Belgika) hamar urte beranduago, Europako historia sozialeko zati dira. Beldurra aise nabari liteke Austrian, Alemanian -azken horretan etorkinen portzentajea populazio osoaren ehuneko hamar ingurukoa da—. edota Belgikan; guztiek ere hamarkadetako esperientzia bildu badute ere etorkinen auzian. Beldur dira Berlingo Kreuzeberg, Lavapiés, Oportoko kanpoaldeak edota Erromako auzoteria Evryn edota Clichy Sous Boisen bizi izan dituzten istiluak bizi beharrean ote diren.
"2006an udal hauteskundeak egin izana Belgikako gazteen errebolta baten faktore potentziala da, batez ere muturreko eskuinak Antwerpen moduko hiriak konlkistatzen baldin baditu. Diskriminazio berak gertatzen dira Bruselan ere; bertan. jatorriz atzerritarrak direnen kopurua izugarria da", ohartarazi du Bernard Franqek.
"Guru periferiak benetako tragedia dira, eta, zerbait egin ezean Paris bat baino gehiago izango dugu", adierazi du Romano Prodik. Frantzian bezalaxe, Espainian eta Italian gazteen arteko langabezia oso altua da. Espainian, pobrezia egoeran bizi direnen ehuneko 44 gazteak dina. Dena dela, analistek uste dute ez dela nahikoa bazterketa bakarrik, ezinbestekoa eta erabakigarria dela ghetto baztertuak sortzea kale-istiluak sortzen laguntzeko, edota indarkeria erabiltzen duten bandak sortzeko. Frantziako erreboltak ezaugarri bereziak ditu Errepublikaren integrazio sistemaren berezitasuna batetik, eta, bestetik, ghetto geografikoen eta fisikoen sorrera herrialdek hiri nagusien kanpoaldeetan-, eta halako berezitasunik ez dago neurri berean Alemanian, Italian, Holandan edota Belgikan.

AMORRUAREN ZENBAKIAK

  • 4.5 biztanle dituzten Frantziako 742 auzo baztertutako auzoen kategoriaren barrua daude.
  • Langabezia maila —%,20-30 artean— herrialdearen gainontzeko lekuetakoaren bikoitza da. 15 eta 24 urte arteko mutilen % 36,2 eta nesken % 40 daude langabezian.
  • Bataz besteko eskola porrota % 12ra iritsi zen auzo pobreetan, herrialdearen gainontzeko batez bestekoa % 4koa da.
  • Urteko batez besteko soldata 10.000 eurokoa da. Frantziako gainontzeko lekuetan 23.000 eurokoa.
  • 2005 eta 2011 artean 250.000 etxebizitza sozial botatzea dago aurreikusia, berriro eraikitzeko eta 40.000 berritzeko.
  • Auzo pobre horietako batzuetan laguntza ofiziaiak %20 bainoe gehiago jaitsi dira, eta baita % 40 ere 2003tik.

AUZO TXIROEI BEGIRADA

IRITZIA Isabelle Coutant
Urteak dira auzo horietan lanean ari diren profesionalek, horien inguruko ikerketa egiten duten soziolegoek eta gazteek berek (raparen edo beren testigantzen bidez) alarma piztu zutela. Zer pentsatu behar dugu, beraz, politikoek ez dietela jaramonik egin laurogeiko hamarkadatik bidaltzen ari diren seinaleei? Alde batetik zerbaitetaz ohartu ziren, 'ville'ren politika auzo pobreen arazoari aurre egiteko sortu baitzuten, 1981ean lehen erreboltak gertatu ondoren eta haren atzetik 1983koa eta 1990ekoa.
Frantziako auzo pobreetan hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik bizi dira gaizki: familiarik aberatsenek leku horiek laga dituzte eta aldiz, familiarik behartsuenak han geratu dira pilatuta. Auzune sozialek ez dute eraikinen mantentze lana ziurtatu. Gazteen langabezia tasa -auzp horietako herritar gehienak- oso altua da, batez ere kualifikazio txikiena dutenen artean. 'Etorkizunik ezak erotu egin zaitzake', zioen nire ikerketako batean topatu nuen gazte batek. Gizartearenbabesik gabe,norberak ezin du bere burua eraiki. gazteen artean, Afrikako eta Magrebeko herritarren oinordekoak, lan merkatuan gainera, ikerketa askok agerian utzi duten eta haiek oso ongi ezagutzen duten diskriminazioa pairatzen dute. badute Frantziako gizartean dagoen arrazismoaren berri, egunero-egunero ikusten baitute eta berretsi egiten dute Fronte Nazionalaren boto kopurua ikusita. Batzuek, baita Frantzian jaiotakoek ere, ez dute berenburua beren lurraldean sentitzen. Poliziek sarritan egiten dituzten kontrolek sentimendu hori indartu egiten dute. Arrazismoa gazte horien egituraketaren zati bat izan da. Gizarte frantziarrak bere baitan onartu nahi ez duen arrazismoa du bere gain eta kolonien historia alde batera utzi du. Horrek guztiak, auzo pobre horiek 'presio lapikoa'bilakatzen ditu. Askotan, gazte horiek, poliziaren aurrean bere ohorea babestu nahi izaten dute, uste baitute banda lehiakidea dela. Eta polizia horiek beraiek egiten dituzten hutsegiteak gatazkari hasiera emateko bide izaten dira. Sarkozyren hitz zirikatzaileek sumindura eragin dute. Ondoren komunikabideetan berri horiek emateko izan den moduak handitzera bultzatu dituzte, batez ere probintzietan. Gazte horiei buruz hitzegitean, haien auzoen ospe txarra opuztu dute eta ondorioz, zuzenean ez bada ere, baita haiena ere. Ezin da gazte horien jokaera ulertu, ez bada ospeak talde horien artean duen garrantzia azpimarratzen, batez ere, beste edozein baliabide kentzen zaienean. Indarkeria hitza zehaztu egin behar da: duela 30 urtetik ona Frantzian handitu dena ez da indarkeriarik larriena (erailketa kopurua ez zen igo), baizik indarkeria txikia, irainak, laidoak eta ondasun pribatuen aurkako erasoak eta batez ere publikoen aurkakoak (estatuaren sinboloa).
Esan al daiteke gure integrazio ereduaren krisia dela? Ez dut uste. Horrek esan nahi du beti egon dela eredu zehatz bat eta beti funtzionatu izan duela ongi. Eta 'frantziar erara' egindako integrazioak hazkunde ekonomikoa izan den garaietan fruituak eman izan ditu, baina ez hainbeste ekonomiaren egoera txarra izan denean. Gainera, denok uste dugun ideiari aurka eginez, lehen belaunaldiko etorkinen integrazioan oinarritutako integrazioa da. Enpirikoki ez da integrazio amerikarretik hain desberdina izan. baina gaur egungo egoera desberdin egiten duena kualifikaziorik baxuena duten gazteentzako lanik eza da.
Gazte taldeen 'indarkeria' ez da ezer berria. Mende hasieran Parisko 'apatxe'ei zieten beldurra; hirurogeiko hamarkadan jendea txamarra beltzen izupean bizi zen. Orain berritasuna zera da: gazte horiek ezin dutela bidea topatu nerabezaro iskanbilatsuaren ondoren. Beste ideia garrantzitsua -eta 'nortasun krisia' argitzera bultzatzen nauena- balioen alorrean oso barneratuta daudela: gehienek herritar gehienek nahi dutena besterik ez dutelortu nahi, hau da, lana, etxea, eta autoa familia osatu ahal izateko.
delinkuentziari buruz egin ditudan ikerketetan topatu ditudan gazteak komunikabideek deskribatzen dituzten 'basati' horiek izatetik urrun daude. Argiak dira jasaten dituzten gizarte gertaerak aztertzeko garaian eta gai dira beren beldurrak adierazteko. Zein irtenbideri ekin? Gizarte eta heziketa lanari garrantzia handiagoa eman. Lekuan lekuan proposamenak entzun. Nire liburuan 'heziketa morala gizarteratzea' proposatzen dut. Justiziarekin arazoak izan dituzten seme-alaben gurasoak ezagutu ditut eta ez dut uste guraso horiek 'arduragabeak' direnik. Baina askotan, ematen ez zieten heziketa-laguntza eskatzen zuten. Bereziki zaila baita gazteak auzo pobreetan heztea. Eta guraso horien bizi baldintzek, lan ordutegiek ez zieten haiekin ordu luzez egoten uzten. gazte horien familiak hondoratu beharrean, beren heziketan laguntza eman beharko liekete eta azpiegitura publikoak jarri, gazte horiek bideratzeko eta eskola planetatik bertatik laguntza emateko. Beste ideia garrantzitsua, Frantzia bere kolonien historiaz hitzegiten hasteko garaia badela eta bere erruak onartzeko unea. Neurri sinboliko horiek errealitatean eragin handia izan dezakete.
Isabelle Coutant Goi Eskolako Gizarte Zientzien saileko irakaslea da, ENS-EHESSko ikertzailea, gazteen eta hirietako soziologian aditua eta 'Gaztaroko delitua. Justiziak aurre egiten die auzoei'(2005).

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber