MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

PENEA GARAILE FRANTZIN!

2002ko Maiatzaren 05a - 1852. alea
Hala gertatu da Frantzian eta orain larri dabiltza ia denak. Ez da bakarra Europan, ordea, hor dira Austria, Danimarka, Espainia... Demofaszismoa eta Totaldemokrazia nagusi dira horietan ere. Lasai beraz frantziarrok, ez zarete bakarrak moda berri hau pairatzen edo gozatzen!
Baina, gogoratuko al dugu zertan oinarritu duen bere jarduna Le Pen jaunak? Familia eta Patria sendotzea izan dira bere bi mezu nagusiak. Betikoa egin du baina, zera azpimarratuz: morenoak eta beltzak Mediterraneora! Eta amua irentsi egin du hamaikak, zergatik ote? Ez ote daukagu arrisku bera gure inguruan ere? Arrazistatik zerbait ez ote dugu gehiegik?
Gipuzkoako Goierrin, gu bizi garen paraje ederrean, gero eta etorkin gehiago ikusten dugu. Garai batean ere hala izan zen, trenbidea pasatzen den inguruko herriak etorkinez bete ziren: Beasain, Ordizia, Zumarraga... Bi kulturak eta bi edo herri gehiagok talka egin zuten. Orduan, baina, agintean zegoena zegoen eta guk isilik egon behar gehienetan!
Egun, bestelakoa da egoera. Sekulako inmigrazioa bizi dugu Goierrin eta, egunez behintzat, oso ongi-etorri abegikorra egin zaie esku lan merkea direlako, egoera ekonomiko ezinhobean gabiltzalako eta lanik deserosoenak egiteko ere prest daudelako, bizilagun berriok. Guk nahi eta behar ez dugun lana isil-isilik (askotan esker onez) egiten duten artean, denok gustura!
Uste dut, hala ere, benetako arazoa sortzen hasi zaigula, zer diote hainbeste moreno eta beltz hartzen ari diren herrietan: Zaldibi, Lazkao...? Ghetizazioa begien bistan ikustean zer sentitzen dute? Herri askotako auzorik pobreenek, jada, zirrikitu guztiak beteta aurkitu dituzte gauetik goizera! Onartzen al dugu lana eginez bizitzera etorri direnak ghetizazio egoera horretan edukitzea? Axola al digu euren bizitzak eta bizi ezinak? Arrazistak ote gara? Eta, hala ez dela garbi daukanak ere, zer esango ote du denbora pixka edo puska bat etorkinez inguratuta daramanean, bere hizkuntza erabili ezinik, lehen zeukan lasaitasunik gabe, haien aldean aberats garenon erosotasunak kolore nahasia hartzean, bizi ezinak eragindako "daukanari kentzeko edo harrapatzeko" joeren aurrean, belaunaldi gazteenek inguru hauetan ezagutu ez dituzten eskaleen aurrean... zer? Euskaldunok ere etorkin izan gara zenbait lekutan eta ulertu behar dugu esatea, ez da irtenbidea. Badakigu horrela izan dela baina, hori bizitzea tokatu zaionari galdetu behar, zertzuk pasa zituen. Eta hobe galdetzea: zer behar eta ez zuen izan egoera hartan.
Nik, hari horri tiraka, konponbide bakarra daukagula uste dut: integrazioa berehala. Bitartekoak jarri behar dizkiogu bizimodu bila borondate onez datorrenari ezagut gaitzan eta ikas dezan guretik guk beretik ikasten dugun heinean. Bai, denon dirutik asko daukagu jarri beharra horretarako. Eta zer? Ez al gara ari azken 30 urtean gauza bera egiten? Beharrago genuen, hasiera-hasieran integraziorako urratsak nork emana izan bagenu, bitartekoak nork jarria, beste kuku batek joko liguke orain!
Batetik, gero dionak bego diola erakutsi digu atsotitzak eta bestetik, heldu zaizkigun helduenak ez baditugu eskolaratzen, beste belaunaldi bat ari gara atzeratzen gure hizkuntzaren berreskuratzean. Hobe dugu, beraz, haur eta gaztetxoekin soilik ez hastea presupostu eta adin aitzakiak medio. Gainekoz azpira hastea hobe: helduak aurrena, hauek etortzen baitira lehenik eta haiek ondoren.
Integrazioa, dena den, eskolara mugatu dudanik ez bekio inori burutik pasa. Ni jabetzen naiz lanik zailenetakoa izango dela, bizitzeko behar duena atera ezinik dabilena eskolan "denbora galtzen" egon dadin konbentzitzea. Sinestarazi behar diogu gure eginkizuna dela berari laguntzea eta, berea, gure gizartea bere osotasunean onartzea eta bertan integratzea. Horretarako lanean, soldatan, harremanean, bizimoduan... ere, integratzeko bitartekoak eskura jarri behar dizkiogu.
Hoixe kontue, esangoo goierritar bapaino gehiok baina eztaukeu beste aukeraik, eo hori eo txakurre ta katue bezela hasi berrize! Eta baator hori, hobetogo esanda, hemen dau!

Destacamos

SOS RACISMO MADRID DENUNCIA EL CONTRATO DE INTEGRACIÓN PARA INMIGRANTES POR PARTE DE LA COMUNIDAD DE MADRID

A partir del 1 de febrero, todos los ciudadanos extranjeros que deseen obtener un informe sobre su arraigo social en España para solicitar la autorización de residencia por circunstancias excepcionales por arraigo deberán cursar los módulos formativos de integración del programa “Conoce tus leyes” por un total de 8 horas y en el caso de que no sean hispanohablantes realizar una prueba de su nivel de español.

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber