MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

'NI EZ NAIZ ARRAZISTA BAINA...'

2000ko Otsailaren 27a - 1751. alea
"Ni ez naiz arrazista baina..."
Ez dadila etorkin magrebiar bat nire aurrean jarri». Honelako edo antzeko esaldiak maiz entzun ditugu pasa diren egunetan El Ejidoko gertakarien aurrean. Badirudi inork ez duela bere burua arrazistatzat jotzen, edo horrela izendatzea irain handi bat bezala hartzen dela. Hitz batzuk, sozialki estigmatzaileak dira. El Ejidon gertatutakoa ez da, inolaz ere, arrazakeria kasu bat soilik. Han, eta antzeko gertakariak gertatu diren beste lekuetan, gauza mordoa egoten da pilatuta: aurreiritziak, beldurrak, frustrazioak, espazioaren okupazioa, lan arazoak, etxebizitzarenak, norberaren indarra harreman sozialetan... Baina, nahiz eta hori guztia metatuta egon, nire iritziz behintzat, komunitate oso baten arrazalizazio prozesu bat ere egon da. Magrebiar etorkin populazio osoa neska gazte baten heriotzaren erruduntzat jo da, hiltzailearen jatorri berekoa izateagatik; pertsona batek egindako delitu bat etnifikatu egin da, magrebiar guztiak gorroto eta mendekuaren subjektu eginaz; ekonomikoki, sozialki eta legalki baztertua dagoen gutxiengoa erasotu da, «nagusiak» zeintzuk diren frogatu nahian, burumakur eta zuloan jarraitu behar dutela gogoraraziz. Arrazakeria polimorfoa da, arrazalizazio prozesuak anitzak diren antzera. Alde batetik, bestearekiko gorrotoz eta mesprezuz osaturiko portaeretan azaltzen da. Bestaldetik ideietan, ideologia edo doktrina bat osatuz, edo biak uztartuz eta politika bat osatuz. Denetarikoak ikusi ditugu azken egunotan. Arrazakeriaren inguruko gogoetak albo batera utziz, El Ejidon, etorkinekiko Atzerritartasun Legearen ondorio latzak agerian jarri dira. Lege hori indarrean dagoenetik, orain dela hamabost urte, ez dira politika integratzaileak bultzatu. Hori ez da sekula egon Lege horren helburuen artean. Alderantziz, Atzerritartasun Legeak etorkinak baztertu eta prekarizatu egin ditu, beti paperen atzean, beti poliziaren eskuetan, bigarren mailako herritar, eskubide gutxiagorekin eta leku guztietan diskriminatuak: lanean, etxeak alokatzerakoan, taberna eta diskoteketan. Eta orain dela gutxi onartu berri den Lege berriak ez dio horri buelta emango. Atzerritartasun lege bat indarrean egoteak, gure aldamenean bizi diren herritar batzuk (gure aldamenean lan egiten dutenak, euren seme-alabak gure seme-alabekin batera eskolara doazenak...) guk ditugun eskubide berak ez dituztela suposatzen du. Hau da, eskubideen desberdintasuna, estatus bereziak, administrazioarekiko harreman bereziak, eta prozedura bereziak daudela suposatzen du. Jakina, atzerritartasun lege guztiak ez dira berdinak, batetik bestera eskubideen eremua zabalagoa edo murritzagoa izan daiteke. Baina guztietan dago desberdintasun puntu hori, arazo larria izan daitekeena. El Ejido, izugarrizko hipokresia baten inguruan eraiki den leku bat da. Guztiek onartzen zuten etorkinen lan-esku merkearen derrigortasuna plastiko azpian hazten ziren barazkiak ekoizteko eta komertzializatzeko, baina, gutxienez etorkinen kopuru bat irregulartasunean mantenduz, nekazari hitzarmena ez aplikatuz, soldata txikiagoak ordainduz eta duintasunez bizitzeko baliabideak ukatuz.
Eta guk zer? Akaso bateren batek pentsatuko du hau guztia andaluziarren arazo bat dela, eta gu, hemen, txerto misteriotsu baten eraginaz, honelako portaerataz txertatuta gaudela. Bai hemen eta bai han, txerto bakarra, berdintasunaren alde lanean aritzean datza, etorkinekiko abegi politikak bultzatuz, integrazio sozial eta politikoa errazteko. Politika horiek eskubideen berdintasunean oinarritu behar dira, herritartasunaren onarpenean, atzerritarrentzat lege berezien ukapenean, etorkinen erakarpena gizartearekiko onartuz eta legitimatuz. Aipatutako hori guztia lantzen badugu, benetako pausoak emango ditugu horrelako gertakariak, ez han eta ez hemen, eman ez daitezen
Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeria

Destacamos

SOS RACISMO MADRID DENUNCIA EL CONTRATO DE INTEGRACIÓN PARA INMIGRANTES POR PARTE DE LA COMUNIDAD DE MADRID

A partir del 1 de febrero, todos los ciudadanos extranjeros que deseen obtener un informe sobre su arraigo social en España para solicitar la autorización de residencia por circunstancias excepcionales por arraigo deberán cursar los módulos formativos de integración del programa “Conoce tus leyes” por un total de 8 horas y en el caso de que no sean hispanohablantes realizar una prueba de su nivel de español.

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber