MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

ALEMANIAKO ULTRAESKUINA: GUSTURA EZ DAUDENEN BABESA

ELENA COUCEIRO, ALDAKETA16, 2004ko urria
Sajonian eta Brandeburgon ostera ere faxistek indarra hartzeak argi erakutsi du hautesleak ez daudela ados gizarte gaietarako aurrekontuak murriztearekin eta hezkuntzak ez duela nahikoa herritar-balorerik erakusten
Joan den igandean Sajonia eta Brandeburgoko Alemaniako Estatuetan izan ziren hauteskundeeetan ultra eskuineko bi alderdi suspertu ziren. Bi alderdi horiek bi Estatu horietako parlamentuko kide izango dira. Sajoniaren kasua da sinbolikoena. Alemaniako Alderdi Nazional Demokratikoak botoen %9.2 lortu zituen, eta Schröderren alderdi sozial-demokrataren atzetik sei hamarrenera geratu zen. Alderdi hori da Alemaniako erakunde nazirik zaharrena. Aldizkarien eta musika taldeen laguntza du, eta Sven Laurneyer Berlingo Ezker Antifaxistaren kidearen esanetan, "oso arriskutsua da Alemaniaren etorkizunarentzat". Brandeburgon, Alemaniako Herriaren Batasunak lortu zituen botoen %6. Bigarren Mundu Gerratik, lehenengo aldia da alderdi neonazi bat eskualdeko kamera legegileko kide hautatzen dutela. Sven Laumeyerren arabera, "oinarrizko tradiziorik gabeko" alderdia da, eta liderra Municheko milioduna izateagatik lortu du guztia. Liderraren aurpegia agertzen zen kartel asko egon dira hormetan itsatsita, "alderdi demokratiko guztiak elkartuta haino askoz ere gehiago". Gainera, federatutako bi estatutan, Sozialismo demokratikoaren alderdiaren komunismoaren ondorengoaren aldeko botoa eman zuen lau boto emailetik batek.
Bai sozial-demokratak, bai kristau-demokratak, herrialdeko talde politikorik nagusienak izan dira porrot handiena jasan duten alderdiak, nahiz eta Brandeburgon eta Sajonian boterea lortu hurrenez hurren. Kristau-demokratek boto emaileen %10 galdu dute, eta alderdiak Gobernuan,joan den hausteskundeetan baino %5 boto gutxiago lortu.
Hori dela eta, ukaezina da ohiko alderdien hondamena, eta alderdi ultren itzulera. Berehala etorri dira emaitzen interpretazioak: SPDk sustatutako eta kristau-dcmokratak babestutako erreforma sozialeko politikei egindako uko gisa hartu da. Hori dela eta, hainbat datuk hipotesi hori bermatzen du: Alemaniako telebistako bigarren kate publikoak eskainitako inkesta baten arabera, ultraeskuinak irabazi zituen botoen %85 Schröderri egindako zigorra da. Boto horien %6 ere ez zegokion politikari. Sven Laumeyer Berlingo Ezker Antifaxistako kidearentzat, gustura ez daudenen botoa ez da berria, izan ere, "gizartean arazoak baldin badaude, hautesleen %5 eta %15 artean alderdi ultraeskuinen aldeko bihurtzen dira; hots, alderdi ultraeskuinei ematen diete botoa. Errealitatean, ez dago benetako faxista edo neonaz-rik." Stefan Weckbach Madrilen Alemaniako enbaxadako prentsako arduraduna ere iritzi berekoa da, honakoa adierazi du: "bi alderdi horien programei gutxiengoak baino ez dio botoa eman. Gainerakoentzat, protesta adierazpena baino ez zen izan, erreforma sozialen aurkako protesta, alegia. Langabetu askok eman diote botoa bi alderdi horiei, ehunekoa oso altua da".
Zertan oinarritu dira Gobernuaren neurri horiek? Joan den urteko martxoan, Gerhard Schröderrek hainbat erreforma iragarri zitiuten. Agenda 2010 izenean bildu zituen iragarpenok, eta erretiroa hartzeagatik egin beharreko prestakuntzak murriztearen moduko ekimenak (Alemanian erretiroa 60 urte ingururekin hartzen da; hori dela eta, hiru langile aktiboko, erretiroa hartutako bat dago), langabeziagatik diru laguntzak jaistea, osasuna eta kaleratzea merkatzea zituen aurreikusita. Esaterako, langabeziagatik ematen zen laguntza erdira jaitsi zen (gehienez, 32 hilabete izatetik 18ra). Osasunean, gastuak kostu publikoaren %14tik %13,3ra jaistea zegoen aurreikusita. Gobernuak onartu du erreforma ekonomikoek alderdi tradizionalen laguntzak murriztea probokatzen dutela, eta enbaxadatik honakoa baieztatu dute: "Schröderren exekutiboak ez du bide hori aldatuko".
Hezkuntzarako erronka
Baina gainera, Gobernua beste eragile batek arduratzen du; hau adierazi du Weckbachek: "Alderdi horiek ez dute boto emaile gazteen babes handirik lortu. Horrek zerbait esan nahi du". Horrexegatik, Sven Laumeyer oso kritikoa da Alemaniako hezkuntza sistemarekin: "Hitler ikertzen da, baina 1933 eta 1945 arteko Alemaniako herriaren iritzi faxistari buruz ez da ezertxo ere esaten. Orduko alemanek Hitlerri eman zioten botoa!". Laumeyerren arabera, arazoa ez da historiaren nolabaiteko ikerketa, honakoa kritikatzen duena: "solidaritateari eta giza eskubideei buruz ez da ezertxo ere ikertzen. Era berean, Gobernuak babestutakoen aurkako politika faxistarekin, iritzi faxistak babesten ditu". Alemaniako hauteskundeen emaitzek, beraz, hezkuntzari erronka egiten diote, Weckbachen arabera, Gobernuak kezka hori du bereziki: "Programak badaude, eta eskoletan, edukiak ez daude aldatu beharrik. Arreta gehiago jarri behar da, eta herritarrenganako eta gizarte zibileko balore horien garrantzia azpimarratu behar da".

Destacamos

SOS RACISMO MADRID DENUNCIA EL CONTRATO DE INTEGRACIÓN PARA INMIGRANTES POR PARTE DE LA COMUNIDAD DE MADRID

A partir del 1 de febrero, todos los ciudadanos extranjeros que deseen obtener un informe sobre su arraigo social en España para solicitar la autorización de residencia por circunstancias excepcionales por arraigo deberán cursar los módulos formativos de integración del programa “Conoce tus leyes” por un total de 8 horas y en el caso de que no sean hispanohablantes realizar una prueba de su nivel de español.

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber