MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

EUROPARRON ONGIZATEA ETORKINEN BEHARREAN

2000ko Otsailaren 27a - 1751. alea
Azken asteotan olde xenofobo eta arrazistak agertu dira Europako hainbat bazterretan, ondorio larriak eraginez. Azken gertakari kezkagarrienak El Ejidon izan dira (Almeria- Espainia). Aldi berean, NBEren nazioarte mailako txostenek adierazten digutenez, Europak bere gaur egungo ongizate egoerari eusteko inmigranteak behar ditu. Eta horrek esan nahi du produkzio sistema, Euskal Herrikoa ere bai, neurri handi batean, etorkinengan oinarrituko dela, hau da, hainbat biztanleren mesprezua jasotzen duten etorkin horiengan. Euskal Herriko etorkin kopuruaren inguruan ez dago datu fidagarririk, ez baita gauza bera datu ofiziala eta erreala. Baina 40.000 etorkin inguru bizi dela esan dezakegu, 7.000 bat Iparraldean eta gainerakoak Hegoaldean.
EUROPARRON ONGIZATEA ETORKINEN BEHARREAN Azken asteotan olde xenofobo eta arrazistak agertu dira Europako hainbat bazterretan, ondorio larriak eraginez. Azken gertakari kezkagarrienak El Ejidon izan dira (Almeria- Espainia). Aldi berean, NBEren nazioarte mailako txostenek adierazten digutenez, Europak bere gaur egungo ongizate egoerari eusteko inmigranteak behar ditu. Eta horrek esan nahi du produkzio sistema, Euskal Herrikoa ere bai, neurri handi batean, etorkinengan oinarrituko dela, hau da, hainbat biztanleren mesprezua jasotzen duten etorkin horiengan. Euskal Herriko etorkin kopuruaren inguruan ez dago datu fidagarririk, ez baita gauza bera datu ofiziala eta erreala. Baina 40.000 etorkin inguru bizi dela esan dezakegu, 7.000 bat Iparraldean eta gainerakoak Hegoaldean.
Nazio Batuen Erakundeko Biztanleria Batzordeak egindako azterketa demografikoek etorkizun kezkagarria iragartzen dute Europarentzat. Azkenaldi honetan Europan, eta bereziki azken asteotan Almerian, gertatzen ari diren xenofobia eta arrazakeria gertakariak kontuan izanik, ez dirudi biztanleria oso prest dagoenik etorkinei behar den harrera egin eta integratzen laguntzeko. Hala ere, etorkinak geroz eta beharrezkoak izango dira Europan, eta beraz Euskal Herrian, egungo ongizate estatua mantendu nahi bada. Eta biztanleriaren sektore batek hainbeste gorrotatzen, hain gaizki tratatzen dituen eta gehiengo handi batek guztiz ahazturik dituen horiek dira gure pentsioak eta ongizate estatua ziurtatu eta bermatzeko lan egingo dutenak, eta, gainera, gaizki ordainduta eta baldintza oso kaskarretan. Hitz gutxitan esanda, oraingo demografia joerarekin jarraituz gero, Espainiako Estatuak 2050. urtean mundu osoko biztanleria zaharrena izango du, eta batez besteko adina 54 urtekoa izango da. 12 milioi etorkin beharko ditu gaur egun biztanleria aktiboaren eta pasiboaren artean dugun proportzioarekin jarraitu ahal izateko. Horrek, inolako apaingarririk jarri gabe, produkzio sistema neurri handi batean etorkinengan oinarrituko dela esan nahi du. Europako Batasunaren kasuan, 2025. urtera begira egindako azterketaren arabera, 159 milioi etorkin beharko dira, hau da, gaur egungo biztanleriaren % 40. Hori nabarmentzen da berriki egin diren Europako demografia azterketetan. Beti gertatu ohi denez, azterketa horiek egin dituztenentzat Euskal Herria ez da existitzen eta, beraz, bertako datuak Espainiaren eta Frantziaren osotasunean galtzen dira. Nolanahi ere, azterketa horiek baliagarri zaizkigu Euskal Herriko egoera ezagutzeko.
LADILOA>PENTSIOAK KOLOKAN. Argi gorri guztiak piztu dira. Europako ongizate estatua arrisku larrian dago. Pentsioak arriskuan daude. Gaur egungo demografiaren ondorioz, atzerriko eskulana beharko da, eskulan ugari, europarrak ondo bizi gaitezen. Gaur egungo joerak jarraitzen badu, berrogeita hamar urte barru Espainiako Estatuko 39,6 milioiko biztanleria 30,2 milioitan geratuko da. Hori da NBEk, Biztanleria Batzordearen bidez, berriki helarazi duen mezua. Bost urte inguruko epean Europako hiritarrek (Espainia, Frantzia eta Euskal Herrikoak ere) ezingo dute oraingo erretiro pentsioak jasotzen jarraitu, demografiaren beherakada zuzentzen ez bada edo etorkinekiko jokabide murriztailea aldatzen ez bada. Herrialde batzuetan, Alemanian edo Italian esaterako, epe hori hiru urtetara muga daiteke. Baieztapen hori ez du lerro hauek sinatzen dituenak egiten. Europako Batzordeak duela gutxi biztanleriaren eta enpleguaren inguruan egindako azterketen ondorio da, eta are indar handiagoa hartzen du NBEk ezagutarazitako datu horien ondoren. Gainera, datuok Eurostatek, estatistikako bulego europarrak, berretsi ditu. Azterketa honen arabera, Italiarekin batera, Espainiako Estatua da datozen urteotan giza kapital gehien galduko duen herrialdea. 2050ean munduko estaturik zaharrena izango da, eta batez besteko adina 54,3 urtekoa izango da, hau da, munduko batez bestekoa baino 16 urte altuagoa. Zenbait adituk dioenez, hemendik 2025. urtera bitartean Europak 35 milioi biztanle galduko ditu eta 159 milioi langile gehiago beharko ditu egungo lan egiturari eutsi ahal izateko. Horretarako herrialde garatuen irtenbide bakarra, adituek diotenez, etorkinen uholde handi bati ateak zabaltzea izango da. Espainiako Estatuaren kasuan, epe horretan 8 milioi biztanleren galera izango da, eta neurri handi batean biztanleria aktiboari dagokion galera hori orekatzeko 12 milioi langile berri beharko dira; langile berri horiek etorkinak izango dira. NBEko Biztanleria Batzordeko zuzendari Chamiek dioenez, arazoa ez da 2050. urtean zenbat europar geratuko den jakitea, baizik eta haien lan gaitasuna zein izango den ezagutzea. Une honetan, Europako batez bestekoa erretiratu bakoitzeko 4 edo 5 langilekoa da; 50 urte barru erretiroa hartu duen bakoitzeko 2 langilekoa izango da, eta Espainiako Estatuan, 1,4koa bakarrik. Honek, ulertzekoa denez, funtsezko aldaketa eragingo du lan merkatuan
INMIGRAZIOA DANIEL UDALAITZ

Destacamos

SOS RACISMO MADRID DENUNCIA EL CONTRATO DE INTEGRACIÓN PARA INMIGRANTES POR PARTE DE LA COMUNIDAD DE MADRID

A partir del 1 de febrero, todos los ciudadanos extranjeros que deseen obtener un informe sobre su arraigo social en España para solicitar la autorización de residencia por circunstancias excepcionales por arraigo deberán cursar los módulos formativos de integración del programa “Conoce tus leyes” por un total de 8 horas y en el caso de que no sean hispanohablantes realizar una prueba de su nivel de español.

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber