MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

ETORKINAK ETA POLITIKA

Leihatila x Cristina berlanga, Berria, 2006ko urtarrilak 11
Etorkinak eta politikariak
Atzerritarren indarkeriazko gertakarietan, izenburu eta azpitituluetan hori azpimarratzeaz gainera, pertsona horren bizitza, lagun, zaletasun eta bestelako xehetasunak ematen dizkigute jakitera. Modu jakin batean hautatu eta kontatuta, pertsona horren irudi jakina ematen dutenak. Xehetasun horiek guztiak atzerritik, gureak bezain ohitura zibilizatuak ez dituzten herrialdeetatik, etorritakoekin lotzen ditugu, eztabaidak konpontzeko gureak bezain zuzenak ez diren bideak erabiltzeko joera dutenekin. Izan ere, kasu horietan eta besteekin alderatuta, bertuteak besterik ez ditugu izaten guk, eta eredugarria izaten da gure gizartea.
Irakurleengan sortzen duen ondorioa dela eta, gustuko datua izaten da pertsona horrek laguntza publikoren bat jasotzea; hau da, laguntza edo zerbitzu publikorik jasotzeko eskubidea edukitzea. Izan ere, gure gizartearen eskuzabaltasuna erakusten digu datu horrek, eta baita kontu handiagoa eduki beharko genukeela ere, gizatxarrak sartzen baitira, eta, gainera, lagundu egiten baitiegu.
Eta liskarra areagotzeko, gertakari horien inguruko adierazpen arrazista eta xenofoboak egiten dituzte hainbat politikarik, arduragabekeria handiz. Horiek horrela, alferrikakoak dira administrazioek kultura arteko bizikidetzaren kudeaketan aurrera egiteko egiten dituzten ahaleginak. Ez dira nahikoak erakundeek dena delako oroitzapen ospakizunaren nazioarteko egunean egiten dituzten adierazpenak, jendaurreko ekintzak edo elkarteei laguntzak ematea, immigrazioa arazoa dela eta hainbat pertsona gurean gizartera ezinak direla badio Udalak orain gutxiko adibidea jartzearren behin eta berriz.
Etorkinen inguruko berriak positiboak direnean eztiegiak izaten dira halakoak, hasieran aipatutako diskurtso horren beste aldea izaten dira, gutxi gorabehera. Pertsonen bizitzari buruzko xehetasun berberak azpimarratzen dira, etorkin ona, gure artean bizitzea eta batez ere lan egitea merezi duena irudikatzeko.
Horren xedea da administrazioek immigrazio arloan hartzen dituzten erabakien aldeko iritzia sortzea. Hau da, nahiz eta zenbaki ofizialek bestela adierazi, hemen etorkin gehiegi bizi direla, etorkin gehiegik lan egiten dutela eta lana dutenek eta lana duten bitartean bakarrik egon behar dutela pentsatzen duen jende multzoa. Azken soziologia azterketen emaitzak dira horren erakusgarri; abisua izan beharko lukete horiek, ez orain arteko ildoa aurrerantzean ere zilegitzeko tresnak.

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber