MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

Aniztasuna eta programazioa

“Komunikabideek gizarte multikultural batean aniztasuna islatu behar dutela adierazten dugu eta arrazakeria, arrazagatiko bazterketa, xenofobia eta intolerantziaren aurkako borrokan rol erabakiorra izan behar dutela.”
Arrazismoaren aurkako Nazio Batuen Konferentziaren azken Adierazpena. Durban, 2001
‘Hedabideen eta Gutxiengoen Aste Europarra- Aniztasuna agerian ipiniz’ hirugarren urtez antolatu dugu aurten. Proiektu hau, Europako 11 herrialdeetako 16 erakundek koordinatzen dute, guztiak, Online/More Colour in the Media sarearen partaide. Elkarte hauen helburu nagusiea da komunikabide eta gutxiengo etnikoek osaturiko hainbat kolektibo eta elkarteren arteko harremanak, loturak eta elkartruke kultural eta sozialak sustatzea. Elkarrizketaren bidez, Europako hedabideetan gutxiengo etnokulturalek duten isladaren normalizazioa lortu nahi da eta aldi berean, gutxiengoen audientziaren partehartze soziala indartu.
‘Hedabideen eta Gutxiengoen Aste Europarrak’ erakunde hauek 2006ko martxoaren 20-26aren artean egin dituzten ekintzak biltzen ditu, asteko egun nagusia martxoaren 21a izanik, Nazio Batuek Munduko arrazakeriaren aurkako eguna izendatua. Aurreko bi urteetan egin bezala, aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dira. Estatu espainiarrean, Mugak/SOS Arrazakeriak eta XenoMediak Aniztasunaren Behatokia koordinatu dute gutxiengo etnikoak estatuko eta herri eta autonomietako 8 telebisten programazioan nola irudikatzen diren aztertzen duen txostena egiteko. Ostiralean, martxoaren 24an, aurkeztuko zaie komunikabideei Donostian. Europako beste herrialdeetan hainbat ekintza antolatu dira, besteak beste, estereotipoak eta aurreiritziak zabaldu eta finkatzeko orduan hedabideek duten eragina aztertzeko 5 hitzaldi eta mintegiak; aniztasun etnokulturalari buruzko irratsaioak komunikazio fakultateetan, liburu aurkezpenak, artikuluak prentsa lokal eta nazionalean…
Ed Klute, On Line/More Colour in the Media sareko zuzendariak dioen bezala: “Europaren azkenaldiko egoerari erreparatuz, uka ezina gutxiengo eta gehiengo taldeen arteko harremanetan hedabideek duten eragina. Gutxiengoen elkarte eta komunikabideek Aste Europar hau baliatu dezakete hedabideetako kazetari eta zuzendariekin elkarrizketa abiarazteko. Helburua, hedabideek gutxiengoak irudikatzerakoan sortu ditzaketen ondorio ezkorrenen eragina ekidin eta aste hau kulturarteko elkarrizketarako oinarri gisa erabili, gure gizartean lotura sozial estuagoa lortzearren”.
Gizarteak jasotzen duen gutxiengo etnikoen irudiaren egituraketan eta immigrazio prozesuen isladan, komunikabideek eragin zuzena eta erabakiorra dutela ikusirik, eta era berean telebistako programazioak gizartean duen eragin zabala eta rola azpimarratuz, Mugak/SOS Arrazakeriak eta XenoMediak telebistako programazioaren bi alderdi nabarmentzen dituzte: Telebistako informazioa eta iragarkietako aniztasun etnokulturala.

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber