Iritzia
Gaur egun, baditugu jada hamaika lan eta analisi azaltzen
dutenak komunikabideek immigrazioaren inguruko
gaiak eta horrek dakartzan
arazoak nola jorratzen dituzten.Immigrazioa ez dute
soilik arazo moduan jorratzen,
era zuzen batean, mehatxutzat
jotzen dute: oinarrizko
zerbitzuen aurkakoa,
lan eskaintzaren aurkakoa,
herritarren segurtasunaren
aurkakoa, gure "betiko" sinismenen
aurkakoa, eta immigrazioan
ikusten dute ere
nazioarteko terrorismoarentzat
zirrikitu modukoa.
Gaia jorratzeko komunikabideek
duten era horrek
eta alderdien arteko gerra
dela-eta gaiari ematen zaion
erabilera politikoak kalte
handiak sortzen ditu. Joan
den urriaren 26an El País
egunkarian CISek egindako
aldizkako inkesta bat argitaratu
zen. Horren arabera, %59,2k uste du immigrazioa
espainiarren arazo nagusia
dela. Uztailean %38k zuen iritzi hori, hortaz, soilik bi
hilabetetan 21 puntu(!) igo
da ehunekoa. 2005eko
maiatzeko datuak baditugu
jarraian hizpide ikusiko dugu
garai hartan %27,7k
zuela uste hori, beraz, zenbatekoa
bikoiztu egin da. Iritzi
horiek, gainera, hasi dira
jada modu ireki batean plazaratzen,
horren adibide dugu
esaterako, aurreko urriaren
29an Tenerifeko Santa
Cruzen izandako manifestazioa,Kanarietara iritsitako
etorkinen aurka.
Ez dago zalantzarik dinamika hori salatzen gabiltzanok
sortzen dugun eragina
nahiko azalekoa dela noraeza
hau saihesteko garaian. Arrazoi asko daude.
Horietako batzuen arabera,komunikabideen gehiengo
handia herriarengan eragiteko
botere-tresna eta enpresak
dira, eta beren zeregina
"izatez" edo "egituraz" immigrazioaren
eta gutxiengoen inguruan arazo eta krimen
kontzeptuak ugaltzea
da.
Enpresak direnez, errentagarritasun
ekonomikoa dute
irizpide nagusi, eta, hortaz,
baliabide ekonomikoak
lortzea helburu garrantzitsua
da. Bestalde, botere-tresnak
dira. Komunikabideen
gehiengoak buru-belarri jarduten
du politika arloan (askotan
politika izan da komunikabide
batzuk sortzeko
arrazoia), eta, oro har, hartzailearengan
eragin nahi
izaten du, eta, horien bitartez,
erabaki politikoak hartzen
dituztenengan. Era berean,
klase politikoak lehen
eta oinarrizko ardura moduan
du boterera iristea eta
bertan mantentzea, beraz, alderdi
horretatik guztiz zaurgarria
da; izan ere, botoak
irabazteko edo galtzeko edonolako
bideak hil ala bizikoak
zaizkio. Ikuspuntu horretatik,
immigrazioaren gaiak
baldintza guztiak betetzen
ditu "arazo" moduan jorratzeko:
"beraien" arazo da
"geurea" baino; egokia da
gizartean dauden bestelako
arazoen erruduna izateko; ez
dute bozkatzen (edo "hemengoak"
baino gutxiago
behinik behin); ez daude talde
erabakiorren artean, eta
bereziki, ez daude komunikabidetako
erredakziotan
(horrelako lekuetan denak
"etnia" zurikoak dira) ... Eta
hori guztia berdin jazotzen
da komunikabide publikoetan.
Puntu horretatik abiatzeak
gizarteko hainbat eragile
politika zehatz bat ezartzera behartzen ditu, politika zehatz
eta iraunkorra, irismen
handikoa, errealitate horren
ondorio negatiboak gutxituko
dituena. Eta guk, gogor
lan egin dezakegun puntu
horretan, eskura ditugun baliabide
guztiak ez ditugu ustiatu
inondik inora.
Nahiz eta abiapuntua ez
den batere egokia, aipatu beharra
dugu horrexegatrk gizarte
eragile askok komunikabidetako
mezuak sortzeko
prozesuan gauzak aldatzeko
dituzten aukerak zabalak,
anitzak eta beharrezkoak direla.
Hori dela eta, beharrezkoa
da herriarengana iristeko
komunikabidetan oinarritzea,
kalitatezko kazetaritzaren
alde dauden profesionalekin
lan egitea, komunikabideen
aniztasunak eta ugaritasunak
irekitzen dituzten
leihoak erabiltzea, espezialisten
azterlanak indartzea,
beren lanak zabaltzea eta lan
horiek solidaritatearen arloko
eragileekin batzeko erabiltzea,
intelektualak eta
Unibertsitatea gaian sentsibilizatzea,
Europar Batasuneko
beste hemaldetan egin
ohi den bezala exijitzea erakundeek
kontrolatzeko talde
independenteak martxan jartzea..
Punta-puntako sektoreen
sinergiak soilik aprobetxatuz,
pentsa genezake, egungo
egoerari buelta ematea,
partzialki bada ere. Horrek
ondoko kontzeptu garrantzitsua
dakar: sarean lan egitea.
Kontzeptu hori Mugak taldearen
ardura izan da denbora
luzez, eta, horrexegatik, bi
tresna ipini ditugu denon eskura:
bata, martxan dagoena,
Eguneroko prentsa aldizkaria, eta
prentsari buruzko datu-basea;
eta, bestea, orain eratzen
ari garena, Aniztasunaren
Agenda.
Eguneroko prentsa aldizkaria eta
prentsari buruzko datu-basea
ondokoan datzate: zerbitzu
horretan izena emanez
gero, egunero Estatuko 22
egunkaritan immigrazioari
eta gutxiengoei buruz argitaratzen
diren eduki informatiboak
bidaltzea. Egunkari horien
artean hauek daude:
Euskadiko guztiak, estatuko
garrantzitsuenak eta hainbat
autonomia erkidegotan nagusiak
direnak (Katalunia,
Kanariak, Andaluzia, Valentzia,
Murtzia eta Galizia).
Era horretan, kolektibo horrek
gai honi buruz sortutako
ia guztia biltzen du. Datubasea
Mugakeko web orritik
zuenean kontsulta daiteke.
Aniztasunaren Agendarekin
gabiltza lanean orain.
Azken horren xedea da, immigrazioak
eta gutxiengo etnikoak
estatuko gizarte komunikabidetan
era arruntean
parte hartzea, eta ikuspegi
orokor bat izatea. Helburu
hori lortzeko, kontuan izaten
ari gara informazioaren profesionalak,
kazetaritza zorrotz,
profesional eta solidarioren
alde lan egiten duten
informazioaren profesionalak,
eta informazio-iturri,
ikuspuntu eta bestelako iritzietarako
sarbide errazak
izatea beharrezkotzat jotzen
dituzten informazioaren profesionalak.
Aniztasunaren Agendarekin
aipatutako gizarte eragileak
eta profesionalak harremanetan
jarriko dituen
prozesua hasi nahi dugu; hala,
taldeko diagnostikoa egin
ahalko genuke, ase beharreko
beharrak ikusi ahalko genituzke,
eta lan tresnak eratu
ahalko genituzke, horien artean
garrantzitsuena Agenda
genuke, arazoak gainditzen
lagunduko duena.