MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

SEXU ESKLABOAK

aldaketa16, 2005eko azaroa
Emakumeen sexu esplotazioa gehien garatzen den legez kanpoko negozioa da, eta krimen antolatuen sareentzako diru-sarrera nagusietakoa bihurtu da
CHARO MORILLO
Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea aukeratu dute Sexu Esplotazioa eta Emakumeen Trafikoaren I. Nazioarteko Batzarra hartzeko. Bertan, munduko hainbat eskualdeko adituak eta ekintzaileak bildu dira, fenomeno horren zergatiak eta ondorioak aurkezteko. Esan beharra dago egoera hori ez dela garapen bidean dauden herrietako errealitatea bakarrik; gaitz hori, hein ezberdinetan, munduko herri guztíetan zabalduta dago.
Zenbakiek ondo frongatzen dute XXI. mendean esklabotasuna oraindik badagoela hainbat gizartetan. Urtero, lau milioi inguru emakume eta ume helburu sexuala duten legez kanpoko trafikoaren biktimak dira, eta mafien salerosketak pairatzen dituzte.
Europan, milioi bat emakume sartzen da urtero prostituitzeko, AFESIP Internacionalen datuen arabera (Emakume zapalduen aldeko erakundea).
Espainiari dagokionez, urtero. 300.000 eta 500.000 emakume artean pasatzen dira Schengen mugaz gaindi, eta gizakien trafikorako objektuak bihurtzen dira. Halere, zenbakiak oso altuak izan arren, Estatu hori oraindik ez da Varsoviako Hitzarmeneko kide egin. Azken hori da, ordea. legez kanpoko mugimenduak eta esplotazioak arautzeko onartua izan den azken nazioarteko legeria.
Oraingoz, testua onartu ondoren, 15 Estatuk berretsi egin dute, baina Espainia ez da horietakoa.
Euronako Kontseiluak, beste hainbat legegintza, administrazio, gizarte eta kultur neurriren artean sentsibilizazio kanpainak martxan jartzea proposatzen du, sexu, esklaboen zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonak ala organoen legez kanpoko trafikoan parte hartzen dutenak sentsibilizatzeko. Horrez gain, beharrezkoa iruditzen zaie eskoletan hezkuntza programak sortzea, txikitatik umeek ikus dezaten, batetik, zer ondorio latzak dituen; izakien legez kanpoko trafikoak, eta bestetik, zein garrantzitsuak dircn genero berdintasunaren eta gizakien duintasuna eta zuzentasuna.
Herri batzuetan, horrelako delitu eta irainei dagokienez, legeria askoz aurreratuagoa da. Suedian, esaterako. Iparraldelko herri horretan, prostituzioaren bezeroek isunak izan ditzakete, eta Gobernuak prostitutak bizi berri bat hasten laguntzen ditu. Baina prostituzioa, legalki, hainbat modura uler daiteke. Debekuaren aldeko ikuspegitik, bai emakumeek bai gizonek moralki zigortu beharreko portaera dute. Araudiaren aldeko ikuspegitik, prostituzioa beste edozein lan bezalakoa da. Abolizioaren aldeka ikuspuntutik, ordea, prostituzioa gizonen eta emakumeen arteko eta aberatsen eta pobreen arteko ezberdintasunen zergatia da. Azken hori da AFESIPen ikuspuntua. Erakundeak prostituzioaren abolízio osoa aldarrikatzen du, egoera larrian dauden emakumeentzako aterabidea besterik ez delako, proxenetismoa eta bortizkeria ezinbesteko konstanteak direlako, eta, hori guztia dela eta, sexo askatasunaren aurkakoa delako.
Prostituzioa legezkoa den herrietan, praktikan, bi faktore horiek ez dira murriztu, eta, gainera, emakumeen salerosketa areagotu egin da. Ikuspegi hori defendatzeko, 80 erakundetik gora elkartu dira Espainian, eta Prostituzioaren Abofizioaren Aldeko Plataforma sortu dute. Hainbat ekintzaren bitartez, esklabotasun mota hori deuseztatzea eta prostituzioaren bezeroa zigortzeko eta prostitutak babesteko hainbat legezko neurri hartzea lortu nahi d dute.
Suedian, emakumeen trafikoa %80 jaitsi da, 1999an emakumeen erosketa delitutzat jo zutenetik.
Urriaren 20 tik 23ra Madrilen egondako lehen batzar horretan, emakumeen sexu esplotazioaren legez kanpoko negozioari dagokion hainbat gai jorratu zuten. Hori da gehien igotzen ari den legez kanpoko negozioa, eta antolatutako krimenen sareentzako diru sarrera nagusietakoa bihurtzen ari da.
Emakumeen Giza Eskubideen urratze ezin larriago horrek bat agiten du paradisu fiskalen, gobernu ustelen, mafien, sexu enpresarien eta turismo sektorearen interes ekonomiko handiekin; eta bezeroak dira esklabotasun mota orren azken erantzuleak.
Urriko ekitaldi honetan, mahai-inguruak, batzarrak eta lan-taldeak egoteaz gain, jarduera paralelo bat ere antolatu dute: "Esclavas" izeneko zine zikloan emakumeen salerosketari buruzko fikziozko filmak eta dokumentalak eman zituzten. AFESIPen aburuz, sexu esklabotasuna ez da desagertuko, egitura politikoi kultural eta ekonomikoak aldatzen ez badira. Izan ere, horiengatik sortzen dira emakumeak toki txarrean uzten dituzten egoerak, eta horiengatik jotzen dira emakumeak kontsumitu eta trafikatu daitezkeen objektutzat.

Destacamos

Menores en riesgo: Prácticas excepcionales de las Administraciones

Informe elaborado desde SOS Racismo de Gipuzkoa

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber