MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

Sexua bizimodu (es_ES)

EAEko prostituzioaren argazkia egiteaz gain, horri eragiten dioten afera korapilatsuagoak askatzeko saiakera dira ondorengo lerroak. Izan ere, sexu- industria legeztatzeko eztabaidan askotariko korronteak agertu dira. Betiere emakumearen duintasuna aintzakotzat hartuta
Prostituzioaren ezaugarriak asko aldatu dira azken urteotan Euskal Herrian. Batetik, kaleko prostituzioa murriztu ahala, klubak eta pisuak ugaltzen ari dira. Eta bestetik, prostituten soslaia aldatu egin da. Orain etorkinak dira nagusi. Emakundek plazaratutako txosten baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan negozio oparoa bilakatu da prostituzioa. 2.000 prostituta inguru omen dabil Euskadin lanean. Sexu langile horien artean etorkinek %90 gainditu dute dagoeneko. Jaioterriari dagokionez, %70 Hego Amerikakoak dira, batez ere, kolonbiarrak, brasildarrak eta Dominikar Errepublikakoak. %20 gutxi gorabehera Afrikakoak dira, Nigeriakoak gehien bat. Europar Ekialdeko batzuk ere ba omen dira. 800 inguru zenbatu dituzte Gipuzkoan, 600 bat Bizkaian, eta Araban ere beste hainbeste. Datuok, dena den, halamoduzkoak direla kontutan hartu behar da, izan ere, internet eta egunkarietako iragarkien bitartez lokalizatutako klubetan lanean dabiltzan emakumeak soilik zenbatu dituzte, antza gehiengoa baita EAEn. Aitzitik, gehiago direlakoan daude.
%70 prostituzio-etxeetan jarduten dira, %23 etxebizitzetan eta %9 edo gutxixeago kale gorrian. Azken horiek, batipat Bilboko Gorteetan aritzen dira. Hain zuzen, Euskal Herriko kale prostituzioaren gunerik garrantzitsuena izandakoan; Galdakaoko Erletxes poligonoan ere ikus daitezke baten batzuk; Gasteizen berriz, polizia eta profesionalen arabera, bi tokitan biltzen dira: Alde Zaharrean eta Betoño, Gamarra eta Arriagako biribilgunetan; Gipuzkoara joz, Donostian eta Irun aldean egiten du lan prostituten gehiengoak. Muga aldean batez ere. Bertako bezeroez gain, prostituzioaren negozioak pasadizoan dauden pertsonak ere erakartzen dituelako.
Salbuespenak salbuespen, egia da kaleko giroa aldatzen ari dela, eta prostituzioaren industriak bilakaera galanta izan duela zentzu horretan, kaleko prostituzio klasikoa desagertzear baitago. Klub txikiak ere pixkana ixten ari dira, etxe handien mesedean. Espainiar estatuan sare bat osatzen dute etxe hauek eta prostitutak hilero lantokiz aldatzen dira. Klubetan, etxeetan zein kalean zerbitzu sexualen prezioek aspaldi ez dute gora egin, eta 50-60 euro ingurukoa da tarifa bataz beste. Haatik, sarritan zerbitzu merkeagoak eskaintzen dira gero eta gogorragoa den lehiakidetasunak behartuta. Dirutza, halere. Emakundek egindako azterketak ondorioztatu duenez, egunean bizpahiru zerbitzu sexual eginez, urte betean 40 milioi euroko negozioa jaso daiteke. Nahiz eta beste iturri batzuek, zenbateko horretatik oso bestelakoak diren datuak ematen dituzten. Hala, estatu osoan 12.000-18.000 milioi euroko irabaziez hitz egin daiteke, eta EAE biztanleriaren %5 denez, bertan prostituzioaren industriarekin 600-900 milioi euro jasotzen omen dira. Diru hori ostera ondo banatua dago. Parte handi bat iragarkiak argitaratzen dituzten egunkarientzat da; enpresariek, sexu-langileak eta hotelak, besteak beste, eskuratzen dute berea ere.
Baina nortzuk dira euren bezeroak? Denetarik dago. Estatistika Institutu Nazionalak jakinarazi duenez, 18 eta 49 urte bitarteko gizonezkoen %27k bizitzan behin gutxienez izan du kontakturen bat sexu-langile batekin. Eta antza %7 ohikoa da. Gehienak ezkonduak dira gainera. Azken boladan, bestalde, joera berri bat suspertzen ari da: gorantz doa prostituten zerbitzuak kontratatzen dituzten negozio bidaietan dabiltzan exekutiboen kopurua. Negozio iluna Prostituzioak sortzen duen oparoaldi ekonomiko eta negozio itzel horren atzean ostera, beste mundu ilunago bat dago. Sexua saltzen ari diren emakumeena alegia. Eremu arantzatsu hori, hain zuen, aski ongi ezagutzen dute Askabideko profesionalek. 1985. urtetik dabil Askabide elkartea prostituzioaren munduan murgildurik. Bi ekintzabide dituzte: batetik, prostituzio mundutik datozenak artatzen dituzte, eta bestetik, salaketa, informazio eta sentsibilizazio lana egiten dute. Hortik abiatuta eginkizun eta programa desberdinak bideratzen dituzte.
Hala nola, prostitutengana hurbiltzeko programak: kaleko lana eginez edota harrera etxeetara joz. Lan hau ez da erraza eta elkarteko kideak izan ohi dira beti prostitutengana joaten direnak. Euren eginkizunen artean, preserbatiboak banatu, edota oinarrizko informazioa eskaini: “erroldatzea oso garrantzitsua dela esaten diegu, osasun txartela har dezaketela, dohaineko errebisioak dituztela eta abar jakinaraziz”, azaldu digu Askabideko kide Marianek. Bestalde, formazioa, lan alternatibei buruzko mintegiak eta halakoak eskaintzen dituzte. Baina zoritxarrez badira premia larriagoan dauden emakumeak ere, eta horiek laguntzeko ere Askabidek jartzen ditu baliabideak. Marianek egunero ikusten duenaren argazkia egin digu: “Prostituta franko esku hutsik dago erabat. Ez du ez errekurtso ekonomikorik, ezta etxebizitza bat ere. Normalean gazteak dira, 30 urtekoak gutxi gorabehera. Etorkinak eta beren jatorrizko herrian kargu familiarrak dituztenak, hala nola, seme-alabak, gurasoak…”.
Askabidekoak prostituzioaren aldakuntzaren lekuko izan dira. Marianek dionez, pisu asko dago Bilbon barreiaturik eta errepideko klubak ere dezente dira. Kalean berriz, nigeriar gutxi batzuk besterik ez daude. Edonon daudela ere, emakume hauek pairatzen duten arazorik larriena erregulazio eza da, hots, legezko dokumentaziorik ez dutela. Izan ere prostituzioan gehien eragiten duen legeak ez du zerikusi zuzenik prostituzioarekin, etorkina izatearekin baizik. Espainiako Atzerritarren Legearen ondorioz, “poliziak atxilo hartuko dituzten beldur dira; kanporatuko dituzten mehatxupean, gauza asko lortzeko, etxebizitza bat esaterako, izapideak egitea ezinezkoa dute; ez dute hainbat zerbitzu sozialetarako sarbiderik…”, dio Marianek.
Bestalde, “prostituzioa gaizki ikusia dago oraindik. Gizarteak ez du lanbidetzat hartzen eta prostituzioan lan egiten duen emakumeak badaki jardunik txarrenean ari dela. Gizarteak hala gogorarazten dio etengabe. Bizkarra ematen die, eskubideak ukatzen dizkie eta euren lanbidea ezkutatzera behartu”. Nolanahi ere, gogorra da beraien egitekoa.
Etorkinen aukerak ostera oso urriak dira: prostituzioa ala etxeko zerbitzua. Eta prostituzioak baldintza ekonomiko eta ordutegi hobeak eskaintzen dizkie. Marianen ustez, prostituzioan borondatez sartu direla esatea gehiegizkoa litzateke, aukeratzeko abagunea ere txikia delako, baina “eztabaida horretan ez dut sartu nahi”, dio.
“Jakin badakigu haatik prostituten gehiengoak askatasun osoz erabakitzen duela non eta noiz lan egin nahi duen. Hau da, guk ez dugu emakumeen salerosketaren zantzurik ikusi, hots, ez dugu emakumeen bahiketen berri. Horrek ez du esan nahi ez dagoenik noski”. Prostituzioa munduko lanbide zaharrena dela dio topikoak. Gizarteak ordea ez du inoiz lan bezala errekonozitu. Ez herri xeheak ezta botereak ere. Eztabaida egun kongresuan dago pil-pilean. Prostituzioaren legeztatzeari baiezkoa ala ezezkoa ematekotan. Antza, ezezkoaren aldekoak gailentzen dira behin eta berriz. Bada, munduko lanbiderik zaharrenak desagertzeko taxurik ez duenez, behintzat, prostituten eskubide eta baldintzak hobetzeko erronkari ekin diezaiotela.
Abolizioaren dekalogoa
Prostituzioa lanbidetzat hartzen duen edozein arau zein lege gaitsezteko, hamar arrazoi eman ditu Emakumeen Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Koalizioak: Prostituzioaren araupetzea sexu industriaren enpresarientzat oparia da, prostituzioa zilegi bilakatuko lukeelako. Jarduna duinago litzateke, ez ordea emakumea. Sexuaren zein emakumearen salerosketa areagotuko luke, Holandan gertatu den bezala.
Ez du prostituzioa kontrolatuko, hazkundea eragin baizik. Izan ere, prostituzio enpresak ugalduko lirateke,eta ondorioz, langileen eskaria haziko litzateke. Egun, gutxi dira prostituta gisa lan egin nahi dutenak, beraz, trafikoak bere horretan edo okerrera egingo luke.
Klandestinitate eta kaleko prostituzioa ere hazi egingo lirateke. Emakume askok ez dute kontrolpean lan egin nahi-eta. Haurren prostituzioa sustatuko luke. Holandan, esaterako, dramatikoki igo da adin txikikoen prostituzioa azken hamarkadan.
Ez lituzke emakumeak babestuko. Prostituten hitzetan, establezimendu legaletan zein arauz kanpokoetan babestu diren interes bakarrak bezeroenak izan dira. Izan ere, emakumeek pairatzen duten bortizkeria prostituzioaren berezko ezaugarria da.
Gizona, sexua alokatzera animatzen du, inguru sozial onargarriago batean egingo baitu sexuaren salerosketa. Legalizazioarekin muga etikoak ere desargetuko lirateke.
Ez luke emakumeen osasuna hobetuko. Legalizazioak, emakumeak txekeoak egitera behartuko lituzkeen bitartean, bezeroak behar horretatik libre utziko lituzke. Horrek, diskriminatzailea izateaz gain, ez ditu emakumeak gaixotasunetatik babestuko.
Emakumeen aukeratzeko askatasuna ez litzateke bermatuko. Emakumeek ez dute prostituta izan nahi, normalean biziraupen estrategien barruan hartutako erabakia izan ohi da. Ez dago desberdintasunik, derrigortuta edota borondatez sartzearen artean. Prostitutek ez dute legalizazioa nahi.
Gizonen merkatua gorantz
Alazne, Alejandra, Amalia, madurita Ana, Lolita, neska errusiarrak, ekialdetarrak, dioten ehunka iragarkien artean topatu ditut,kostata, Bruno, Alex zein Lucasen aurkezpenak. Bere burua, edo hobe esanda, bere gorputza saltzen.
Modeloak, gazteak, biziotsuak eta hirurak, a ze kasualitatea, zakil izugarriak omen dituzte. Neskekin konparatuz gero, oso gutxi dira prostituzioan dabiltzan gizonak, baina joera aldatzen ari da pixkanaka, emakumeak ere, hein batean, bere jarrera aldatu dutelako eta gizonezkoen gorputza sexualki esplotatzeari ekin diotelako. Hori dela eta, gizonezkoen zerbitzuak baino eskaintzen ez dituzten zenbait klub txiki ireki dira, akaso ezagunagoak diren iragarki partikularrekin batera. 20-40 urte bitarteko gizonak izaten dira prostituzioan. Itxuraz apainak izatetik harago, elkarrizketa ona edukitzea eskatzen zaie normalean.
Erdi-klasekoak, ikasketekin eta edukazio onekoak izaten dira. Pazientzia handikoak ere bai. Izan ere, emakumeen eskaerak bestelakoak izaten dira sexu kontuetan eta denbora gehiago izaten dira profesionalarekin. Zerbitzuaren denbora minimoak, gizonezkoenak, bikoiztu egiten du emakumezkoena, baina sarritan ez dira oheratzera ailegatzen. Mimoak eta hitz goxoekin aski izaten omen dute emakumeek. Halere, garesti ateratzen zaie. 1.200 euro ordaintzen ditu bezero batek hitzordu batengatik.
Hotela, otordua eta garraioa ordaindu eta gero, mutilak 600 euro poltsikoratzen ditu. Badira haatik prezio baxuagotan saltzen direnak ere. Emakumeen antzera sekretupean gordetzen dute prostituzioaren kontua. Asko ezkonduta daude eta bere bikoteak ez

Destacamos

Menores en riesgo: Prácticas excepcionales de las Administraciones

Informe elaborado desde SOS Racismo de Gipuzkoa

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber