Urtero milaka milioi euro mugitzen dituen prostituzioaren merkatua iritzi publikoaren
ahotan dabil ostera ere, langileak erregularizatu ala ez erabakitzeko ezbaian
Prostituzioari buruzko eztabaida politikoa berriro ere martxan jarri da Espainian. Alde batetik sexu langileen egoera (langileen %90 emakumeak dira) erregularizatzearen aldekoak daude, eta bestetik, erregularizatutako pertsona horien esplotazioa bultzatuko litzatekeela pentsatzen dutenek aztertu dute zaharra bezain korapilatsua den egoera.
Prostituzioaren inguruan 120.000 milioi euro mugitzen dira urtero. Arma eta estupefaziente trafikoaren atzetik diru gehien mugitzen duen merkatu beltza da.
Lanbide honetan diharduten gehienak delinkuentzia, zokoratzea, alegaliatea eta bazterketa sozialaren menpe dagoen mundu ezkutuan bizi dira.
Pertsona hauei buruzko egoeraz Comisiones Obreras (CCOO) sindikatualk antolatutako "Herritar eskubideak sexu munduko emakumezko eta gizonezko langileentzat" jardunaldian mintzatu dira. Sindikatu honetako Emkumearen idazkari orokorrak, langile hauen egoerari buruzko analisi luzea egin ondoren uste du lan-interbentzioa, politikoa, juridikoa eta soziala beharrezkoak direla prostituzioan ari direnei herritar eskubideak )bermatzeko.
José María Fidalgo, Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuko idazkari nagusiaren ustez, Espainian lan egiten duten ehunka mila prostitutak esplotazioa eta bazterketa saihesteko premiazko eskubide laboralak behar dituzte. Arlo honetan milaka lagunek lan egiten dute, emakumezkoek eta batez ere, etorkinek. Sexuen arteko desorekaren arazoa ere ematen da prostituzioaren munduan. Prostituta askok haiekin trafikatzen duten mafiek behartuta lan egiten dute, eta gizakien salerosketan askoz ere gehiago dira emakumezkoak gizonezkoak baino.
Carmen Bravok, CCOO sindikatuaren Emakumearen arloko arduradunak adierazi zuenez, 300.000 eta 400.000 emakume artean aritzen dira prostituzioan eta horietatik %90 baino gehiago etorkinak dira. Etorkizun hobearen alde Espainiara etortzen diren emakume askok lanerako aurkitzen dituzten aukera eskasak neskame lanetan, ostalaritzan edo prostituzioan topatzen dituzte.
Soslai berria
Lan-aukera horien artetik prostituzioa da diru gehien eskaintzen duena, eta haien herritik alde egiteko arrazoia egoera ekonomikoa hobetzea bada, hau da askok aukeratzen duten bidea, eta hori dela eta, azken urteetan Espainian prostitutaren soslaia erabat aldatu da: ohiko langilea, esperientziadun emakume espainiar heldua, bezeroak bereganatzeko zerbitzu ona ematen saiatzen zena izatetik, ekonomikoki zapaldutako herrialdeetatik datorren prostituta erakargarria izatera pasa da.
Sexu langile askok prostituzioa legalizatu nahi dute lanbidea mafietatik eta delinkuentziatik urruntzeko eta lanbidearen duintasuna lortu behar dela uste dutelako. Haien ustez borondatezkoa bada, lanbide errespetagarria da eta aldiz, esplotazio sexuala tartean badago ez da hala izaten. Beraz, duin egiteko beharrezkoa da bide politikoa hautatzea. Lanbidea erregularizatuko duen parte hartze politiko eta judizialarcn kodea behar da, baita orain arte horretan lanean ari diren gizon eta emakumeek izan ez duten babes, segurtasun eta eskubideak bermatzea ere.
Prostituten elkarte edo antolamendu sindikalek askotan pentsatzen dute lanbidea legalizatu behar dela zenbait lege arautzaile izan eta betearazteko. Haien iritziz, sexu-esplotazioa eta emakumeekin trafikatzen duten mafiak deuseztatzeko bide bakarra legeak sortzea da.
Hala ere, bada kontrakoa uste duenik, hau da, prostituzioaren erregularizazioak sexu-esplotazioa eta emakume askoren gorputzaren erosketa dakarrela eta horrek proxeneta eta prostituitzaileen aide jokatzeaz gain, milaka gizakiren esplotazioa areagotzen duela.
Pertsona asko dago mundu ezezagun honetan lanean eta aurrera doa pauso erraldoiak emanan. Egoera erregularizatzen bada, prostituta askok orain ez duten zenbait eskubide izango diturte baina Madrileko Casa de Campon dauden milaka emakumek eta transexualek duten egoeraren antzekoak lege bidez kontrolatzea oso zaila izango