MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

LEHEN ALDIZ ESTATU ESPAINOLAK ASILOA EMAN DIO GENERO INDARKERIAREN BIKTIMA IZAN DEN EMAKUME BATI

Aurrekari izango den saio batean, Ministerioarteko Espainiako Asilo Batzordeak 38 urteko emakume bati errefuxiatu izaera aitortu dio.
KARIN DE GRUIJL. Madril, ekainak 9-ACNUR
Emakumea behartuta ezkondu zen, senarrak urte luzetan tratu txarrak eman zizkion baina emakumeak ez zuen ordurarte inolako babesik jaso. Emakumearen identidadea eta bere jaioterrian isilean gorde dituzte emakumea zigor ez dezaten, eta bere herritik urrun bizi berri bat hastea ahalbidetzeko.
Emakumeari tratu txarrak eman zizkioten etengabe bai senarrak eta baita honen familiak ere. Jipoiengatik erietxera eraman behar izan zuten behin baino gehiagotan, baina agintariek ez zioten babesik eman. Banantzeko tramiteak hasteko saiakera egin zuenean, dibortziatzeko senarra ren onespena behar zuela jakinarazi zioten.
Espainian errefuxiatu izaera aitortzeko eskaera egin zuen eta izapidetzeko onartu zuten. 'Hasieratik begibistakoa zen babesa behar zuela, baina ez genekien ongi zer egin genezakeen bere alde' adierazi zuen kasuaz arduratu den asiloko ofizialak.
Bere herrialdera itzuliarazi ezkero, hango lege nazionalen arabera litekeena da hango agintariek gartzeleratzea, berriz senarrarekin bueltatzera behartzea edota gutxienez senarrari eta familiari bera non den berri ematea.
Aurrez Espainiak babes osagarria emana zien genero indarkeriari ihesika ari ziren emakumeei, baina sekula ez zien aitortu 1951ko Hitzarmenaren araberako errefuxiatu izaera. Arraza, erlijioa, naziotasuna, eritzi politikoa edo giza talde jakinen bateko kide izateagatik jazarpena jasatearen beldur izatea egotzi behar du eskaera egiten duenak errefuxiatu gisa onartua izateko. Hau da honenbestez Espainiak bere herrialdean tratu txar larriak jasoagatik babesik eman ez dioten emakume baten errefuxiatu izaera aitortzen duen lehen aldia.
Barne Ministerioaren arabera erabaki hau hartzeko 'Asilo Batzordeak kontuan hartu zuen tratu txarren larritasuna eta denbora luzez behin eta berriz errepikatu izana, bere herrialdean legediarengatik eta gizartearen arauengatik emakumeak zuen babes falta eta herrialdea hartan gehiegikeriei ihes egiteko zuen ezintasun'.
Espainiako agintariek argudiatu zuten herrialde hartan ez zitzaiela babesik ematen ezkondutako emakumeei. 'Barne Ministerioarentzat ezkondutako emakumeek aparteko taldea osatzen dute eta honenbestez Espainian errefuxiatu izaera aitortu behar zaie', adierazi zuen JosŽ Antonio Alonso Barne Ministroak erabakiaren berri emanez egindako agerraldian.
Egun onartutzat ematen da generoak jazarpenean eragina duela, jazarpen mota eta kalteak generoaren araberakoak ere badirela eta generoa jazarpen kasua lantzeko arrazoi ere badela. Emakumeak talde bezala hartzea edota emakume talde jakin bat aparteko giza talde bezala hartzea ere egun gehiengoak onartzen du. Kasu hontan, herrialde hartako ezkondutako emakumeak aparteko talde bezala hartu dira.
Etengabeko gehiegikeriak eta emakumeari senarrak emandako kolpe larriak norbanakoaren giza eskubideen urraketatzat hartu behar dira. Torturatuak ez izan edota gizalegezkoa ez den tratua ez jasateko eskubidea aitortzen da giza eskubideetan, bizitzeko eskubidea, askatatuna eta norbanakoaren segurtasunerako eskubidea. Kasu hontan erabaki zuten emakumeak jasandako eskubide bortxa generoaren eraginez izan zela eta bera ezkondutako emakumea zelako. Generoa jazarpenaren arrazoi gisa hartu zuten. Europar Batasunean ere Kalifikazio Zuzentarauak ere aitortzen du generoa oinarrian duten ekintzak jazarpentzat har daitezkeela.
Nahiz eta orohar gero eta herrialde gehiagok onartu generoan oinarritutako jazarpena Genevako 1951ko Hitzarmenak errefuxiatuen definizioren baitan sartzen dela, ez da hain onartua etxean edota familiako kideen artean emandako tratu txarrak Hitzarmenak egiten duen errefuxiatu definizioaren araberako jazarpena direnik.
Espainiako legearen arabera, ACNURek Hautagarritasun Batzordean parte hartzen du ikuskari modura, boturik ez du baina Espainian egindako asilo eskaera baten gaineko eritzia eman dezake. ACNURek etengabe egin du generoan oinarritutako jazarpena 1951ko Hitzarmenak ezartzen dituen bost arrazoien baitako gisa hartua izateko eta jazarpena jasateko beldur izanik eskaera egiten dutenei errefuxiatu izaera aitortzeko.
Beren jaioterrian genero indarkeria eta tratu txarren aurrean babesik ez dutelako asilo eskaera egiten dutenak errefuxiatu gisa onartzen dituzten herrialdeen zerrendari batu zaio Espainia. Zerranda horretan daude Australia, Kanada, Erresuma Batua, Argentina, Errumania, eta orain Espainia.

Destacamos

Menores en riesgo: Prácticas excepcionales de las Administraciones

Informe elaborado desde SOS Racismo de Gipuzkoa

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber