Urriaren 27tik 29ra Bartzelonan feminismo islamiarrari buruzko nazioarteko lehen batzarra egingo da; bertan, emakume islamiarrek zentzu bernia topatuko diote genero berdintasunari
Emakume musulmanak Bartzelonan bilduko dira lehen aldiz feminismo islamiarrari buruzko nazioarteko lehen batzarra egiteko, eta aldi berean, genero berdintasunaren alde hasi berria den mugimendua ezagutarazteko. Ekitaldia, urriaren 27an eta 29an izango da, eta antolatzaileen arabera, 300 pertsona inguruk hartuko dute parte, batez ere, erakundeetako eta GKE-etako ordezkariek, bai kataluniarrak bai espainiarrak.
Batzarra, Kataluniako Batzorde Islamiarrak (JIC) antolatu du eta Generalitaten, Bartzelonako Udalaren eta Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren laguntza jaso du. Yaratullah Monturiol, JICeko bozeramailearen hitzetan ekitaldiaren bitxitasuna emakume musulmanen parte hartzean datza; zenbait herrialdetatik etorritako emakumeak izango dira hitz egingo dutenak eta mundu islamiarreko testu sakratuen "interpretazio matxistak" aurkako jarrera azalduko dute. Borroka horri, "generoaren yihada" deitzen diote eta horren bidez, mundu islamiarrean testu sakratuen inguruan egiten den "irakurketa patriarkalak eta legeria sexita eta homofoboak" gainditu nahi ditu, izan ere, horrek emakume musulmanen askatasuna mugatzen du.
XXI. mendean betebetean gaudela, genero kontua oraindik, gehiengo musulmana duten gizarteetan zintzilik dagoen gaietako bat da. Ia gordiar korapiloa da, here inguruan erlijioaren interpretazio kontserbatzailea eratzen du eta horren bidez,norbanakoaren askatasuna diskriminatzen duen, mozten duen eta hiritar gehienak albo batera uzten dituen botere hierarkikoaren egiturak betikotzen ditu.
Gaur egun, eztabaida teoriko handia dago, "feminismo islamiarra"ren inguruan. Islamiar adjektiboak ez du adierazi nahi feminismo hori mendebaldekoarenetik desberdina denik, askapenaren arazoa eremu zehatz batean kokatzeko erabiltzen dela baizik. Ezin da sekula, adjetibo gutxitzaile gisa hartu, emakumearen berdintasunaren oinarrizko aldarrikapena, zentzurik zabalenean gutxitu nahian bezala.
Ziurtzat jotzen da , islamak emakumezkoak baztertzen dituela eta hori, ezin dela inola ere aldatu. Horrela pentsatzen dutenen ustez, emakumearen liberalizazioak bide bakarra du, mendebaldeko ohiturak hartzea, islama albo batera utzita.
Dena den, bada emakume mugimendu bat liberalizazio hori islamaren barruan egitearen alde dagoena. Gehienak, beren ohiturak albo batera utzi nahi ez dituzten emakumeak dira baina gizarte musulmanetako ohitura matxistak eta sexistak baztertzen dituzten emakumeak dira. Mugimendu horren iritziz, tradizio islamiarraren murrizketa eta testu sakratuen desitxuraketa gertatu da.
Emakume horiek ikusarazi nahi dute benetako islamak askatasun elementu garrantzitsuak biltzen dituela (hala nola berdintasun zentzua eta erlijio hierarkiarik ez izatea) eta horiek berreskuratzea proposatzen dute gizarte alorrean burujabetza lortzeko.
Ez da emakumeak askatzea lortuko, islamari bare osotasunean eraso eginez, baizik eta, emakumeen menpekotasuna babesten dutenei aurre eginez, beren diskurtsoa errotik apurtuz eta emakume musulmanei beren askapenerako barruko osagaiak eskainiz.
Behar-beharrezkoa da testu sakratuen irakurketa berritua tradizioaren interpretazio matxistaren barne kontraesanak agerian uzteko, irakurketa, gene-
roaren ikuspuntutik egin behar da, eman diren deformazioak zuzentzeko.
Patriarkatuak Al-lâh jainkoak naturan ezarritako oreka hausten du, eta indarkerian oinarritutako gizartea batetik, eta sektore batzuek besteen gainetik egotea bestetik, bultzatzen du. Matxismoak, islama bizimodu organiko gisa hautsi egiten du, sorkuntzaren beraren ordenaren haustura dakar.
Gaur egungo gizarte modernoen testuinguruan, behar-beharrezkoa da islamaren beste ikuspuntu batzuei bidea zabaltzea. Patriarkatuaren ordezkarietatik kanpo dagoen islama, hala fundamentalistek ezarri nahi duten monolitismoari amaiera emateko.
Kataluniako Batzar Islamiarrekoek uste dute beharrezkoa dala generoaren gaiaren inguruan modernotasunarekin eta balio konstituzionalekin bat datorren irakurketa egitea. Emakume islamiarrei interpretazio feminista hori ulertarazi behar zaie, jakin dezaten badagoela beste aukera bat deserrotzea eta bere ohituren irakurketa patriarkalen artean. Integrazio lan hori amaierara ongi eramateko, ezinbestekoa da ahalik eta antolakuntza gehienek parte hartzea; izan ere, antolakuntza bakar baten ekintza bakandua ez litzateke nahikoa izango topaketa eta integrazio mezu hori zabaltzeko garaian.