MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

EZKUTUKO ENPLEGUA

Charo Morillo, aldaketa16, 2005eko apirila
Lan egiten duten emakume guztien %17 arauz kanpoko egoeran daude eta etxezerbitzua da emakumezkoen Ian irregulartasun handiena duen ekoizpen jarduera
Emakumearen Institutuak egindako txosten batek emakumezkoek lan munduan duten egoera desberdintasuna argi azaltzen duten datuak agertu dira.
"Emakurnearen presentzia arauz kanpoko enpleguan" izeneko txostenak zenbateko oso negatiboak agertzen dituzte. Horietako bat hau: 522.700 emakumezkok Espainian arauz kanpoko egoeran lan egiten zuten 2002an (ikerketa egiteko garaian afiliazio datuak dauden azken urtea), hau da, milioi erdia baino gehiago Gizarte Segurantzan alta eman gabe, lanean dabiltzan guztien %17.
Ikerketa hori egin ahal izateko eta aitortu gabeko jarduera egiten duten langile kopurua zein zen jakiteko Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuak Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenen datuekin erkatu dira. Datu horiek txukundu ondoren ondorengoa lortu zen: 2002an 522.700 emakumezkok lan egiten zuten altan egon gabe, lan egiten zuten guztien %17. Afiliatu gabe lan egiten zuten gizonezkoak 815.600 ziren eta guztien %12,7 osatzen zuten.
Arauz kanpoko enpleguaren formula hori gehien erabiitzen den sektorea etxe-zerbitzuena da, kotizatzen ez duten hamar langiletik hiruk etxeko langilea baita (%30). Etxeko zerbitzuaren ostean enpresei egindako zerbitzuak (%16), ostalaritza (%14) eta merkataritza txikia (%13) daude.
Gizarte Segurantzan alta eman gabe lan egiten duten milioi erdi emakume baino gehiagoren profilak ugariak dira. Alde batetik, batez besteko 45 urteko emakumeak daude, ezkonduta eta ikasketa gutxi dituztenak, hainbat sektoretan lan egiten dutenak, batez ere etxe-zerbitzuan, familiako ekonomia osatzeko.
Ezkutuko ekonomiako beste emakume taldea atzerritarrak dira. Gazteagoak dira eta bere lanarekin familia ekonomia eusten dute. Ikerketak ez du adierazten paperik gabeko atzerritarrek, legez kanpo egonik, Gizarte Segurantzan ez dutela kotizatzen, baina nabarmendu behar da horien daturik ez dagoen arren, asko direla etxeko lanak egiten dituztenak, zerbitzuak edo ostalaritzakoak. Immigrazioa, izan ere, etxeko zerbitzuan dagoen ezkutuko enplegu iturri nagusia da.
Azkenik, ezkondutako emakume langilearen eta atzerritarraren profilaren alboan neska gaztez osatutako beste talde bat dagoela adierazi behar da, hezkuntza maila altuarekin eta astean batez beste 15 ordu lan egiten dituztenak norbere gastuak ordaintzeko edo Gizarte Segurantzan alta eman gabe lan egiten hastea onartzen dutenak lan munduan sartzeko eta lehen pausoa emateko, ondoren arauzko lan kontratua eduki ahal izateko.
Sistema aldatzea
Afiliazioei mesede egiteko, Emakumearen Institutuko zuzendari nagusi Rosa Maria Perisek adierazi du Lan Ministerioak etxeko erregimen berezia aldatzea pentsatu duela orain arte ezkutuko enplegua duten emakumeen afiliazioa hobetzeko.
Rosa María Perisek adierazi zuen ikerketak helburu bikoitza duela: alde batetik. Espainian arauz kanpoko baldintzetan lan egiten duten emakume kopurua kalkulatzea. eta bestalde, arauz kanpoko eta arauzko egoeran daudenen arteko baldintza sozio-ekonomikoak konparatzea.
Adinari dagokionez, kotizatzen ez dutenak, eta bereziki etxeko langileak, arauzko egoeran dauden euren kideak baino gazteago hasten dira lanean. %20 eta %30 bitarteko emakumeek 25 urte baino gutxiago dituzte, araututako langileen %8 da, berriz, adin hori baino gazteagoak.
Ikasketei dagokionez, alderik handiena ez dago araututako eta arauz kanpoko langileen artean, baizik eta etxeko langileen eta gainerakoen artean. Etxeko langileen %7k bakarrik ditu goi-mailako ikasketak, araututako langileetan, aldiz, %30ek. Gainera, arauz kanpoko egoeran daudenak 300 euro baino gutxiago irabazten dituzte, Gizarte Segurantzan afiliatutako emakumezkoek hilean 900 euro inguru jasotzen dituzten bitartean.
Ezkutuko enpleguko parte diren langileetako asko, bai emakumezko bai gizonezko, sistemari iruzur egiteko egiten dute, lan egitearekin batera langabezia kobratzen baitute. Altarik ez dute ematen, laguntza jasotzeari utziko lioketelako eta gainera, kontratatzen dituztenek asegurua aurrezten dute. Bi aldeetarako negozio ona, itxuraz, baina Gizarte Segurantzako kontuetarako iruzur larria.
Iruzurra etxeetako barruan gertatzen denez, Laneko Ikuskatzailetzaren bidez kontrolatzea oso zaila da eta horrelako irregulartasunei aurre egiteko etxeko zerbitzuen erregimen zaharkitua aldatu beharko litzateke.

Destacamos

Menores en riesgo: Prácticas excepcionales de las Administraciones

Informe elaborado desde SOS Racismo de Gipuzkoa

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber