GKEk eta ACNTURek Espainiaren jarrera txalotu dute, bere historian lehen aldiz: bere
jatorrizko herrian tratu txarrak jasan dituen emakumeari babesa eman dio
Giza eskubideak urratzen direnean pertsona askok etxetik alde egiten du eta askotan beste herrialde batera ihes egiten du babes bila. Irain hori modu askotan bizitzen dute: politikaren, arrazaren edo erlijioaren jazarpenaz, edo oinarrizko eskubideak usurpatuz adibidez: giza eskubideak, politikoak, ekonomikoak edo sozialak. 90. hamarkadan eratutako errefuxiatuen mugimenduen gehiengoa gatazka armatuak edo barne istilu latzak ziren lekuetan gertatu dira. Giza eskubideen urraketa izan da gatazka horien oinarrizko kausa, gainera, errefuxiatuen desplazamenduaren arrazoi nagusia ere hori izan da.
Errefuxiatuen giza eskubideen bortxaketari dagokionez, duela egun batzuk, Espainian gertakari berri bat eman zen. Babes politikoa eman diote emakume bati, bere herrialdean senarraren eta honen familiaren tratu txarrak jasan baitzituen. Kasu hau da ezaugarri horiek dituen lehena Espainian.
Nazio askotan emakumeek ez dute askatasunaz gozatzen, eskasa izaten da, eta askotan ez dute askatasunik. Besteen aginduak betetzen dituzte, horrenbeste non azkenean besteek gidatzen duten bera. Lehenengo beren gurasoen menpe daude eta gero senarren menpe. Kontestu horretan ez da zaila ulertzea emakume horietako asko eta asko behaartuta ezkontzen direla, beren gogoaren kontra.
Kasu berritzailea
Nazio horietan, emakumeak ezkontzera behartuta dauden horietan, alegia, emakume askok tratu txarrak jasaten dituzte, senarrak edo familiak emandakoak. Gainera, Aginte nazionalak ez die babesik ematen.
Jose Antonio Alonso, Barne ministroaren arabera, emakume horiek Espainian errefuxiatu egoeran dauden talde sozialetan daude, eta Espainiak lehenengo aldiz eskaini dio babes politikoa bere herrialdean tratu txarrak jasan dituen emakume bati. Asilo eta babesaren ministroarteko batzordearen (CIAR) proposamena izan da hori.
Emakume horrek 38 une ditu, bi haur eta Persiako Golkotik etorri da. Ezkontzera behartu zuten eta inguruan eta egituran biolentzia sofritu zuen, halere bere herrialdeko Aginteak ez zion babesik eman. Biktimak senarraren eta haren familiaren tratu txarrak jasan zituen, ondorioz, nahaste larriak zituen eta Espainian psikologoen laguntza izan du azken hilabeteotan.
Erabaki hori hartzeko mementuan, ministroarteko batzordeak kontuan izan du emakumeak izandako tratu txarren garrantzia: bere herriko agintariek babesik eman ez izana (estatuko sistema legal eta soziala dela eta) eta bertan tratu txarrak ezin saihestu izana.
Espainiaren jarrera
José Antonio Alonsoren hitzetan, " kasu horietan, barne ministerioak eta Espainiako gobernuak ahaleginik handienak egin behar ditu emakume horiei kasu egiteko eta errefuxiatu egoera aztertzeko".
Alonsorentzat, "babes eske dabilen talde sozialaren" eskaera legala, he
rrialde horietako emakumeen kasuan emango da, beraien egituraren egoera: ezkontza behartuan, biolentzian eta aginte publikoen erantzunik ezean oinarritzen da, besteak beste.
Erabaki historiko hori pozez hartu da erakunde humanitarioetan eta errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi komisarioak (ACNUR), Espainiako bere ordezkariak, Karin Gruijilek esan du "erabakia zuzena izan da,jende asko baitago- nahiz eta ez izan kopuru hain altua- genero indarkeria jasan eta bere herrian babesik izan ez dutenen babes eskaria". Gainera, Genevako Konbentzioan, 1950. urtean babes politikoa eska zezaketenen ezaugarriak ipini zituzten, ez zen horrelako egoerarik aipatzen bertan. Hala ere, horrelako kasuak egokiak dira errefuxiatuen sailkapenerako, errefuxiatuen definizioa zabalagoa baita eta Karinek azaldu duenez "estatutu horren kausa modura definitzen da talde sozial hori". Mundu guztian da ezaguna babesaren irudia, baina gehienetan arrazoi politikoengatik da ezaguna. Baina Konbentzioan kontuan hartu ez zituzten jazarpen mota ezberdinak daude, ordea, 50 urte beranduago. Horiek ere giza eskubideak urratzen dituzte eta beraz, minberak dira.