MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

AZKENIK HAAUR GEHIAGO!

CHARO MORILLO, aldaketa16, 2005eko uztaila
Inmigrazioari esker, posible da, Urte askoren ondoren, espainiako jaiotza-tasa berreskuratzea eta emankortasuna I993tik izan den altuena izatea
Duela hiru urtera arte Espainiako jaiotza-tasak ez du hazkuntzarik bizi izan, eta gero eta haur gutxiago jaiotzen zen estatuan. 1976az geroztik, orduan jaiotza-tasa mila biztanleko 18,76koa zen, jaisten hasi zen etengabe eta 1991 kan mailarik baxuenetarikoa ezagutu zuen; mila biztanleko bakarrik 10,17 zen jaiotakoen kopurua.
Beheranzko joera bizirik dagoen arren, Estatistikako Institutu Nazionaleko (EIN) azken datuek erakutsi dute, jaiotza-tasa igo egin dela 10,62ra; izan ere, Espainiako ugalkortasunaren maila igo egin da eta 1993az geroztik bere baliorik altuenean dago kokatuta. Txostenaren arabera, adin emankorrean dagoen emakume batek dituen haurren batezbesteko kopurua, iazkoa, 1,32koa zen.
EINek dio jaiotza-tasaren igoeraren arrazoia, batez ere, atzerriko emakumeen ugalkortasunari esker izan dela. Iaz 453.278 jaiotza erregistratu ziren Espainian. Horietatik guztietatik, 62.150 (alegia, 13.7a) ama etorkinen seme-alabak izan ziren. Gainera, 2003ko urtearekin konparatzen badugu, iaz etorkinen 8.844 haur gehiago jaio zen.
Nahiz eta etorkin gehienak Ekuadorretik etorriak izan, haur gehien izan dituzten amak ez dira Hegoamerikako lurralde horretakoak. Marokoko emakumeak dira haur gehien izan dituztenak, ondoren Ekuadorkoek, Errumaniakoek eta Kolonbiakoek, hurrenez hurren. Jaiotza-tasa berreskuratzen hasi da, hala, Espainia 15en-EBren batez bestekora hurbiltzen ari da; adin emankorrean dagoen emakumearen batezbestekoa 1,52koa da. Halere, 25en Europako batezbestekotik (1,48) gertuago gaude. Batezbesteko hori, 15ena baino txikiagoa da; izan ere, Ekialdeko Europako herrialdeetako jaiotza-tasaren batezbestekoa, 1996an Espainian genuenaren antzekoa da, hau da; garai hartan indizerik baxuenetan zegoen Espainia, oraindik ez baitzen hasi azken ekonomia-hedapena.
Haurrak izateko adinaren batezbestekoa, ordea, etengabe ari da igotzen. 2002koak dira ezagutzen ditugun azken datuak, eta emakumeak ama 30,79 urterekin izaten dira. Komunitateka ikusten baditugu datu horiek: Kanariak dira batezbesteko baxuena duena 29,55 urterekin eta Euskadi da, berriz, batezbesteko altuena duena, 32,28 urterekin.
Lehen haurra hogeita hamar urte inguru dituzunean izatearen arrazoia, neurri batean, izan liteke bikote askok guraso izatea luxu bat dela pentsatzen duelako; izan ere, haur bat mantentzea eta erosotasun guztiak ematea oso garestia da. Gaur egun, gurasoak izateko, ezkonlagunaren lanak egonkorra izan hehar du, familiako bi buruek soldata nahiko dezentea izan behar dute, ume baten beharrak asetzeko moduko etxe bat, kanpokoen edo etxekoen laguntza, zorte ona baduzu aiton-amonek lagun zaitzakete, senideek, etab.
Gai horiek guztiak haurra izan baino lehen proposatzen dira egungo familietan. Eta aipatu oreka hori, normalean, ez duzu 30 urte baino lehen izaten. Emakume etorkinek, aldiz, herrialde berri horretan oreka apur bat aurkitzen dutenean, eta lehen bere herrialdean ez zituzten erosotasun batzuk dituztenean, jaiotza-tasa handitzen dute; izan ere, herrialde berri horretan etorkizuneko perspektibak ikusten ditu, bai berarentzat, bai haurrarentzat eta horrek ama izatera animatzen ditu; Espainiako bikoteek ez bezala, egoera ongi aztertu gabe. Batez ere, Espainian denbora gehiegirik ez daramatenei gertatzen zaie hori. Herrialde horretan gero eta denbora gehiago egon, etorkinen ugalketa patroia bat egiten da herrialde berri horretako emakumeenarekin eta hala, horien emankortasun gaitasuna ere jaitsi egiten da.
Hala ere, Espainian gauzatu den jaiotze-tasaren igoerari esker edo, populazioaren hazkunde begetatiboa igo da eta orain, 82.580 biztanle gaude, 2003ko zifrekin alderatuta oso altua da, orduan, 56.134 baikinen erresistratutakoak.

Destacamos

Menores en riesgo: Prácticas excepcionales de las Administraciones

Informe elaborado desde SOS Racismo de Gipuzkoa

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber