MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

SARRERA

Gaia sakontasunean eskeintzeko honako monografiko hau antolatu dugu
LARRAITZ ALTUNA. Edizio Arduraduna
Izenburu berberarekin, iazko abenduan ospatu zen nazioarteko jardunaldi bat Bilboko Euskalduna jauregian, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzak eta Emakundek antolatuta. Gu ere bertan izan ginen eta han esandako eta jasotakoak ale monografiko honetan laburbildu ditugu.
Ekitaldiak aukera ezinhobea eskeini digu gure artean arras ezezaguna den gaia azalera ekartzeko, eta bide batez, generoan oinarritutako jazarpenak eragiten duen eztabaidaren ildo ezberdinak aurkezteko.
1951ko Genevako Hitzarmena abiapuntu izanik generoan oinarritutako jazarpenak babesa aldarrikatu izan du. Zenbait kasutan eskubide hori onartua izan da, beste askotan ez. Hala ere, lehen pausoak emanak dira.
1984ean Europako Parlamentuak garai hartan aurrerakoia izan zitekeen ebazpen batean estatuei eskatu zien errefuxiatu estatutuaren kausei dagokienez ohitura erlijioso eta sozialak urratzen zituzten emakumeak 'talde jakin bateko kide' modura har zitzatela. Jarrera horretan zenbait kritikok atzeman zuen mendebaldeko gizarteak muturra sartzean ari zirela gainontzeko herrialdetako usadio eta ohituretan. Baina benetazko inflexio-puntua 90. hamarraldian etorri zen. Emakumeen giza eskubideen urraketak areagotu egin ziren eta adostasun handiagoa izan zen 1951ko Hitzarmeneko testuan sartzeko emakumeen lotutako hainbat eskaera. 1991ean ACNURek 'Emakume errefuxiatuen babesaren zuzentarauak' kaleratu zituen.
Sinatu zenetik 50 urtera, Genevako Hitzarmenak bost kausa - arraza, erlijioa, naziotasuna, eritzi politikoa eta talde jakin bateko kide izatea- hartzen ditu aintzat errefuxiatu bat izendatzeko orduan. Eritzi politikoarena gai korapilotsua da. Emakumeek jazarpena jaso dezakete ez bakarrik beren eritzi politikoengatik, baizik eta euren senarrak dituenagatik ere. Diskriminazio-tratua jasan dezakete erlijioak ezarri dez a keen mugak direla eta, esat e ra ko, bidaiatu, era bat e ra edo b e s t e ra jantzi edota lanpostu bat lortzeagatik, gizon bat e k baino askoz sarriago. Hala ere, errefuxiatu estatutua eskuragarri egiteko eztabaidarik gogorrena etxe ko indarkeriak ekarri du, mundu osoan emakumei egiten zaien kalterik hedatuenaren kausa delarik.
Seigarren kausa bat, generoa, gehitu beharko litzatekeela iragarri izan da. Baina, mundu osoko jurisprudentziak erakusten du generoan oinarrituako jazarpena egungo testuaren baitan sar daitekeela. Arazoa beraz, ez dago testuan. Generoan oinarritutako jazarpena eta batez ere emakumeen kontrako jazarpena itzaletik ateratzeko ordua iritsi da.
Azkenik, lerro hauen bitartez jardunaldi hau antolatu zuten erakundeak eskertu nahi ditugu, ale hau ateratzeko erreztasun guztiak jarri dizkigutelako. Aurrerantzean ere horrelako ekimenak egin daitezela!

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber