MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

GARDENTASUN HANDIAGOA DAGOENEAN, AUKERA GEHIAGO DAGO GUZTION GIZA ESKUBIDEAK BABESTEKO

ANNA GALLAGHER. Abokatua, immigrazio eta asilo gaietan aditua
Kezkatzen gaituenaz hitzegin behar dugu:
-Isiltasuna. Emakumeak ikustezin izateaz, eta genero indarkeria sufritzen dutenak ikustezin izateaz. Gay, lesbiana, bisexual eta transexualak ikustezin izan direla entzun dugun. Beraien lurraldeetan, eta hona etortzen direnean ikustezin izaten segitzen dute estatu espainiarrak ez dielako babesik ematen Genevako Hitzarmenaren gerizpean. Hortan datza orientazioaren garrantzia. Ezin dugu pentsatu pertsona horiek gure herrialdera babesa eskatzera etortzeko esfortzua egin behar dutenik. Askotan ez dute jakin ere egiten eskubide hori dutenik. Hortaz denontzako baliogarria den lege orientazioa behar dugu, Espainiara babesa eskatzera datozen guztientzat. Baina kontuan hartu behar ditugu giza talde hauen berezitasunak. Nik gayen kasuan, biolentziari ihes eginez datozen emakume eta haurren kasuan dudan esperientziak esaten dit aparteko tratua eskatzen dutela.
-Borondate eza, beste behin. Babesa behar dutela dioten lege asko daude, baina borondate politikorik ez bada, zein da lege hauek duten balioa? Genero kontuengatik jazarpena jasotzen duten pertsonak direla aitortzeaz gain, gure herrialdeek indarkeria mota hau errotik ateratzeko programetan inbertitu behar dute. Programa hauetan inbertitzen baldin badugu, gutxitu egingo da babesa emateko premia.
-Babesa eskatzeko mugak. Askotan babes emateari buruz erabakitzen duten gobernuek ez dute babesik eman nahi izaten erantzuleak, jazarleak edo erasotzaileak estatalak ez direnenean. Funtzionarioek argudiatzen dute eraso pribatuak direla eta esparru pertsonalari dagozkiola eta ezin dugula norberari dagozkion kontuetan sartu. Esaten dute ez duela Genevako Hitzarmenarekin inolako zerikusirik.
-Azkartutako prozedurak. Emakumeen kasu askoren ardura izan dut eta denbora luzez egon dira zain, genero arrazoiengatik are ikustezinago direlako. Itxoite hau ez da bidezkoa. Uneotan jende askok egingo du babes eskaera , eta generoa tarteko denean oztopo izango da.
-Emakumeek pairatzen duten sufrimendua ez da jazarpentzat hartzen. Trafikoan ari naiz pentsatzen bereziki. Askotan estatuek kriminalitatearen barruan sartzen dute trafikoari dagokion guztia. Gehiago kezkatzen ditu trafikanteak ikertu eta atxilotzeak emakumeek jasan duten giza eskubideen urraketa ikertzeak baino.
-Espainiari buruz ari garelarik, bada beste kontu bat ere, jurisprudentzia. Aterpe eta Babeserako Bulegoko(OAR)ordezkariaren hitzak eta GBEenak entzun ditugu. Informazio ezak kezkatu egiten gaitu. Kezkatu egiten gaitu arau garbirik ez egoteak. Eta kezkatu egiten gaitu halaber estatuak gurekin konpartitu nahi ez izateak berak erabakiak dituen jokaerari buruzko ildo nagusiak. Gardentasun haundiagoa dagoenean, aukera gehiago dago guztion giza eskubideak babesteko.
-Gomendio batzuk. Guztiok ikusten dugu Espainian arau premia. Jokaera ildo argiak emango dituen arau gardenen premia. Datuei buruz aritu gara hizketan. Estatistikarik ez dago. Zertan daude oinarrituta gertaera hauek, kasurik ez bada? Zinez ez dago kasurik. Garrantzitsua da Espainian genero berdintasuna bultzatzea errefuxiatuaren definizioan.

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber