Zuzenbidean lizentziatua, 1987. urteaz geroztik abokatu moduan dihardu Estatu Batuetan, Guatemalan eta Europan,
immigrazio, asilo eta giza eskubideen arloan. 90. hamarraldian Guatemalan igaro zituen urteetan zuzenean
lekualdatuekin lanean jarduteaz gain, giza eskubideen urraketei buruzko hainbat ikerketetan parte hartu zuen.
Azken urteotan Deustuko unibertsitatean Immigrazio eta Asilo eskubidean katredadun irakasle izan dugu.
ESTIBALIZ URCELAY. ACNUR Euskal Batzordeko kidea
Kontaiguzu zein izan den zure ibilbidea; nola hurbildu
zinen gai hauetara?
Etorkin irlandarren alaba izanik, txikitatik abokatu
izan nahi nuen eta immigrazio gaietan lan egin
nahi nuen. Oso hurbiletik bizi izan ditut nire guraso, senide,
eta baita auzo eta lagun atzerritarren oinazeak eta aurre
egin behar izan dieten oztopoei eta beraiek bezalakoen eskubideen
alde borrokatzea erabaki nuen. Nire bezeroak izan
ziren poliki poliki gero eta gehiago asilo eta genero gaietara
eraman nindutenak. Estatu Batuetan abokatu moduan lanean
hasi nintzenean nire bezero gehienak Erdiko Amerikako
gizonezkoak ziren. Hau 80. hamarraldian gertatu zen; Erdiko
Amerikako gerra zibilek errefuxiatu ugari ekarri zituzten.
Beranduago, ordea, emakume ertamerikar gehiago hasi
ziren iristen, Afrikako hainbat herrialdeetatik ere bai.
Hauetariko askok egoera gordinak eta kezkagarriak sufritu
izan zituzten, bereziki genero indarkeriarekin lotura zituztenak.
Beraien eta euren giza eskubideen errespestuaren alde
borrokatzeko, generoarekin lotura zuten asilo kasuak
hartzen hasi nintzen - horien artean, ernalkinak moztu zizkioten
emakumeen kasuak, arrazoi politikoak medio gobernuak
atxilotuta zituela bortxaketa anitz jasandako emakumeak,
senideen eskutan sexu abusuak jasan dituzten emakumeak,
prostituziora behartzeko trafikatu dituzten emakumeak,
eta abar.
Zer esan nahi dugu 'jazarpena genero arrazoiengatik' esapidearekin?
Esapide horrekin asilo eskaera egiteko eta errefuxiatu estatutua
eskuratzeko faktorerik nabarmenena eta erabakikorrena
generoa den kasu oro deskribatu nahi ditugu.
Mundu osoan zehar emakumeei eragiten dizkiote kalteak
berariazko generoari dagozkienak. Besteak beste, ernalkinen
mozketa, sexu indarkeria, prostituzioa helburutzat
duen neskatila eta emakumeen trafikoa, sexu abusua, bortxaketa, ohore galduak eragindako erahilketa, sexu diskriminazioa
(heziketa edota oinordekotzaren ukatzea) edota jazarpena
eta zigorra emakumeentzat diskriminatzaileak diren
ohitura sozialak urratzeagatik. Jazarpena genero arrazoietan
oinarritzen dituzten asilo eskaeretan kasu hauek
guztiak sartzen dira.
Genevako Hitzarmenean errefuxiatu definizioak ez du
berariaz jasotzen generoa jazarpen arrazoi denik. Aitzitik,
oinarrizko giza eskubideen urraketak jazarpentzat hartu beharko
lirateke; zentzu horretan, nazioarteko giza eskubideen
arauen arabera, arestian aipatutako kalteak giza eskubideen
urraketak baino ez dira.
Nik uste dut, generoa ez egon arren berariaz jazarpenaren
arrazoien artean, genero indarkeria sufritzen dituzten
emakumezko zein -neurri askoz txikiagoan- gizonezkoek
babesa jaso behar dutela eta Hitzarmenaren errefuxiatu definizioak
ez dituela zertan baztertzen.
Zer nolako oztopoak daude, esate baterako, genero indarkeriak
eragindako kaltea jazarpena dela onartzeko?
Herrialde askok ez dute pentsatzen trafikoaren menpe
dagoen emakume batek asiloa eska dezakeenik, trafikoa izaera
penalera mugatzen dute, trafikatzaileak zigortu eta biktimak
kaleratzen dituzte. Baina, zenbait kasutan emakume
hauen egoera -eta beren familiarena, trafikatzaileen mehatxuen
menpe direnak- bete-betean sartzen da errefuxiatu definizioan: beren herrialdetik kanpo daude, genero arrazoiengatik
jazartuak (asko eta asko prostituziora behartuak),
ezin dezakete etxera itzuli (ihes eginez gero ezinezkoa zaie
etxera itzultzea) eta estatuak ezin ditu edo ez ditu babesterik
nahi. Esate baterako, polizia nazional batek honako adibidea
kontatu zidan: emakume bat, trafikoaren biktima, Espaniako
justizia agintariei lagundu zien trafikatzailearen kontrako
epaiketan. Emakumeak bere testigantza aurkeztu zuen
epaiketan eta egun berean familiak herritik deitu zion esanez
trafikatzailearen mehatxuak jaso zituztela eta emakumearen kontra joango zirela. Argi eta garbi kasu hau asilo
politikoan sartzen da.
Nik uste dut, generoa ez egon arren berariaz jazarpenaren
arrazoien artean, genero indarkeria sufritzen dituzten
emakumezko zein -neurri askoz txikiagoan- gizonezkoek
babesa jaso behar dutela eta Hitzarmenaren errefuxiatu definizioak
ez dituela zertan baztertzen.
Zer nolako oztopoak daude, esate baterako, genero indarkeriak
eragindako kaltea jazarpena dela onartzeko?
Herrialde askok ez dute pentsatzen trafikoaren menpe
dagoen emakume batek asiloa eska dezakeenik, trafikoa izaera
penalera mugatzen dute, trafikatzaileak zigortu eta biktimak
kaleratzen dituzte. Baina, zenbait kasutan emakume
hauen egoera -eta beren familiarena, trafikatzaileen mehatxuen
menpe direnak- bete-betean sartzen da errefuxiatu
definizioan: beren herrialdetik kanpo daude, genero arrazoiengatik
jazartuak (asko eta asko prostituziora behartuak),
ezin dezakete etxera itzuli (ihes eginez gero ezinezkoa zaie etxera itzultzea) eta estatuak ezin ditu edo ez ditu babesterik
nahi. Esate baterako, polizia nazional batek honako adibidea
kontatu zidan: emakume bat, trafikoaren biktima, Espaniako
justizia agintariei lagundu zien trafikatzailearen kontrako
epaiketan. Emakumeak bere testigantza aurkeztu zuen
epaiketan eta egun berean familiak herritik deitu zion esanez
trafikatzailearen mehatxuak jaso zituztela eta emakumearen kontra joango zirela. Argi eta garbi kasu hau asilo politikoan sartzen da.
Gutxi diren arren, gero eta kasu gehiago dira trafikoaren biktima diren emakumeen asilo eskaerak (Espanian, Kanadan, Estatu Batuetan, Zelanda Berrian eta Erresuma Batuan, adibidez). Hauetariko emakume batzuk asiloa lortu
dute. Gaur egun, ACNUR asiloa eta trafikoaren auziaz
zuzentarauak osatzen ari da. Oraindik ez dakigu noiz kaleratuko
dituen, baina laister espero dugu. Hemendik gutxira
Georgetowneko Immigration Law aldizkariak artikulu
berri bat argitaratuko dit; bertan legediaz hitzegiteaz gain,
trafikoaren biktima izateagatik asiloa eskatu duten zenbait
emakumeren kasuak jasotzen dira eta baita onartutako batzu
ere.
Kasu hauek defendatzean gauzarik zailena da gobernuak
ez daudela ohituak erasotzaile publiko edo erdipublikoen
(adibidez, gobernuak, polizia, armada, gerrilla) ordez
e rasotzaile pribatuak (adibidez, senarrak, nebak, aitak,
'txuloak') kontuan hartzera; etxeko indarkeria argudiatuz
asiloa eskatu duten emakumeen kasuetan are deserosoago
sentitzen dira. Eta edozein herrialdetan etxeko indarkeria
jasaten emakumeen tasa altua da; estatistika batzuen arabera
munduko emakumeen %25 gutxienez etxeko indarkeriaren
biktima da.
Askotan emakumeek ere ez dakite asiloa eskatu dezakenetik.
Zeintzu dira euren beldur eta zailtasunak?
Zuk diozun bezala, emakume askok ez daki berak jasan
duena generoan oinarritutako jazarpen lez definitu daitekeela.
Askok uste dute beren patua dela edota zerbait normala
dela. Ez dakite zeintzu diren euren eskubideak. Nik eraman
ditudan kasu askotan, nire bezeroek ez zekiten asiloa eskatzeko eskubidea zeukatenik etxeko indarkeriaren, trafikoaren edota ernalkinak moztearen biktima izateagatik.
Bestalde, hauetariko askok lotsa sentitzen dute gertatu
zitzaiena kontatzeko, bereziki gobernu ko funtzionari edo
epaileeen aurrean, eta batzuetan berezko abokatuaren aurrean
ere.
Oso zaila egiten zaie euren eskaerak adieraztea jasandako
kaltearen izaera iraingarria eta pribatua dela eta. Bortxaketen
biktima askok, adibidez, ez dute beren senarren aurrean
hitzegiterik nahi edo, are gehiago, inoiz ez diote ezer
esan. Honenbestez, oso garrantzitsua da herrialde batera
sartzen den edozeinek bere - asilo eta migrazio- eskubideen
gaineko informazioa jasotzea.
Badirudi funtsean legezko tresnak badaudela, baina praktikan
zein neurritan dira eraginkorrak? Zer gertatzen da
eguneroko jardueran?
Legeak tresnak baditu, baina ez dira beharko luketen bezain
eraginkorrak. Gobernu askorentzat genero eta asilo
gaiak ez dute lehentasunik.
Hitzarmenaren errefuxiatu definizioa egokia da generoan oinarritutako asilo eskaerak aurrera eramateko. Hala ere,
beharrezkoa da Hitzarmenaz egiten diren interpretazioek
genero ikuspegia kontuan hartzea, gobernuek ez dutelako
baldintza hau beti betetzen. Beharrezkoa da borondate politikoa.
Zenbait herrialdek Kanada, Australia, Zelanda Berria,
Estatu Batuak eta Erresuma Batuak kasu, ikuspegi irekiagoa
dute eta asiloa genero arrazoiengatik onartzen dute; gainera,
herrialde hauek zuzentarauak eta jurisprudentzia ere
badute.
Beste herrialde batzuetan ordea, ez da asiloa generoan oinarrituta
horren erraz onartzen.
Bestalde, gai hauetan dagoen trebakuntza faltak eta abokatuen
ezagupen ezak eskaera gutxi egotearekin lotura handia
du, eta honek azken batean, onarpenean eragiten du.
Espainian zer nolako tratamendua jaso du gai honek?
Nik uste dut ez duela beharko lukeen bezain tratamendu
ona izan. Oso urriak dira epaitegietara iristen diren kasuak.
Asiloa lortu duten kasuei begira soilik aipa ditzakegu,
afganiar eta algeriar emakume pare bat talde islamisten
jazarpena jaso zutenak, edo Ekialde Hurbileko neska
baten kasua, zeinaren aitak sexu-abusuak egin zizkion; eta
horretaz gain, orientazio sexualagatik jazarpena jaso duten
pertsonen kasuak.
Badago kasu bat etxeko indarkeriarekin loturik dagoena
Kolonbiako emakume bat bere senarrak tratu txarrak ematen
zizkiona behin eta berriro- estatuto humanitarioa onartu
ziotela.
Momentuan beste kasu pare bat ezagutzen ditut Aterpe
eta Babeserako Bulegoaren (OAR) erantzunaren zain daudenak,
trafikoarekin lotuta eta beste bi etxeko indarkeriarekin.
Emakumearen aurkako indarkeriaren estatistikak ezagututa,
eta bereziki Espainian asilo eskaerak egiten dituzten
emakumeen jatorrizko herrialdeetakoak, uste dut orain arte
bideratu diren kasuen kopurua baxua dela eta ez duela errealitatea
islatzen.
Nabarmena da Aterpe eta Babeserako Bulegoko instruktore
eta arduradunen heziketa eza, baita espaniar epaitegietako epaileena. Kezkagarria da gobernu espainolak
agertu duen interes falta gai hauei dagokienez. Espainiak,
erabaki administratibo gutxi hartu eta jurisprudentzia eskasa
izateaz gain, ez du zuzentaraurik, edo gutxienez ez dira
agerikoak.
Gai hauek azalera ekartzea eta ezagutzera ematea erabilgarria
izan daiteke.
Bai. Nik uste dut erabateko garrantzia duela gai hauek
kaleratzeak. Kezkagarria da -emakumeen aurkako indarkeriak
duen hedapenarekin, ez bakarrik Espainian, baizik eta
mundu zabalean- zer nolako isiltasuna dagoen gaiaren inguruan,
edo hobe esanda, agenda politikoetan gaiak duen lehentasun
eskasa.
Espainiako gobernuak emakume eta gizonen arteko
berdintasuna finkatu du bere lehentasunen artean. Horrela
bada, konpromisoa era kutsi beharko du neurri berriak
sustatu eta baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak xede
horretara bultzatzeko. Eta noski, errefuxiatu definizioa
interpretatzean genero ikuspegia barnera dezagun bultzatu
beharko du.