PABLO SANTOLAYA. Zuzenbideko katedraduna
Antolakuntzak generoan oinarrituta Espainian egiten
diren asilo eskaerei buruz hitzegiteko eskatu dit. Enkargu
honek bi gauza esan nahi dituela ulertzen dut:
batetik, gure asilo legeak Genevako Hitzarmena oinarri
duelarik, Hitzarmena bera, generoari dagokionez arreta
handiz interpretatuz, kasu hauek aurrera eramateko tresna
egokia den ala ez aztertzea. Bestetik, eskaera horien egunero
praktika Espainian zein den aztertzea.
Hasteko unibertsitateko irakaslea naizela azaldu beharra
daukat, eta irakaslea naizen aldetik, ez dut asilo eskaera horietara zuzeneko atzipenik, jurisprudentziaren bitartez baizik.
Sistemaren patologiak ikusten ditut eta sekula ez funtzionamendu
zuzenik. Aterpe eta Babeserako Bulegoak (OAR) atzera
botatzen dituen generoan oinarritutako eskaerak aztertzeko
modua badut, baina onartzen direnak ez ordea.
Bigarren zehaztapen bat egin nahi nuke, kasu hontan nire
hitzaldiaren gaiari buruzkoa: ez dut sexu orientazioan oinarritutako
jazarpenaz hitzegingo, eta ez dut egingo benetan
uste dudalako neurri batean aspaldi bideratutako arazoa dela,
gutxienez 1996ko irailaz geroztik, orduan onartu bait zuen
jurisprudentziak homosexual errumaniarrak giza taldea
osatzen zutela.
Hau gisa honetara hartzeko arrazoien artean hiru aipatu
ditzaket gutxienez; jazarpena sexu arrazoiagatik alegatzen
dutenen taldea mugatua da eta zailtasunik gabe esan liteke
'giza taldea' osatzen dutela, bereziki generoan oinarritutako
jazarpena jasotzen dutenen taldearekin alderatuta. Bigarren
arrazoiak Europako Giza eskubideen Epaitegiak homosexualen
eskubideen defentsan egindako iraultzarekin du lotura ,
gogoangarria da esaterako I eta Christine Goodwin Erresuma
Batuaren aurkako kasua, 2002ko uztailak 11koa. Bertan Europako Batasunaren Eskubideen Gutunak ezkontzari ematen dion tratamenduaren harira, gainditu egiten da ezkontzaz, gizonezko eta emakumezko baten arteko lotura modura egiten
den definizioa, eta erabaki hori dago, hain zuzen ere, ezkontzako instituzioari buruz gaur egun gure lurraldean ematen
ari den lege aldaketaren azpian. Hirugarrenik, 2004ko apirilak
29ko 2004/83 Zuzentarauak zehazki aitortzen du sexu
orientazioan oinarrituta giza talde bat osatu daitekeela.
Generoa arrazoi dutela ematen den jazarpenari erreparatuko
diogu, eta hasteko iruditzen zait garrantzitsua dela azpimarratzea
Hitzarmenak, era ebolutibo batean interpretatzen
bada, erantzuten diola fenomeno honi, nahiz eta seguruenera
Hitzarmena idatzi zutenek ez zuten jazarpen mota honetan
pentsatu ere egin.
Horretarako ezinbestekoa da Hitzarmenaren elementu batzuk arreta handiz interpretatzea, jazarpenaren arrazoiak esaterako, jazarpenaren eragileak edota barne babesaren alternatibak.
Beharrezkoa da baita ere zenbait alderdi era egokian
praktikan jartzea, eta horretan datza hain zuzen ere Hitzarmenaren gabezia nagusia, errefuxiatuen aitortza mugatzeko prozeduran. Hala ere, nazioartean, badira administrazioek generoaren ikuspegitik kontuan hartu beharreko
gidak, lotesleak, nahikoa zabalduta daudenak, eta zerikusia dutenak eskaerak bakarka aztertzearekin, zenbait kasutan instrukt o re eta interprete lanetan emakumezkoak jartzearekin... eta abar. Ezin dut esan gabe utzi, Espainiako egoera zentzu honetan nahiko berezia dela, antza egon badago
horrelako gidarik, baina ez dira agerikoak. Badirudi Asilo
Bulegoak jarraitzen dituela baina asilo eskatzaileek ez dituzte
hitzez hitz ezagutzen. Begibistakoa da honenbestez bere
izaera loteslea eragotzi nahi dutela. Begibistakoa da baita ere
jokaera hori aldatu beharra dagoela.
Honenbestez, lehen zati hau bukatzeko, esan genezake
Genevako Hitzarmenak eta Espainiako asilo legeak badituztela
tresna egokiak gisa honetako arazoei aurre egiteko.
Gainera egoera hobetzeko momentu ezinhobea daukagu
aurrean. Espainiako legediak 2004/83 Zuzentaraua bereganatu
beharra dauka 2006ko urriak 10 baino lehen; eta onartzear
dago betebeharreko gutxieneko prozedurei buruzko
Zuzentaraua. Biek, asilo legea errotik aldatzea ekarriko dute,
eta uste dut eskubide hau ezin dela gure lurraldean eskubide
zibilen esparruan ematen ari diren aurrerapenetan
bazter geratu.
Legeen arlotik errealitatera jauzi eginez, edo hobe, jurisprudentziako
datuek erakusten duten errealitate patologikora
igarota, harrigarria da eskuartean duguna, izan ere, epaimahaietan
aztertzen ari diren kasuetan generoarekin lotura
duten babes eskaera kopurua hutsala baita. Bada arrazoi positibo
bat, fenomeno honentzat. Hein batean, Aterpe eta Babeserako
Bulegoko ordezkariak proposatu diguna da. Arazoa ez
dela existitzen; inork ez du auzitegietan genero arrazoiengatik
jazarpena argudiatzen, izan ere, alegazio horiek administrazioak gustoz hartzen baititu. Baliteke, hortaz egia puska
bat egotea ondorio optimista honetan ere.
Baina akaso jurisprudentzia ezak aparteko arrazoitze bat
behar du, arazoa berria delako eta alderdi hauei buruzko informazio
eza dagoelako, eta baita auzitegi eta abokatuak trebatu
gabe daudelako ere, eta ondorioz ikuspegi honekin landu
daitezkeen kasu askori ez zaie dagokien tratamendua
ematen ez dakitelako hori litzatekeela aurre egiteko modurik
aproposena.
Edonola ere, eta akaso arrazoi guzti horien pilaketagatik,
adierazgarria da, ni oker ez banabil behintzat, ez dela Espainian
genero arrazoiengatik asiloa eman duen sententzia bakar
bat ere kaleratu. Eta ez hori bakarrik, -1999ko azaroak
12ko ebazpenetik hona eman diren kasuak kontuan hartutaoso
bakanak dira generoagatik jazarpena jasotzeari garrantzia
eman diotelarik, errefuxiatu estatutua onartu ez, baina
bai ordea arrazoi humanitarioak medio egoitza-eskubidea
aitortu duten kasuak. Ebazpen horiek Auzitegi
Nazionalarenak dira eta ez dirudi Auzitegi Gorenak
ildo hori onartzen duenik.
Gai honi buruz dagoen ebazpen berrienetakoan,
2004ko maiatzak 25an Epaitegi Gorenak kaleratutako
Ebazpenean, ukatu egin zion babes eskubidea genero
indarkeria kasu garbi batean tratu txarrak jasotako
bati, eta hori ebazpenak berak aitortzen duela eraso
horiek delitu onartezinak direla. Eta hori gutxi balitz,
ez du jaso ere egiten Audientzi Nazionalaren kasuan
bezala, arrazoi humanitarioengatik giza eskubideak
urratzen zaizkiolako babesik ematea.
Ez dago bestelako epaileen erabakirik, baldin eta
ez baditugu kontuan hartzen jurisprudentzia ildo bat
Genevako Hitzarmenaren berridazketa akats batean
oinarritua. 1997ko abenduak 22an Auzitegi Gorenak
egindako ebazpenean Genevako Hitzarmenaz dio, onartu
egiten duela babesa ematea sexu arrazoiengatik. Eta ulertzen
ez dena da, berridazketa akats honen ondoren, 2000ko apirilak
28ko beste ebazpen batek, 2000ko azaroak 21eko beste batek
eta 2201ko urtarrilak 26ko eta 2004ko ekainak 11ko ebazpenek
ere gauza bera jasotzea.
Gaia hain larria ez balitz, lasai esan genezake gure Auzitegi
Gorenak onartu duela Genevako Hitzarmenak jasotzen
duela jazarpena genero arrazoiengatik. Baina zoritxarrez
kontua horrela ez denez, bukatzeko esan beharra daukat, gai
hontan ezagutza falta izugarria dagoela, bai juristen aldetik,
bai eskaerak idazten laguntzen duten abokatuen aldetik, eta
baita epaitegi gorenen aldetik ere, eta honekin babesik gabeko
egoerak sortzen ari dira, oinarrizko giza eskubideak urratzen
diren hainbat egoera.
FERNANDO ZUBIZARRETA
CEAR
Gaia kokatzeko eta zertaz hizketan ari garen
argiago azaltzeko datu batzuk eman nahi
dizkizuet. Munduan hiru emakumetatik batek
gehiegikeriak jasan ditu bizitzako uneren batean
estatuko agenteengandik, familiako kideengandik
edota ezagunengandik. Etxe giroan
ematen den bortizkeria da 16 eta 44 urte bitarteko
emakumeen artean heriotza eta ezintasunen
arrazoi nagusia. Nazioarteko Osasun Erakundeak
homosexualitatea 1991ean kendu zuen
gaixotasunen zerrendatik. Jordania, Yemen ,
Egipto eta Pakistanen emakumeei heriotza zigorra
ezartzen diete ezkondu aurretik birgintasuna
galtzen badute, bikotearekin leialak ez badira eta baita bortxatzen badituzte ere. Errefuxiatuen erdia emakumeak dira. Datu hau
adierazgarria da. Horien erdia barne desplazatuak
dira, hau da errefuxiatuak bezala lekuz aldatu direnak dira, baina nazioarteko mugarik zeharkatu ez dutenak. Aterpe eta Babeserako
Bulegoko (OAR) ordezkariak esaten zuen, bost
haur dituen Afganistango emakume bati Espainian
babesa ematen zaiola, baina bere arazoa
da ez dela Espainiara iristen. Nahikoa suerte
izango du Pakistango mugara iristen baldin bada,
eta zoritxarrez bere herrialdean bertan geratzen
da barne desplazatu gisa eta honen aurrean ACNUR bezalako era kundeek ezin dute
behar bezala babestu ez delako nazioarteko babesaren
kontzeptuan sartzen.
Jardunaldi hauetako gaia nik oinarrian esaldi
batean laburbilduko nuke: munduan badaude
emakumeak emakume izateagatik soilik jazarpena
jasan dutenak. Eta hau garbi izan behar
dugu. Espainiar estatuak ez du genero
jazarpena aitortzen. Beno, nik uste dut ez dela
bidezkoa espainiar estatuak genero jazarpena
ez duela onartzen esatea. Estatu espainiarrak ez
du babes eskubidea aitortzen. Ez dauka garrantziarik
espainiarrak genero jazarpena arrazoien
artean ez aitortzeak, arraza, naziotasuna,
erlijioa, giza talde jakin bateko kide izatea edota
eritzi politikoengatik egiten diren babes eskaeren
% 96 atzera botatzen baldin baditu. Eta ez
hori bakarrik, egiten diren eskaeren % 73 ez dituzte
izapidetzeko ere onartzen. Espainiar estatuak
zuk babes eskaera egiten duzunerako prozedura
bat asmatu zuen, eta zera da, bi hilabete
pasatzen direnean zure historiala hobeto aztertu
behar dutela esaten dizutela. Izapidetzeko
onartze ez onartze deitzen zaion prozedura hori
formari dagozkion irizpideak betetzen ez dituzten
eskaerak albo batera uzteko sortu zen
soilik. Egun, estatu espainiarrak dio eskaeren %73k forma irizpideak ez dituela betetzen eta badira Nigeriakoa bezalako kasu asaldagarriak,
Nigeriarrek egindako eskaeren % 99 ez bait dituzte
izapidetzara onartu ere egiten. Ez da babesa
ukatu egiten zaiela, baizik eta izapidetzera
ere ez dituztela onartzen. Babes eskaerak bideratzen
ditugun erakundeak eta administrazioak
genero arrazoiengatik egiten diren eskaeretan
arreta berezia izan behar dugula aipatu
nahiko nuke. Abokatuek aparteko enpatia behar
dute, eta beharrez koa baldin bada munduko
beste puntatik emakumezko tamil bat ekartzea,
ekar dezagun! Isilpekoa izango dela ziurtatu
behar da eta emakumeak erabateko babesa
sentitu behar du. Tentu handia behar da gobernuz
kanpoko jazarpen kasuetan. Genero jazarpen
gehienak familiaren baita ematen dira eta
alde honetatik beldur izugarria izaten dute
onartzen ez direnen kasuetan, beren aberrietara
itzuliarazi eta ez dutelako beren ongizatea
bermatuko zaien inolako ziurtasunik.
Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen
(LGTB) Valentziako kolektiboan giza eskubideen
komisioko kidea naiz. Komisio horretan
kolektibo ezberdinen arteko lankidetzaren alde
lanean ari gara, homofobia eta transfobiak eragindako
giza eskubideen urraketa eta bereizketa
egoerak salatuz.
Sexu orientazioa eta generoa identidadeari
dagozkion oinarrizko alderdiekin oso lotuta
daudela esanez hasi nahi dut nire azalpena. Giza
eskubideen Adierazpenak atarikoan dioen
gisan, giza eskubide hauek gizakiok berez ditugun
duintasunean eta balioa aitortzean datza.
Holanda, Belgika edota Espainia bezalako herrialdeetan
aurrerapen esanguratsuak ari dira
ematen eskubide hauen aitortza betetzean. Haatik,
XXI. mende betean munduko toki askotan
gay, lesbiana, bisexual edota tra n sexual izatea
pekatua da edota gaixotasuntzat hartzen da, gizartetik
desbideratze bat edota kasurik onenean
ere ez zaizkigu aitortzen duintasun eta eskubide
berak. Munduko 70 herrialde baino gehiagok
kondenatu egiten dute homosexualitatea
eta hauetariko 7tan heriotza-zigorra rekin. Legeak
zigortzen ez duen toki askotan ere, ekintza
homosexualak burutuz gero instituzio publikoek
ez diete bizitzeko eskubidea bermatzen
LGTB diren pertsonei.
Babesa emateari buruz, sexu aukeraketa
arrazoituta babesa ematea onartuta dago Estatu
Batuetan eta Kanadan, bertan babesa ahalbidetzen
duen ikuspegi zabala bait dute. Europako
Batasuneko zenbait herrialdeetan ere bai, Holanda
edo Belgika kasu. Espainian ordea, ez dago
interpretaziorako gidarik eta kontuan hartzen
dira bestelako gomendioak. 1995ean
ACNURek erabaki zuen Genevako Hitzarmenaren
arabera gay eta lesbianei eman dakiekeela
errefuxiatu estatutua, beti ere erasoren baten
jo muga izan direnean, tratu txarrak jasan dituztenean
edota giza talde kontsideratu ahal
izateko gehiegikeriaren bat sufritu dutenean.
Hala ere, herrialde gehienek ez diete LGTBei
babeserako eskubidea aitortzen eta onartzen
dieten herrialdeetan ere, oso zaila da egoera honetan
daudela frogatzea. Jazarpema erakusten
duen frogak aurkeztu ahal izatea da zailtasun
nagusia, baina benetan garrantzia duena zera
da: hitzarmenak arrazoiei dagozkien esaldietan
ez duela berariaz jasotzen sexu orientazioa dela
eta ematen den jazarpena babesa emateko moduko arrazoien artean dagoenik. Hitzarmenak bestela jasotzen du, - giza talde jakin bateko kide
izateagatik jasotzen den jazarpena. Genero
arrazoiengatik ematen den jazarpenaren aldaera
bat bezala hartzen du. Kasu hauetan bere
aplikazioak ordea lehentasuna du, 1951ko Genevako
Hitzarmena dagokion bezala ulertu eta
ACNURek emandako aholkuak kontuan hartuz
Espainiako gobernuak bere gain har dezan
aukera sexualak direla eta jazarpena jasotzen
dutenei babesa ematea. Eta arazo honen kontzientzia
hartu dugun GBEek gobernuari eskaera
egin behar diogu prozesu hauek azkartzeko.
Nire azalpena amaitzeko, esan nahiko nuke
momentu honetan Espainiako gobernuak konpromiso sendoa erakutsi duela homosexual eta transexualen eskubide zibil ber-berak aitortu
eta bereizketa historikoarekin amaitzeko.
Lambda kolektiboan uste dugu, behingoz eskubide
zibilak aitortuko zaizkien momentu honetan
ezin dugula ahantzi munduko herrialde askotan
LGTBek tratu iraingarria jasotzen dutela
eta kasu batzutan heriotza eragiten dien
torturak ere bai.