MUGAK: Centro de Estudios y Documentación sobre racismo y xenofobia de SOS Racismo/SOS Arrazakeria Mapa
 
 

195 ko ERREFUXIATUEN ESTATUTUARI BURUZKO HITZARMENA ETA OINARRIZKO GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN ZAIZKIEN EMAKUMEEN BABESArre f u x i atuen Estatutuari buruzko Hitzarmena eta oinarrizko

KAREN MUSALO. Hastingseko genero institutoko zuzendaria
Galdera bat eginez hasi nahiko nuke. Oinarrizko giza eskubideak urratzen zaizkielako ihes egiten duten emakumeei zergatik ukatzen zaie 2004an Errefuxiatuen Estatutuak aitortzen dien babesa?
Zuekin konpartituko ditut orain dela gutxiko kasu batzuk: Erresuma Batuan aurkeztutako eskaera batean, Kenyako emakume gazte batek sinesgarritasun osoa duen lekukotasuna eman zuen, bere aita emakumeei ablazioa praktikatzen dien sekta bateko kide egin zela esanez. Aitak, emaztea, eskaera egin zuen alaba eta bere ahizpari ernalkinak moztea exigitu zien. Ama behartu egin zuten ernalkinak moztera, eta handik gutxira hil egin zen zaurien ondorioz. Bi alabak jo egin zituzten erauzketara behartzeko, eta eskaera egin zuena bortxatu egin zuten uko egin zuelako. Erresuma Batura joan zen ihesi eta errefuxiatu estatutua eskuratzeko egin zuen eskaera ez zuten onartu.
Suedian egindako eskaera batean, Bangladeshen aurkari politiko talde batek bortxatu zuen emakume bati ez zioten babesik eman, Hitzarmenak horretarako ezartzen dituen arrazoien artean - arraza, erlijioa, naziotasuna, iritzi politikoa eta giza talde jakin osatzea- bortxaketa ez dagoela argudiatuta. Bere kasua ez zitzaien errefuxiatu estatutua emateko adinakoa iruditu.
Estatu Batuetan egindako eskaera batean, Albaniako emakume bat behin baino gehiagotan bortxatu egin zuen egitura politikoarekin lotura zuen gizon batek; prostituziora behartzeko trafikatu egin nahi zuen berarekin. Neskak Estatu Batuetara ihes egitea lortu zuen eta bere familiaren bitartez jakin zuen, gizonak esana zuela Albaniara itzultzen bazen hil egingo zuela. Errefuxiatu estatutua ez zioten eman, eta bere kasua apelazio prozesuan dago.
Zergatik botatzen da atzera estatutua kasu hauetan? Batzuk honen errua 1951ko Hitzarmenari berari (Genevako Hitzarmenari) egotziko liokete, honen jatorria Bigarren Mundu Gerra ondorengo urteetan baitago. Hitzarmenak errefuxiatuez egiten duen definizioan generoa jazarpenaren arrazoi bezala ez duela jasotzen argudiatuko lukete eta hori dela babes ezaren arrazoia. Baten bat haratago joan eta esango luke errefuxiatuen babesen erregimena gaizki erabiltzea izango litzate keela babesa jazarpenari ihes egiten dioten emakumeei ere eskeintzea, ablazioa edota genero indarkeria kasu. Jazarpen modu hauei buruz hitzegitean 'kulturaren baitan' dirauten ohiturak direla diote, eta kalte hauengandik ihes egin nahi duten emakumeei babesa emateko beste gizarteetan esku hartzea zuzena ez litzatekeela argudiatzen dute.
Hala ere, eta bestalde, badira beste batzuk beren eskubideak urratzen zaizkien emakumeei babesa eman behar zaiela tinko diotenak, berdin 'ohitura kulturalen' eremuan sartzen diren kalteak badira, edota ez badira. Pertsona horiek ez datoz bat errefuxiatu hitzaz 1951ko Hitzarmenak egiten duen definizioaz baliatuta babesa ukatzearekin. Bat egiten dute ACNUR erakundearen ikuspegiarekin, zeinaren arabera 'errefuxiatuaren definizioak, era egokian interpretatuta, generoarekin zerikusia duten eskaerak ere bere baitan hartzen dituen'. Ikuspegi honen arabera, babesa ukatzea Hitzarmenak dioena interpretatu eta aplikatzeko moduagatik ematen da.
Eztabaida hau, 1951ko Errefuxiatuen Hitzarmenak dioenaren arabera emakumeei babesa ematearena, munduko lurralde askotan dago bizirik. Estatu Batuetan puri purian dago eztabaida bizi hau, oraindik argitu gabekoa. Europako Batasunean garrantzia handiko gaia da, immigrazioaren bateratze politiken testuinguruan.
Politika hauei dagokienez, airean dago gako esanguratsuenetakoa, bai Europako Batasunaren barruan, baita bere mugez gaindi ere. Orain arte adierazi dudanagatik ondorioztatu litekeenez, ni ez naiz begirale neutrala gai hontan. Nire jarrera argia da, 1951ko Hitzarmenaren araberagiza eskubideak urratzen zaizkien emakumeak errefuxiatu izendapenaren barruan sartzen direla uste dut. Ikuspegi hau nazioarteko arau eta printzipioen araberakoa dela uste dut eta kontrakoen argudioak printzipio hau gaizki ulertzean oinarrituta daudela. Gaurko hitzaldiak aukera aparta eskeintzen digu gai honen gainean bi aldeek ematen dituzten argudioak aztertzeko eta baita genero a g atik jazarpenari ihes egiten dioten emakumeen babesari buruzko etengabeko elkarrizketa bultzatzeko ere. Nazioarteko oinarrizko tresna 1951ko Errefuxiatuei buruzko Hitzarmena da, eta 1967ko honen protokoloa. Tresna hauek errefuxiatua 'arraza, erlijio, naziotasun, giza talde jakin osatzen delako edota iritzi politiko jakin bat duelako jazarpena izateko beldur arrazoitua duen pertsona' bezala definitzen dute. Honen arabera ulertzen da errefuxiatuak honoko frogak behar dituela: (1) beldur bat elementu objetiboetan oinarritua eta kalte larri bat berekin daramana, 'jazarpena' dela onartu ahal izateko, (2) gutxieneko estatu erantzunkizunak izatea (3) eta honek arraza, erlijio, naziotasun, giza talde jakin bat edota eritzi politiko baten defentsarekin lotura izatea.
Definizio honek emakumeen babesari jartzen dizkion mugak hiru motatakoak dira.
Batetik, emakumearen kontra eragin daitezkeen kalteak askotan ez dira jazarpen gisa hartzen. Batzutan kalte hauek kulturak edota erlijioak onartzen dituelako izaten da. Emakumeen ernalkinak moztea, behartutako ezkontza, genero indarkeria edota emakumeentzako diskriminatzaileak diren gizarte arau errepresiboak honen adibide dira.
Bestalde, askotan kalte hauek eragiten dituztenak ez dira ekintzaile estatalak, baizik eta senarrak, aitak edota eskaera egiten duenaren talde komunitarioko kideak, edota gizartea bera. Hitzarmena baieztatu duten hainbat herrialdek onartzen dute estatuaz haratago eragileek burututako jazarpena badela babeserako arrazoi, gobernuak eragile horiek kontrolatu ezin dituenean edota kontrolatu nahi ez dituenean; hala ere, aitorpen hau kostatakoa izan da eta Errefuxiatuen Hitzarmena berretsi zuten alde guztiek ez dute onartzen.
Azkenik, eta akaso hau izango da gaiaren alderik garrantzitsuena, askotan ez da kontuan hartzen emakumeei eragindako kalteak Hitzarmenak definizioan jasotzen dituen bost arrazoiekin lotura dutenik. Orokorrean, erabakia hartzen dutenek Hitzarmenak jasotzen dituen arrazoiekin loturarik bilatzen ez duten bi egoera mota daude:
Batetik, askotan gertatzen da emakumezko asilo eskatzaile batek pairatzen duen kaltea 'bere sexuaren araberakoa' dela, eta beraz, gizonezko batek sufrituko lukeenaren desberdina. Gizonezko batek jipoi bat hartu dezake, eta emakumezko b at berriz bortxatu egin dezakete adibidez. Gizonezko bat jo egiten baldin badute gatazka politiko baten testuinguruan edo torturatu egiten baldin badute erlijio jakin bat debekatuta dagoen lekuan praktikatzen duelako, onartu egiten da jipoia edo tortura hori ideia politiko batzuk dituelako edota arrazoi erlijiosoak tarteko izan dela. Emakumezko bat ordea, gatazka politiko baten testuinguruan bortxatzen baldin badute edo bere erlijioa publikoki praktikatu ondoren, ez da onartzen eritzi politiko jakin batzuk dituelako edota erlijio kontu batengatik izan denik. Honen ordez, erasoa jazarpena eragin duenaren sexu desioaren adierazle bezala hartuko da. Bortxaketa gisa honetan ulertzea gaur egun oraindik ematen da, nahiz eta historiak berak - Ruandako edota Yugoslavia ohiko historia barne- erakusten digun, bortxaketa gerra estrategia modura erabiltzen dela eta baita jazarpen politiko,erlijioso eta etniko modura.
Lotura bilatzeko bigarren zailtasun bat da jazarpena 'sexuan oinarrituta' ematen denean eta ez 'sexu horren berariazkoa' denean. Orain arte deskribatu ditudan kasuak, nire ustez Hitzarmenaren arabera ohikoak dira- arraza, erlijioa, naziotasuna edota iritzi politiko a. Arazoa da, ez dela aintzat hartzen jazarpena arrazoi hauengatik ematen denik, jazarpena sexu horren berariazkoa delako, hau da, nolabaiteko sexu eraso bat dagoelako. Beste kasu batzuetan ordea, emakumeak jazarpena sufritzen du ez ohiko arrazoi hauengatik, baizik eta soilik bere sexuan oinarrituta. Afganistanen talibanen erregimenak emakumeei ematen dien tratua, emakumeen ablazioaren erritua, edota behartutako ezkontzak, sexuagatik ezarritako kalteak dira. Horrelako kasuetan, jazarpenaren arrazoia generoa denean, Hitzarmenak bere baitan onartzearen erronka dakarte, izan ere generoa ez bait da Hitzarmenak jazarpenaren arrazoi gisa ezartzen dituen bost suposizioetan sartzen. Hala ere, nire ikuspegitik, 'giza talde jakin bateko kidea' suposizioaren baitan aztertzea litzateke irtenbidea.
Emakumeen babeserako errefuxiatu hitzaren definizioak berak dakartzan oztopoez gain, badira prozedura kontuak ere kalte egiten dietenak. Emakume batentzat oso zaila da bere bere eskaera azaleratzea berarentzat iraingarria delako gertaera- bortxaketa, sexu esklabutza, ernalkinen mozketa. Edota familia batek babesa eskatzen duenean, prokuradoreak edota ikustaldia egiten duenak onartu egin dezake familiako gizonezkoa dela eskaeraren arrazoiak azaltzen dituena, familiako emakumezkoari galdeketa egokirik egin gab e. Errefuxiatu estatutuaren prozedura azkarrek askotan zaildu egiten dute emakumeek beren eskaerak azaldu ahal izatea.
Honenbestez, begibistakoa da oztopo garrantzitsu asko daudela genero arrazoiengatik babesa eskatzen denean. Eragozpen hauei erantzunez, 1988 hasieran ACNUR eta NBEko beste era kunde batzuk aholkuak eta zuzentarauak ematen hasi ziren. ACNURen zuentarau berrienak, 2002koak dira , giza taldeen eta genero arrazoietan oinarritutako eskaerenak. Nahiz eta zuzentarau honek gai asko hartzen dituen, babesaren gaineko oztopo garrantzitsuenak nabarmendu dituzte: jazarpenaren definizioa, estatatuaz haratago dauden eragileak, Hitzarmenak ezartzen dituen arrazoiekin lotura, eta ikuspegi arduratsua errefuxiatu estatutoaren onarpenean.
Neurri haundi batean, aholkuek ikuspegi bat eratua dute:
  1. Aholkatzen duelako giza eskubideen esparruan emakumeen eskubideak jasotzea, kalte bat jazarpena den argitzeko.
  2. Onartzen duelako jazarpena eremu pribatuan eragin daitekeela, estatu-eragileez haratago.
  3. Aditzera ematen duelako, emakumeen eskaerak, egoki aztertuz gero, Hitzarmenak jasotzen dituen suposizioen baitan -arraza, erlijio, naziotasun eta eritzi politiko- sartzen direla.
  4. Aholkatzen duelako emakumeak, egoera jakinetan, giza talde bat osatzen dutela, badagoelako lotura jazarpena eta talde jakin bateko kide izatearen artean.

KASU BAT

Utzidazue zuekin konpartitzen gai honi buruz Estatu Batuetan izandako esperientzia. 1993an, generoan oinarritutako eskaeren gaiari buruz ACNURek egindako arauen baitan, ACNUReko Zuzendaritza Batzordeak gomendatu zuen estatuek eskaera hauentzako araudi egokiak gauzatu behar zituztela. Estatu Batuek generoan oinarritutako lotesleak ez ziren arau berriak ezarriz erantzun zuten 1995ean. Handik hilabete gutxira, Fauziya Kassindja izeneko Togoko emakume gazte batek babesa eskatu zuen. Bera Tchamba Kusuntu etniako kidea zen, eta talde honetan oso ohikoak ziren ernalkinak moztea eta baita behartutako poligamia ere. Bere gurasoak, ez zeuden ados praktika hauekin eta babestu egin zuten, baina aita hil zenean saldu egin zuten ezkontzeko eta ondoren ablaziora behartua izateko. Togotik alde egin zuen patuari ihesi. Estatu Batuetara iritsi orduko, atxilotuen eremu batean giltzapetu zuten eta urte terdi pasa zuen bertan. Kassindya andereak babesa eskatu zuen ernalkinak mozteari eta poligamiari beldurra ziola argudiatuta. Bere kasuaz arduratu zen immigrazio epaileak atzera bota zuen bere eskaera, ernalkinak moztea jazarpena ez zela arrazoituz, eta bere idurikoz ez bait zegoen loturarik Hitzarmenak ezartzen dituen balizko kasuen eta ablazioaren artean. Estatu Batuetan generoari buruzko zuzentarauek zehaz mehatz aipatzen dute ernalkinak moztea jazarpen modu bat dela eta giza talde jakin batekoa izatea Hitzarmenak jasotzen dituen balizkoen artean jasotzea iradokitzen dute. Epaileari arauak aurkeztu zizkiotenean, berak adierazi zuen ez zuela zertan araudiei atxikirik, lotesleak ez zirelako eta ez zutelako lege indarrik. Kassindya andereak helegitea aurkeztu zuen Immigrazioko Apelazio Batzarrean, (BIA jatorrizko izen ingelesa) zeinak berrikusi egiten dituen immigrazioko epaileen erabakiak. Aurrekaririk ez duen erabaki batean, 1996an, BIAk epailearen sententzia atzera bota zuen eta ernalkinak moztea jazarpena zela adierazi zuen; emakume horrek jazarpena sexuak markatutako talde bateko kidea zelako jasan zuela ere adierazi zuen, eta praktika hauetara behartzen zuen taldeko kide zelako. Erabaki garrantzitsua izan zen hau, lehen aldiz Estatu Batuetako epaimahai batek ernalkinak moztea - nahiz eta ohitura kulturala izan- jazarpena zela zioelako. Eta Hitzarmenak jasotzen duen giza talde jakin bateko izatearen balizkoa generoan oinarritutako jazarpenean aplikatu zuelako. Fauziya Kassindjaren kasuan, giza taldea nagusiki bere sexuaren arabera definitu zuten, eta talde etniko bateko kide zelako, eta bi ezaugarriak oinarrizko jo zituzten. BIAK ondorioztatu zuen jazarpena bi arrazoi hauengatik eman zela, jazarpena ez bait zen emango sexuagatik ez balitz edota talde etnikoagatik ez balitz.

Destacamos

Ante el anuncio de regulación de los CIES, SOS Racismo reclamamos de nuevo el cierre de estos centros

Como asociación antirracista consideramos que las acciones anunciadas por el Ministerio del Interior se quedan cortas ante la gravedad de la situación de los Centros de Internamiento.31/01/2012

Air France expulsa… sin resistencia

Nicanor Haon, coordinador del proyecto Boats 4 People, relata la expulsión a la que asistió el miércoles 18 de enero, en un vuelo de París a Túnez, y su impotencia para impedirlo.

Pongamos fin al limbo de los Centros de Internamiento de Extranjeros

Tras la muerte de una persona en el CIE de Barcelona, se necesita un reglamento que regule y mejore urgentemente el funcionamiento de estos centros. Campaña de recogida de firmas a través de la comunidad online Actuable para solicitar al Ministerio del Interior que acabe con el limbo legal de los CIE. Es la primera vez que un medio español usa este sistema para una iniciativa, apoyada por CCOO, SOS Racisme y Fedelatina y abierta a todas las entidades

SOS Racismo de Gipuzkoa

Quiénes somos. Qué hacemos. Conócenos y échanos una mano contra el racismo. Memoria 2009

REVISTA DE PRENSA DIARIA

Si quieres recibir nuestra Revista de Prensa todos los días de forma gratuita...

Suscripciones REVISTA MUGAK

(trimestral)

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

Desarrollado por eFaber