Cadizeko kostaldean atzemandako azken paterak argi utzi du etorkinen soslaia aldatzen ari dela eta orain emakumeak eta haurrak direla beren bizitza arriskuan jartzen dutenak
Tarifako (Cadiz) Jaboneras hondartzan 22:15 inguruan,joan den astelehenean, abuztuaren lean Goardia Zibilek patera bat atzeman zuten eta harrigarria badirudi ere, bertan zeuden 30 pertsonatatik hiru besterik ez ziren gizonezkoak.
Harrigarriak ziren zazpi metro inguruko eslora zuen txalupa zurrunean Itsasartea pasarzea lortu zuten pertsona hauen ezaugarriak. Txalupatxo horren barruan hiru gizonezko eta hamazazpi emakumezko (horietatik bi haurdun) eta bi eta hogeita lau hilabete arteko hamar jaioberri zihoazen. Lehorrera iritsi bezain laster Gurutze Gorriaren osasun laguntza jaso zuten.
Ontzi honetako partaideen ezaugarriek argi erakusten dute Itsasartea etorkizun itxaropentsuagoaren bila zeharkatzen saiatzen diren pertsonen
soslaia izugarrialdatu dela.
Emakumeak, laguntzarik gabeko adin txikiko eta beren amarekin batera heltzen diren bularreko haurren kopurua handitu egin da. Itsasartera heldu diren azken hamar jaioberriak batuta, jada 34 dira Espainiara pateran iritsi diren jaioberriak. Horietako bat amaren besoetan hil zen apirilean.
Bestetik, etorkin hauen jaioterria ere aldatzen ari da. Marokotik zetozenen kopurua gutxitu egin da; bestetik aldiz, Afrika azpisahararretik datozenen kopuruak gora egindu.
Pertsona hauek Espainian sartzeko duten modua penagarria da. Haien biziak arriskuan jartzen dituzte uste dutelako ez dutela zer galdurik. Azken kasu honetan, emakumeek beren bizitza arriskuan jartzeaz gain, Itsasartea gurutzatzean izan dezaketen arriskuez jakitun ez dauden beren seme-alaba txikiena ere arriskupean egoten da.
Oso kezkagarria da emigratu nahi duten pertsonek itsasoaren menpe
egon behar izatea. Hala ere, larriagoa da emigrazio saiakera ilegal horretan haurrak arriskuan jartzea, zeharlkaldirako erabiltzen diren ontziek izan ditzaketen istripuetan umeak askoz ahulagoak baitira.
Zenbait kontinentetako emakumeak beren etxea aztera bultzatzen dituzten arrazoiak oso desberdinak dira jatorriko testuinguru kultural eta sozialaren araberakoak baitira, eta baste zenbaitetan bere herrialdea uzten duten unearen araberakoak.
Atzerritarrak Espainian
Aldagai biografiko, politiko, familiarrak eta biziari buruzkoak daude hain erabaki garrantzitsua hartzeko garaian eta hamazazpi emakume hauen kasuan bezala, are garrantzitsuagoa.
Espainia urte gutxitan emigranteak bidaltzetik jasotzera pasa da eta aldaketa hau gertatu den urteetan Espainiara iritsi diren atzerritarren ezaugarriek ere izan dituzte aldaketa ugari.
Etorkinen jatorria kontinente amerikarra izan denean emakume ugari izan dira beren jaioterria utzita etorri direnak, eta gainera zenbait unetan gehienak alde handiz izan dira emakumeak. Aldiz, kontinente afrikarretik etorritakoen artetik gehienak gizonezkoak izan dira.
Gaur egun, Afrika, aurreko urteekiko portzentaia handiagoetan murgildu da eta horietatik asko beren haurrekin batera edo haurdun (beraien herrialdeetatik kanpo erditzeko) iristen dira.
Egia esan, Espainiara iristen diren atzerritarren artean gero eta alde txikiagoa dago generoari begiratuz gero. Gainera, emakumeak inmigrazio gaian bazterketa bikoitz bati egin behar dion aurre. Batetik, mugimendu berriei begirako eraginak jasan behar dituzte, eta bestetik, lekualdaketa berrien eraginak saihestuko dituen, eta mugak itxi nahi dituen legegintzari egin behar diote aurre.
Bestetik, emakumeak, atzerritarrak diren neurrian, diskriminazio handiagoa jasaten dute hartu dituen gizartean errotutako baliorik gabeko estereotipoen ondorioz eta familiaren inguruan biltzeko dauden arau zehatzen erruz.
Emakumezko etorkinen artean ere badaude aldaketak. Ezin da emakume batek latinoamerikatik, Dominikar Errepublikatik adibidez, emigratzeko asmoa duenean aurreikusten duen egitasmoa Marokoko emakume batek duenarekin alderatu. Izan ere, han legalki zein kulturalki familia egiturak ez baitu zerikusirik eta emakumeak jokatzen duen papera oso desberdina da.
Hala ere, Espainiara iristen den emakumearen jatorria dena delakoa dela denborak aurrera egin ahala, zenbait aldaketa izaten dituzte beren bizitzan, etxetik kanpo lan egiteagatik, beren herrialdeetan baino dirusarrera handiagoak eskuratzeagatik, familiaren kontrolik ez izateagatik edo beraien dirusarreren arabera erabaki gehiago hartzeko duten ahalmenagatik.
Honekin guztiarekin beren buruarekin, familiakoekin eta ingurukoekin erlazionatzeko era berriak aurkitzeko aukera izaten dute. Tristeena da batzuek bere burua arriskuan jartzeko aukera besterik ez dutela ikusten Jaboneras hondartzan harrapatutako hamazazpi emakume azpisahararrek egin duten bezala. Baina are tristeagoa da gizakien trafikoak adin txikiko edo hilabete gutxiko haurretara bideratzea.