Adin txikiko ekuadortarra Madrilen labankadaz hil izanak berriro ere argi gorria piztu du kaleko banden legez kanpoko jarduerak ugal ez daitezen
Kaleko bandek beste gazte bat hil dute. Hori da, behintzat poliziak esku artean darabilen hipotesietako bat. Joan den ostegunean, irailaren 15ean, 17 urteko adin txikiko ekuadortarra Carabanchel auzoko plaza batean hil zuten labankadaz josita. Madrilen barrena dabiltzan bi kaleko banda oldarkorrenetakoen arteko borrokaren erdian zegoen. Ñetak eta Latin Kings taldeak. Ertamerikako zenbait herrialdetan arazo nazionala dena, mara ezagunak, Espainiako bi hiri garrantzitsuenetan argi gorria pizten ari da beren legez kanpoko jarduerak direla eta.
Bai talde batek bai besteak beren "afiliatuak" hiriko barrutietan eta atzerritar gehien dituzten inguruko udalerrietan harrapatzen dituzte. Horiek Alcorcón edo Móstoles udalerriak edo Carabanchel, Tetuán, Vallecas eta Villaverde auzoak dira. Horiek guztiak Amerikako herrialde beretsuetatik datoz: Dominikar Errepublika, Ekuador eta Kolonbia.
Poliziak ziurtatu du ia bostehun gazte inguru kontrolpean dituela. horiek guztiak talde hauetako partaide. Oraingoz, 50 inguru besterik ez dituzte atxilotu lapurretak indarkeriaz, zauriak edo erasoak egiteagatik.
Estetikari begiratuta erraza da gazte oldarkor horietako batzuk ezagutzea. Beren familian -askok ez dute- ez duten maitasuna bilatzen dute taldean edo ingurune hurbilenean. Nerabe hauek ez dute hemezortzi unte baino gehiago izaten. Inportazioko markako arropak zoratu egiten dituzte, zenbat eta zabalagoa hobe. Gainera, hip hopa eta iritsi berria den reggaeton musika motak dira, beren musika ikurra. Beren hezigaiztasun mezuak eta bertakotze sozialik ezak indartu egiten ditu albo batera uzten dituen gizartearen aurrean. Horri aurre egiteko bortizkeria, delinkuentzia eta oldarkortasuna erabiltzen dute. Hau da, borrerokeria gazte bizargabe hauengan pertsonifikatzen da, bertakotze sozialerako dituzten arazoen ihesbidea hor bilatzen baitute.
Gazte horiek aztertzen espezializatuta dauden soziologo batzuk diotenez, egunaren zatirik handiena beren adineko beste gazteek pasatzen duten modu berean igarotzen dute: ordu asko lo egiten, neskekin harremanak izaten saiatzen, bideojokoekin jolasean, lagunekin irteten, eta batez are, denbora besoak gurutzatuta pasatzen uzten barre egiteko eta beren eguneroko arazoak (familiakoak, ikastetxekoak edo lanekoak) ahazteko. Baten helbururik handiena droga saltzea dela diotenak, ez dabiltza erabat zuzen, nahiz eta Madril edo Bartzelona inguruan ibiltzen diren gazte hauen asmoetatik gertu egon.
Soziologoen iritziz, nahiz eta jendeak uste duen kaleko bandak drogak trafikatzen dituzten borreroak direla eta azken boladan erakunde terroristak direla esan eta nahiz eta komunikabideek talde horiek droga-trafikoarekin lotzen dituzten, benetan oso gutxi dira zeregin horretan aritzen direnak.
Andrew Papachristosek, Sozioiogian doktorea Chicagoko Unibertsitatean eta gazte taldeak aztertzen ari dena duela hamarkada batetik, dio "globalizazioa eta kaleko bandak paradoxa hutsean bizi direla: bandak egotea munduko gertakaria da ez nazioarteko erakunde bilakatu direlako, nahiz eta batzuk badiren, beren kideek eta kulturak azken urteetan izan duten mugikortasunagatik baizik". Ziur dago, zentzu batean, bandak globalizatu egin direla. Kaleko antolamenduak Estatu Batuetako 3.300 hiritan daude eta gero eta gehiago herrietan eta nekazari giroko inguruetan. Baina ugaritze hau ez da Estatu Batuetan bakarrik gertatzen. Bandak eta beste "gazte talde" bortitzak heldu dira Espainiara, Frantziara, Greziara, Hegoafrikara, Brasilera, Herbeheretara, Alemaniara, Belgikara, Erresuma Batura, Jamaikara, Mexikora, Kanadara, Japoniara, Txinara eta Australiara, besteak beste.
Gaur egun gehien mugitzen den Madrileko taldeetako bat, Latin Kings, joan den mendeko berrogeiko hamarkadan sortu zen Txikagon. Kartzeletako funtzionariek
eta zenbait presok latinoamerikarrei egindako gehiegikerien aurrean erantzuna emateko modua izan zen.
Beste banda, Ñetak, hirurogeiko hamarkadan sortu zen Puerto Ricon. Bai batean bai bestean, gazteak dira, gehienak adin txikikoak, deserrotutako familietan bizi direnak, eta ia ez dituzte gurasoak ikusi ere egiten egun guztia lanean ematen dutelako. Ikasketak alde batera uzten dituzte eta kalea izaten da haien bizilekua. Kaleko antolakuntza horien sarean sartzen direnean badakite hierarkia disziplina zorrotza bete behar dutela, eta bertan "erregea" eta bere ordczkariak daudela denen gainetik. Gainera, taldeak banda legeak, arauak eta zenbait erritu izaten ditu eta sartu nahi duen gazteak hasiera-hasieratik onartu eta bete egin behar ditu.
Gazteek gainditu beharreko proben artean, banda etsaiekin dituzten kaleko liskarrrak edo kaleko lapurreta bat edo beste daude. Zaletasun amorratua diete sakelako telefonoei. Poliziak uste du hau dela finantzazio bideetako bat. Bestetik, beren kideei .50 eurora iritsi daitekeen hileko kuota kobratzen diete. Hori gutxi balitz bezala, banda batean dabilen gazteak apaingarri moduan
lepoan erabiltzen dituen urrezko bitxi pila ordaindu egin behar ditu, baita janzten dituzten jantzi deigarriak
ere. Parkeak eta beste leku publikoak beren ehiza
barruti pribatu bihurtzen dituzte. Han denbora pasatzen dute saskibaloian jokatzen eta bertako instalazio publikoak erabili nahi dituzten "iraultza zerga" antzeko zerbait eskatzen diete.
Beraien artean desberdintzeko sinbologia erabiltzen dute. Hala, Latin Kings taldekoek hiru puntako koroa eramaten dute eta elkar agurtzen dute eskuko hiru hatzekin koroaren itxura eginez. Ñetas taldekoek aldiz, kontrazeinua egiten dute hatz luzea eta hatz erakuslea ahal duten guztia luzatuz.
Lehenengoek zapi beltz eta horia jartzen dute buruan eta kirol kamiseta zabalak janzten dituzte: Ñetas taldekoentzat aldiz, gorria, zuria edo urdina -Puerto Ricoko banderaren koloreak- dira gehien maite
dituztenak. Irudia, beraz, talde hauentzako funtsezko nortasun zeinua da.