Zuloa

Zuloa

Atzerritarrei buruzko legearen hainbatgarren erreformak beste urrats bat ekarri du gure artean dauden milaka eta milaka etorkinen bizi baldintzen prekarizazioan. Euren egoera normalizatzeko paperik gabe bizi direnei, gerora paperak lortzeko itxaropenik gabe uzten zaie.

Egungo lege-aldaketen bidez pertsona kopuru izugarri hori desagertuko dela pentsatzea, indarrean dagoen Atzerritartasun Legearekin saldu nahi izan ziguten paterak desagertzea bezain zentzugabea da. Orduan, etorkinak etortzearen arrazoia, ustezko harrera-politika abegikorra zelakoan, harrera gogortuz etorrerari amaiera emango ziotela esaten zuten. Mundu guztiak aldez aurretik bazekien ondorio bakarra, egonaldiaren baldintzak ikaragarri okertuko zirela, alegia. Gauza bera gertatuko da oraingoan. Berriro ere horixe gertatuko dela hain nabarmena izanik, zentzuzkoa dirudi helburu horrekin jokatzen dutela pentsatzea, baieztapen gogorra dirudien arren.

Baina lege-aldaketa hau berezia da, izan ere, oraingoan PP eta PSOEn, Espainiako parlamentuko bi alderdi nagusien, hitzarmen bidez egin baita. 1985ean PSOEk lehenengo Atzerritartasun Legea onartu zuenetik, bi partiduen diskurtsoak eta erabakiak jarraitzen ditugunok harritzen ez gaituen arren, bada zalantzan jar ezin daitekeenik: ordezkari politiko instituzional gehien-gehienen artean gai honen inguruan dagoen funtsezko adostasuna. Alderdiek eztabaida politikoetan inmigrazioa arma gisa, erabiltzeak ematen duen itxuraren gainetik, Estatuko Administrazioak migrazio-politikak gauzatzerakoan jarraitu behar duen norabideari buruzko adostasun sendoa nabari da, errealitatean. Hain zuzen ere, norabide hori gaitzetsi egiten dute, eginahal osoz eta irrika biziz, beren kabuz edo hainbat motatako erakundeetan bildurik, borrokan ari direnek; gure gizartean, etorkinak gainerako hiritarren baldintza berberetan onartuak izan daitezen, borrokan ari direnek..

Egindako egiaztapena gogorra da eta etsipena ekar dezake, baina inork zioen moduan, oinak lurrean jarri beharra dago zutik jarri nahi badugu. Ditugun indarrak ditugu politikaren munduan. Hortaz, gizarte zibilarengana jo beharra dago; jendearen baitan dagoen energia solidarioa pizten saiatu behar dugu; asmatu behar dugu izenak eta aurpegiak jartzen legearen kontura burutzen diren bidegabekeriei, pertsonak nabarmendu behar ditugu zenbaki hutsak, legez kanpokoak, nahiz patera baten argazkiak erakusten dizkigutenean. Hor dugu egitekoa, ez legegintza-foroetan, ez administrazioetan, ez eta ikus-entzunezko hedabideetan ere. Gizarte arruntean dago gure lantegia. Hor erakutsi behar dugu nori buruz hitz egiten dugun, nor ari garen kondenatzen eta, nola, eztabaida politikoen gainetik, guztiz egingarri eta beharrezko den etorkinei harrera eskaintzea. Horrela bakarrik lortuko dugu parlamentu-munduaren eta gizarte zibileko sektore solidarioenaren arteko etena gainditzea.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web