Zirkulatzeko askatasuna

Mugak ixtea ezinezkoa da eta kitto. Europa izeneko gotorlekua eraikitzeak esan nahi duen injustiziaz eta moraltasun faltaz at, gertaerek frogatu dute xede hori iritsi ezinezkoa dela, gizarte libre eta demokratikoaren oinarrizko balioak zapuzten ez badira. Immigranteek eta iheslariek, mugak gaindituz, Europar Batasunera sartzen jarraitzen dute. Hori galarazteko legezko zein poliziazko oztopoek lortu dutena da saiakuntzan geratu diren hildakoen kopurua biderkatzea, ordaindu beharreko prezioak ikaragarriak izatea, era guztietako mafiak perretxikoak bezala ugaritzea, bihotzik gabeko enpresari batzuek eskulan merke eta babesgabea esplotatzeko eskura izatea, eta gure artean inolako paperik, eta inolako eskubiderik gabe, bizitzera kondenatuak daudenak gero eta gehiago izatea. Inork ukatzen ez dituen egitate horiek, ezinbestean eskatzen dute orain dabilen mugak ixteko politikaren oinarrien gaineko eztabaida sakona. Politika horrek ez badu balio bere helburuak betetzeko, eta gainera ondorio ezin txarragoak eragiten baditu, zergatik iraunarazten zaio? Oso interesgarria izango litzateke ezagutzea elkartasunaren alorrean lanean ari direnen artean horren alde eta aurka dabiltzan argudioak. Eztabaida horri abiarazten laguntzeko asmoz, ale honetako orrietara ekarri dugu Alain Moriceren lan sakon eta bikain bat.

PAPERAK DENONTZAT. Frantziako paperik gabekoen mugimendu txalogarriaren eta beste tokietan jaso dituen elkartasunezko sostenguen eskutik, paperak denontzat dioen errebindikazioak gaurkotasuna irabazten ari da Estatu espainolean. Errebindikazio horrek esan nahi du gure artean dauden guztiei zor zaiela bizitza duintasunez egiteko eta gainesplotazioa ekiditeko eskubide batzuen errekonozimendua. Ale honetan argitaratzen ditugu egun Estatu espainolean dauden plataformen oinarrian dauden agiriak. Gai honen gaurkotasunaren indargarri dator laster parlamentuan egingo den atzerritartasunari buruzko legedian aldaketa batzuk sartzeko zenbait ekimenen eztabaida.

MAFIAK ESTALGARRI Boladan dago mafien gaia. Europar Batasunera nola hala iristen saiatzen diren immigranteen heriotzak eta atxiloketak ugaritu direlarik, hedabide guztiak ados jarri dira giza trafikoaz aprobetxatzen diren mafietan fokatzeko informazio guztia. Horrela, iritzi publikoak etsaitzat har dezakeen norbaiti begira jartzen da jendea, zoritxarreko benetako protagonista, hau da, heriotza edo berehalako kanporaketa jasaten duen immigrantearen irudia estaliz. Bidenabar, administrazioak bere ekintzari ematen dio jite polizial eta errepresiboa ahaztu egiten da. Horren helburua da polizi ekintza jendearen aurrean aurkeztea immigranteen mesederako balitz bezala, sare mafiosoen errepresioan ari omen dira-eta. Esan beharrik ez dago mezu hori hemengo jendeari zuzentzen zaiola, immigranteek oso argi ikusten baitute zinismo-ariketa bat besterik ez dela. Gauzak horrela planteaturik, bertakoen kontzientziak baretzen dira, eta errepikatzen zaie egoera tamalgarri honen erantzuleak gaizto huts batzuk, mafiakoak, direla; gehientsuenetan, gainera, mafia horiek atzerritarrak izaten dira. Ideia horien beste muturrean dauden iritzi batzuk aurkezten dizkizuegu ale honetan, eta horrekin batera, Euskal Herrian eta Espainiako zein Frantziako Estatuetan idatzizko hedabideetan gai horri ematen zaion ikuspegiaren analisia.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web