Hiritarral ala metekoak?

Batzuetan ez dago ulertzerik politikarien jokabidea. Ez al da, bada, esaten politikariak beti inkesten emaitzei begira egoten direla erabakiak hartzerakoan? Badirudi oraingoan ezetz, zeren inkesten arabera, gehiengo batek uste du udal hauteskundeetan hautatzaile eta hautagai izateko eskubidea hemen bizi eta lanean ari diren etorkinei zabaldu behar zaiela, baina politikariek ez bide dute iritzi bera. Gizarte integratu bat omen da beren helburua, baina gizarte horretako atal bat eskubide politikoetatik kanpo uzten dute. Ahoa bete hortz zabaltzen dute aire guztietara mendebaleko kulturaren gailentasuna, Giza Eskubideak denontzat errekonozitzen omen dituelako, baina hori esan ondoren, “elkarrekikotasunaren” printzipioa asmatu dute, Europan lehen inoiz aipatu gabea, zeinaren eraginez, boto-eskubidea jatorri-tokiaren arabera banatzen den. Ordezkaritzan oinarrituriko erakunde demokratikoak ez dituzten herrialdeak kritikatzen dituzte, herrialde haietatik datozenei boto-eskubidea betiko ukatzeko, inoiz ez baitute aplikatu ahal izango ditxosozko “elkarrekikotasuna”. Gizarte-sistema batean integraturik egoteak esan nahi du haren baitan interdependentzia eskuratzea, eta eskubide eta aukera berberak izatea elkarrekintzan ari daitezkeen gainerako pertsona guztiekin. Nola deituko genuke Europako Erkidegokoa ez den pertsona arrotz baten estatusa: lan egiteko eta legearen barruan bizi ahal izateko baimen baten mende dagoen pertsona, eskubide politikoak ukatuak dituen pertsona, hiritarra ala metekoa?

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web