Atzerritartasun Legearen Aldaketaren arrazoiak

Espainiar Gobernuak eta Parlamentuko indar politiko desberdinek indarrean dagoen Atzerritartasun Legea aldatzeari ekin diote. Horretarako aurkeztu diren testuak Kongresuan daude jadanik. MUGAKen ale honetan testu horiek azaldu eta aztertzen ditugu. Batek pentsa lezake aldaketa horren arrazoia izan zitekeela lege horrek jasotzen duen kritika-zaparrada; bereziki immigrazioaren munduarekin lan egiten duten erakundeen aldetik jasotako kritika etengabeak. Baina gauzak ez doaz bide horretatik. Izan ere, Gobernuaren testuaren aurretik doan Zioen Adierazpenak (ik 14. or.) aurkakoa adierazten du. Bertan agertzen diren hamar zioetatik lautan aipatzen dira “gure bizikidetasun baketsua babestea arauak urratzen dituzten gutxiengoen jokabideetatik” “kanporatzeko neurriak, isunak, eta zehapen-mailako beste neurriak ezartzeko beharra” edo “legez kanpoko immigrazioaren errepresioa”. Beste lautan azpimarratzen da zein beharrezkoa den "gure arauteria nazioarteko konpromisoetara egokitzea, bereziki Schengeneko Akordioa aplikatzeko Hitzarmenera. Jakina denez, erreferentzia horrek berarekin dakar irizpideetan bat egitea Europar Batasunaren mugen itxieran oinarritzen den politikarekin. Puntu bakar batean besterik ez da aipatzen “atzerritarrak integratzeko beharra”, nahiz eta hurrengo esaldian irakurtzen dugun integrazio hori “legez bizi diren atzerritarrei” mugatzen dela. Ez dirudi, hortaz, legegilearen asmoetan dagoenik inolaz ere gaur indarrean dagoen migrazio-politikari buruzko eztabaidarik sortzea; gutxiago arazoan inplikaturik dauden talde sozialak parte hartzen duten eztabaida. Oraingo Atzerritartasun Legearen oinarrian dagoen filosofia berbera izango dute proposatzen diren aldaketa guztiek. Ez dezala, bada inork pentsa lege-aldaketa honekin inolako eraginik jasango dutenik hain ohituta gauzkaten irudiok: itsasadarra gurutzatu nahian hildakoen argazki tragikoak, lehorreratu bezain laster atxilotu eta kanporatzen dituzten pateretako bidaiarien zerrenda amaiezinak, administrazioaren bulegoen aurrean eratzen diren immigrante-kolak, kupoaren zoriak zer ekarriko dien zain… Ez, aldaketarik ez espero, gobernarientzat irudi horiek paisaiaren atal baitira.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web