Urretxindorraren sei urte

Argitaratua 2019(e)ko Urriaren 7, 07:41

Diptico

Urretxindorra SOS Arrazakeriaren proiektuaren VI. edizioaren atarian gaude. Autonomia Erkidegoan aitzindaria den proiektua adin txikiko etorkinen eta unibertsitateko ikasleen artean mentoretza-lana egitean datza.

2014tik gaur arte, 117 bikotek parte hartu dute proiektuan. Azken edizioak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Diputazioaren eta Donostiako eta Errenteriako Udalen laguntza izan du. Ikasturte honetarako 40 bikote inguruk parte hartzeko programazioa egina dugu.
Ikasturte honetan, Donostia, Hernani, Errenteria, Urnieta eta Tolosako dozena bat eskola eta ikastola baino gehiagorekin bideratuko da proiektua. Era berean, Donostia, Errenteria eta Pasaiako Udaletako gizarte-zerbitzuetako neska-mutilak sar daitezke. Halaber, urtez urte programan kolaboratzen duten erakundeen laguntzari eusten diogu. Hauek dira erakundeak: Real Sociedad Fundazioa, GBC, Donostiako Aquariuma, Tolosako TOPIC, Pasaiako Albaola, Kutxa Fundazioa.

Ez kasu gutxitan ere, “diferentziarekiko” beldur, herstura eta segurtasun faltarekin bizi dute neska-mutilek migrazioa. Hortxe esku hartzen du, hain zuzen ere, programak, adin txikikoen autoestimua indartuz eta beren baliabide pertsonal eta sozialak zabaltzea areagotuz. Aldi berean, mentore boluntario gisa parte hartzen duten ikasle unibertsitarioek bizi dute ikasturtea erantzukizun estra batekin, eta horrek haien enpatia eta solidaritate-gaitasuna sendotu egiten du.

Une honetan, SOS Arrazakerian izena emateko epeak irekita dauzkagu, bai mentoreentzat, eta baita mentoretza-jasotzaileentzat ere. Laster abiatuko dugu bikoteak eratzeko prozesua, eta, azaroaren lehen egunetan egingo dira lehen hitzorduak, inaugurazio-jaiaren ondoren. Aurreko urteetan bezala, Tabakaleran egingo da jaia. Informazio gehiago jaso nahi dutenek edo programan izena emateko interesa dutenek telefono honetara dei dezakete: 943 321811. Bestela, urretxindorra@sosracismo.eu helbidera idatzi dezakete.

Urretxindorra10 20

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web