Argitaratua 2021(e)ko Uztailaren 7, 09:30

TXOSTEN hau marko teoriko batekin hasten da. Horren aurrekariek, zientifikoek, ahalbidetuko digute etxegabeen kolektiboa kokatzea, haien profil psikosozialak eta haien ezaugarriak, oro har, ezagutzea. Era zehatzagoan, Gipuzkoan kale-egoeran dauden gazte etorkinei buruz arituko gara. Txostenak bi azterketa osagarri ditu. Lehena saiatzen da kale-egoeran dauden gazte etorkinen profil psikosozialetan sakontzen, baita euren uneko osasun-egoera ezagutzen eta etorkizunarekiko duten arrisku-pertzepzioa ezagutzen ere, baita dituzten laguntza-sareak, euren beharrak eta ordutik aurrera eurekin lan egitea ahalbidetuko duten funtsezko gai-multzo bat ezagutzen ere saiatzen da. Aukera aprobetxatu dugu eurentzat jarritako baliabideak nola jasotzen dituzten arakatzeko ere. Baliabide eske joaten direnean nola sentitzen diren jakiteko, ea baliagarri zaizkien, erabiltzaile gisa zer hobetuko luketen eta abar jakiteko. Pentsatzeko gai-sorta bat, eta hori positiboa da, eskaintzen zaizkien laguntza horietan eraginkorragoak izateko betiere.
Bigarren azterketa lehenaren ikuspegia zabaltzen saiatu zen. Ikuspegi kualitatibo batetik elkarrizketa sakonak egin zitzaizkien pertsona adituei; gazte etorkinen errealitate soziala, euren beharrak eta euren eskubide eta betebeharrak ezagutzen dituzten pertsona adituei, hain zuzen ere. Ikuspegi honek ahalbidetu zigun neska-mutil gazteek emandako informazioa triangulatzea eta lehen azterketaren datu estatistikoei zentzu sakonagoa ematea. Elkarrizketak hiru ardatz nagusitan zentratu ziren: kale-egoeran dauden neska-mutil gazte etorkinen egoeraren ikuspegi orokorra, pandemia-garaian erabiltzaileei inplementatutako baliabideen balorazioa eta kolektiboaren etorkizun-aukeren inguruko balorazioa
eta euren egoera hobetzeko egin daitezkeen balizko ekintzak.