SOS Arrazakeriak Urteko Txostena 2013 aurkeztu du

Argitaratua 2013(e)ko Irailaren 24, 09:09

Iturria: SOS Arrazakeriaren Federazioa

Ia2013


"Arrazakeriari aurre egiteko lehenik eta behin
gizartean zein aldaera dituen jakin behar dugu.
Txosten honek helburu hori lortzen lagundu nahi du
eta fenomeno horri buruzko hausnarketa sustatu"

 SOS Arrazakeriaren Federazioa

Murrizketez josiriko urtean, osasunean bereziki

- Herritar guztiei bermatu behar zaie osasun publikoa

- Erakunde publikoek, osasun arreta herritar guztiontzako oinarrizko eskubide unibertsala dela aitortu behar dute, egoera administratibo irregularrean daudenak barne.

EEA.

- Osasun arreta jaso ahal izateko, urte beteko erroldaren beharra ezabatzeko eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari.
Etorkinei zailtasun handiagoak jartzen zaizkie gizarte laguntzak jasotzerakoan.

- Atzerritarrenganako tolerantzia indizeak behera egin du. Ezinbestekoa da jarrera hauei aurre egingo dieten ekintzak eta neurriak sustatzea. Bide horretan Eusko Jaurlaritzak erakutsitako asmoa positiboa da.

- Xenofobia erkidegoko hauteskundeetan sartu dute alderdi politiko batzuk ‘etxekoak lehendabizi’ diskurtsoarekin.

- Egoera irregularrean dauden pertsonen kontrako poliziaren sarekadak ohikoak izan dira 2012an.

- Errumaniar ijitoak integratzeko neurriak hartu dituzte. Astigarragako kanpalekuan interbentzio plana abiarazi dute Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udalaren eskutik.

Nafarroa.

- Egoera irregularrean daudenek ezingo dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jaso. Foru erkidegoan ezarri diren murrizketa zorrotzek integrazioa eta elkarbizitza oztopatzen dute.

- Bertan bizi diren pertsona guztiek izango dute osasun arreta publikoa jasotzeko eskubidea. Arau argia eta soila, adibide gisa hartzeko modukoa da.

Estatua.

- Parlamentuan Ikerketa Batzorde bat osatu behar du 2012ko abenduan Lanzaroten armadako patruilari batek patera bat jo eta hondoratu izana argitzeko. Era berean, bizirik atera zirenak eta Marokora bidaliak Espainiara itzuli beharko lukete.

- Lan-eskubideak, gizarte laguntzak eta lokaletara sartzerakoan diskriminazio kasuek gure Informazio eta Salaketa Bulegoetan jasotako kasuen %32,4 dira. Hala ere, kasu hauek ez dira ia medioetan azaltzen.

- Gorroto eta diskriminazio delituak aztertuko dituzten Fiskaltza bereziak sortzea ezinbestekoa izaten jarraitzen du. Era berean, agintaritzaren gehiegikeriak jasotzen dituztenek horiek salatzeagatik, euren kontra agintariek sistematikoki jartzen dituzten salaketak eragotzi behar dira.

- Immigrazioaren aurkako iritziak eta lan-eskubideak, gizarte laguntzak eta lokaletara sartzerakoan arrazakeria sozialaren kasuen aurrean beharrezkoa da Berdintasuna eta Diskriminazio ezarentzako Lege Integrala Tratu Berdintasunerako.

- Era berean, arrazakeria instituzionalari aurre egiteko neurriak behar dira.


Europa.
Europako politikaren jarduna gorrotoaren diskurtsoarekin jantzi da eta geroz eta barneratuagoa dago garai batean Europaren ikurra ziren balio demokratiko ahulen egituran.

Irakurri EEA eta Estatuko Txosten exekutiboa

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web