Migrantzailearen Nazioarteko eguna. SOS Arrazakeriaren jakinarazpena

Argitaratua 2012(e)ko Abenduaren 18, 10:57

Iturria: SOS Arrazakeria

Images

Giza eskubideak: Etxekoak lehenengo?


1948ko abenduaren 10ean Nazio Batuek onartu eta izenpetu zuten Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala izan zen gizaki guztiek, oinarrizko askatasun eta eskubideak dituztela aitortzen zuen lehen agiria eta gaur ere guztiz indarrean dagoen dokumentua izaten jarraitzen du: giza duintasunaren oinarrizko balioak, diskriminazio eza, berdintasuna, zuzentasuna eta unibertsaltasuna pertsona guztiei dagokiela, edonon eta edonoiz dioena.

Baina eskubide unibertsalak atzerritartasunaren galbahetik pasaz gero, bere unibertsaltasuna galtzen dute eta ‘bertakoentzako’ eskubide eta ‘kanpokoentzako’ betebeharretan banatzen dira. Azken honi dagokionez, SOS Arrazakerian bereziki kezkatzen gaitu osasun publikoa eskuratzeko eskubidean eman den atzerapausoak eta horrek izan duen eragin eta kaltean egoera administratibo irregularrean dauden milaka lagunengan. Giza eskubideen merkantilizazioak guztiok ahulagoak bilakatzen gaitu. Gaur, egoera irregularrean dagoen etorkinari ukatzen diogu oinarrizko eskubidea den osasun arreta. Eta bihar?

2012 hildako batekin hasi zen. Urtarrilaren seian Bartzelonako Zona Francako Atzerritarrentzako Internamendu Zentroan kanporatua izateko zain zegoen Gineako gazte bat zendu zen. Jarraian, irailean Espainiako gobernuak, Isla de Tierran zeuden 73 etorkinen kanporatze kolektiboa egiten duenean, gai horri buruz dagoen espainiar legedia eta nazioarteko itunak urratuko ditu eta urtea itxiko dute, oraingoz, Espainian etxebizitza erosten duenari erresidentzia baimena emango diotenaren iragarpenarekin.

Kolektibo ahulenak arazo bezala hartu eta tratatzen ari diren gizartea, geroz eta gehiago pobrezia kriminalizatzen ari den jendarte zatituagoa sortu eta elikatzen ari da. Lehentasun nazionalaren diskurtsoak zentzu berria hartzen ari dira eta aurrezkiaren esperoan aurreiritzi zaharrak berreskuratzen ari dira.


Sistema kapitalistaren krisialdi testuinguru honetan eta geroz eta sakonagoa den oinarrizko eskubideen galeraren aurrean, pertsonaren izaerari datxekion hiritartasun unibertsala aldarrikatzea ezinbestekoa da, jaiolekura, egoera politiko edo ekonomikoari lotzen zaien legeetatik at egongo dena.

Giza eskubideak errespetatzen ez dituen jendartea, gaixorik dagoen jendartea da. Baliabideak murrizten badoaz eta beldurra nagusitzen bada, immigrazioak gure gabeziak agerian jartzen ditu. Azken finean gure etorkinei ematen diegun tratuak, gure jendartea arautzen duten oinarri etikoen neurria erakusten baitigu. Etorkin edo soilki desberdina denari gorrotoa ez litzaiguke beste baten arazoa iruditu beharko; gaur eurak dira … eta bihar?



MIKEL MAZKIARAN
SOS Arrazakeriaren Federazioaren Idazkaria
Peña y Goñi 13 1º 20002 DONOSTIA SAN SEBASTIAN
943321811 / 688817133 FAX 943 276982
mmazkiaran@euskaltel.net

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web