Martxoak 8 antiarrazista. Bizitzak erdigunean, guztionak

Argitaratua 2021(e)ko Martxoaren 5, 09:30

Iturria: SOS Racismo Gipuzkoa

Por-qu%c3%a9-el-feminismo-debe-ser-antirracista
Irudi Socialist Worker

Martxoak 8 honetan, gaur ere emakume migratuen, errefuxiatuen eta arrazializatuen eguna dela gogorarazi nahi dugu. Feminismoak antiarrazista, autokritikoa eta anbiguetaterik gabekoa izan behar duelako.

Hitz egin dezagun sustrai patriarkal eta arrazistak dituzten egitura politiko, sozial eta kulturalen aurka borrokatu beharra duten emakumeez. Jendarte neoliberalarentzat beharrezkoak eta instrumentalak diren egiturak. Gutxi batzuk profitatu, gehienok pairatu eta ez gutxik aurre egiten diegun egiturak. Mintza gaitezen emakume prekarioez, zaharrez, gazteez… eta ezaugarriak hauek ere dituzten emakume migranteez, errefuxiatuez eta arrazializatuez ere, hitz egin dezagun.

Pandemia garai hauetan, zaintza eta etxeko lanak bezalako lanbideak, orain arte sozial eta ekonomikoki errekonozimendurik gabekoak, ezinbesteko eta lehentasunezkoak direla agerian gelditu denean, gogorarazi nahi dugu oraindik ere ez direla halakotzat hartzen. Ez da harritzekoa beraz, betebehar hauek egiten dituztenak covidaren aurka txertatzeko lehentasunezko tokian jarri ez izana.

Gogoan ditugu emakume migratzaile horiek guztiak, gehienbat adineko pertsonen zaintzaren edo etxeko lanen sektorea inposatzen baitzaie, lan-alternatiba bakar gisa. Zeregin hau gauzatzeko kualifikazio ezberdin edo altuagorik izan edo ez, beste lan batzuetara sarbidea moztua dute. Antza denez, merkatu honetan bere lekua gureak zaintzen soilik dute, gainera beste lan-jarduera batzuekiko desberdinkeria eta prekarietate baldintzetan. Hori guztia legeek berretsita, noski. Eta gutxi ez balitz, askotan, lan-abusuak edota sexu-abusuak pairatuz.

Gogoan ditugu modu klandestionan bidaiatzera behartuta ikusten duten emakumeak, psikologikoki eta fisikoki bortxatuak, muga eta lege arrazistez osatutako sistemak bortxatuak, zirkulazio askea, bide seguruak, babesa, eta harrera duina ukatzen dizkietenak. Kriminal gisara tratatuak diren emakumeak, EB-ak eragindako giza hondamendiaren biktima bezala aitortu ordez. Aipaturiko guztiagatik, beren bidaia-kideekin batera, sarritan itsas hondoan amaitzen duten emakumeak. Europa honek nahiago baitu mugetan gastu militar eta teknologikoan inbertitu, giza eskubideen errespetuan eta harreran baino.

Gogoan ditugu trans pertsonak, genero-autodeterminazioa onartzen ez zaielako eta beren bizitza bortxatzen duen identitateari eustea inposatzen zaielako. Espero dugu lege berriak azkenean justizia egitea gure ahizpei.

Gogoan ditugu erlijio edo kultura desberdina izateagatik feminismoarentzat mehatxutzat hartzen diren kideak ere. Mehatxu bat, halaber, Europaren inguruan ezarri nahi diguten ideia faltsu horrentzat, faltsuki zuria, homogeneoa eta laikoa den Europa horrentzat.

Gogoan ditugu sexuaren industrian lan egiten duten ahizpak, gehienak migrante eta arrazializatuak, eta burujabetasuna ukatzeaz gain, erabakitzeko eskubidea aitortzen ez dien legea inposatzen zaizkienak.

Gogoan ditugu ere kide arrazializatuak, beti besteak bezala tratatuak direnak, eta egunero bertakotzea ukatzen zaienak.

Atzerritarren Legetik abiaturik, desberdinzalea eta arrazista den jendartea egituratzen duen lege sistema argiki errefuxatzen dugu.

Gaur eta egunero instituzioei, herri mailakoetatik hasi eta Europakoetaraino, exijitzen diegu, beren konpetentzia eta baliabideak erabil ditzatela bizitza zainduko duten politika publikoak egin aplikatzeko. Behingoz eta benetan, bizitza erdigunean jar dezatela. Guztion bizitzek sistema ekonomiko bortitz, misogino eta arrazista honek lehenesten dituen etekin ekonomikoek baino gehiago balio dezaten. Pobretutako herrialdeetan ere lurrak ustiatzearen kontura lortutako irabaziak. Eta handik gurera iristen badira, kanporatzen saiatuko ditugunen lurrak. Hemen hartzen ditugun lagunentzat ere bizia ez da goxoa izango: lan prekarioak hartu beharko dituzte ziurrenik, eta ez dituzte gure eskubide berberak izango, inondik ere.

 Jendarteari eskatzen diogu, emakume, gizon eta kategoria hauekin identifikatzen ez direnei, aldaketaren parte aktibo izan daitezela. Ez dugu zalantzarik anti arrazismoak, feminismoarekin batera gizarte hau humanoago eta bizigarriago egingo dutela. Guztiontzat.

Emakume guzti-guztien berdintasun erabateko eta errealarengatik, M8-ko kontzentrazioak babesteko deia egiten dugu, COVIDen aurkako murrizketak kontuan hartuta eta errespetatuta.

Logo Sosracismo

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web