Argitaratua 2021(e)ko Urriaren 7, 08:53

Hurrengo azaroaren 14an, familia autoktono bat eta migratzaile bat mantel baten inguruan elkartuko gara berriro. Bazkalorduan elkartuko gara bi kulturak hurbiltzeko eta beste familiarekin batera zapore, ezagutza, interes eta esperientzia komunak partekatzeko. Horrela, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagunkide berriak egin ahal izango ditugu, horrela, gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz.
Zoritxarrez, Covid 19k bertan jarraitzen du, eta horregatik, aurten, 2021ean, Bizilagunak proiektuak berrikuntza txiki bat proposatu du: gure hiri eta herrietako parke, merendero eta berdeguneetan biltzea.
Urtero bezala, bi familiek dinamizatzaile baten laguntza izango dute igandeko bazkaria prestatzen laguntzeko.
Zure bizilagunak janariz betetako mahai baten inguruan ezagutu nahi badituzu, eman izena eta parte hartu. Horretarako, zure familiako kide bat edota zure bizitzako lagun bat edo gehiago ekartzea besterik ez duzu.
Dinamizatzaile edota familia bezala eman dezakezu izena. Parte hartzeko, behean dituzun esteketan sakatu eta izena eman besterik ez duzu. Halere, zalantzaren bat izan ezkero edota norbaitekin hitz egitea nahiago baduzu, idatzi iezaguzu e-mail bat bizilagunak@sosracismo.eu - ra edo deitu 943 321811. Ez galdu aukera eta parte hartu!