Gipuzkoa Solidarioa 2012. Elkarbizitza ikasten

Argitaratua 2012(e)ko Azaroaren 26, 07:27

Gipuzkoa%20solidaria2012

Gipuzkoa Solidaria2012Arratsaldeon guztioi

 Kursaal (Donostia) tzo

Argazkia: Valentín foto

Harrera hitzak Agustín Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria)

Arratsaldeon guztioi

Aurten, Gipuzkoa Solidarioaren hirugarren ekitaldia ospatuko dugu, Bizilagunak eta Aldameneko familia lemapean. Ekimen honek badu beste berezitasun bat, hirugarrena izatetik aparte, internazioanala dela, alegia. Europako beste sei herrialdetan (Txekian, Eslovakian, Italian, Hungarian, Maltan, Belgikan eta Portugalen egin ziren bazkariak aurreko domekan, hemen, Gipuzkoan bezala, egun eta ordu berean. Eta leku guztietan asmo berarekin: bertako eta atzerriko pertsonen arteko bizikidetza eta elkar ezagutza bilatzea, harreman berriak sortzea, besteekiko aurreiritzi eta fantasmak usatzea, hitz batean, elkarren alboan bizitzetik, elkarrekin bizitzearen aldeko urratsak ematea.

Bilzilagunak ekintzan parte hartu duzuenetako askok eta askok aipatu duzuen motibaziorik indartsuenetakoa izan da estereotipoei eta aurreiritziei aurka egitea.

Gizarte-talde bati buruzko errepresentazio estereotipatuak, esajeratuak, dira aurreiritziak, eta talde horren ezaugarriren bat gehiegikeriaz orokortzetik sortzen dira. Aurreiritzi sozialetan, norberaren taldeari balio onak eransten zaizkio, eta besteari, edo besteei, balio txar guztiak. Hori egiten da beltzei, juduei, musulmanei, ijitoei, immigrantei –oro har, edo immigrante batzuei– magrebtarrei, latinoei, errumaniarrei, edo baita espainolei, katalanei edo euskaldunei buruz. Bazterketa-logikaren lehen urrats landugabe eta oinarrizkoena dira aurreitziak, eta berauek dira xenofobiaren eta arrazakeriaren lehen maila, horien agerpen oinarrizko eta ohizkoena.

Aurreiritziek zaildu edo galarazi egiten digute gizarte-talde batekin harremanak lotzea, zeren eta haiek tartean direla, harremanak ez dira benetako pertsonekin egiten, baizik eta aldez aurretik pertsona horiei erantsi diegun irudi, ideia eta jarrerekin. Irudi eta ideia horiek toki askotatik jasotzen ditugu: gizarte-girotik, adiskideekin tabernan izaten ditugun berriketetatik, familietan egiten diren iruzkinetatik, kanta eta esaera herrikoietatik, telebistan ikusitako filmeetatik, eta oro har, komunikabideetan ikus eta entzuten dugunetatik.

Batzuetan aurreiritziek zerikusi gutxi izaten dute benetan gertatzen denarekin, eta badira eldarnio zoro batzuk besterik ez direnak. Orixe erakutsi zuen Eugene Hartleyk, joan den mendeko 40etako hamarkadan, 35 talde etnikoekiko arraza.erlazioei buruzko galdetegi bat egin zuenean. Gorroto edo higuin ematen zuten taldeen artean, judu eta beltzez gainera, danirarrak, parinarrak eta walloriarrak zeuden. Azken hiru horiek, berak asmatutako taldeak, argi asko azaldu zuten besteekiko mesfidantza, beldurra eta are gorrotoa ere, errealitatearekin zerikusirik ez duten asmakerietan oinarriturik egon daitezkeela.

Aurreiritziak desitxuratzeko eta banatzeko tresnak dira. Ez digute uzten pertsonak diren bezala ikusten, eta pertsona horiek bizi duten errealitate sozialaren ikuspegia guztiz lausotzen digute. Horregatik diogu merezi duela aurreiritzien aurka ahalegintzea. Nola? Hezur-haragizko pertsonen arteko harremanak erraztuz, elkarri garen bezala, bizilagun gisa, ikusten saiatuz, eta elkarri entzunez. Joan den igandean egin zena, norabide horretan doan urrats bat da. Tzvetan Todorov, jatorriz bulgariarra, baina Frantzian bizi, eta frantsez nazionalitatekoa bihurtu den idazleak esan duen bezala: “beti ere hobe da besteekin bizitzen ikastea, identitate baten barnean beldurturik ateak itxita bizitzea baino. Desberdinak diren izakiekin hitz egin behar izateak unibertsoaren zilborra ez garela ulertarazten digu, eta nork bere buruari tolerantzia-dosi batzuk injektatzera behartzen gaitu, inteligentzia ere zorrozten zaigun bitartean“.

Gizadiareen historia osoan eta beti migrazioak izan badira ere, gure garai honetan, ziurrenik, inoiz baino pertsona gehiago dabil joan-etorrian. Duela bost urte, Europa osoan atzerritar gehien hartzen eta bertan egoitza hartzen zuten herrialdea ginen. Bi urtetik hona, jasaten ari garen krisiaren eragin izugarriaren ondorioz, herrialde misto bat bihurtu gara: immigrazioa eta emigrazioa batera ematen duen gizartea.. Eta inork ezin du argi jakin zer gertatuko den datorren bost edo hamar urtean; ziurrenik, emigrazioak gora egingo du, eta migrazio-balantza negatiboa izango, joaten diren pertsonen kopurua etortzen direnena baino handiagoa izango delako. Une honetan, guretako edozein emigrante izateko zorian egon daiteke, bereziki gazteak, betidanik izan baitira kanpora joateko joera handiena izan duen gizarte-taldea. Eta kanpora doazen horiek bai ikasi beharko dutela beste batzuekin bizitzen; baina ez, orain arte bezala bertako eta hartzaile gisa, emigrante rolean baizik.
Horrek denak esperientzia berriak eta ezagutza berriak ekarriko dizkigu. Eta berriro hasiko gara gizadia bezain zaharra den eztabaida batean murgiltzen: errotzearena eta deserrotzearena. Eta Plutarkok edo Antistenesek bezala, berriro errepikatuko dugu ez garela lurrean finkatutako landareak bezala, ez garela barraskiloak bezala.

Jakina kontu horiek kezkagarriak suertatzen ari direla hainbat familiarentzat. Baina uste dut beste modu batean ikus daitezkeela, edo beste begirada bat erants dakiekeela. Hona Carmen González Enríquez demografoak Estatu espainiarrari oro har zegokiola esandakoa: “ Xahututako giza kapitala ote da, inbertsio publikoak hezkuntza-sisteman alferrik galdutako dirua ote? Ez, inbertsio hori dela-eta, lana aurkitu ahal izango dute, Espainiako mugen barruan edo kanpoa. Hala emigratzea nola Espainian lana aurkitzea zailagoa da hezkuntza-maila apalagoa den heinean. Hobe ote da espainiar lizentziatu bat lanik gabe Espainian, lizentziatu hori Danimarkan edo Estatu Batuetan lanean baino? Beste aldetik, oso probablea da kanpora doazenetariko gehienak itzultzea, familia-loturak deituta. Baina bitartean, ez gaitezen larritu gaixotasun bat balitz bezala hartzen krisiaren sintoma bat, eta era berean, aukera bat dena.”
Eta bukatzeko, eskakizun zehatz bat adierazi nahi nuke. Askoz gehiago dago eskatzeko, baina oraingoz bat bota nahi dut, premiazkoena delakoan.

Dakizuenez, Estatuko Gobernuak onartutako murrizketen artean badago bat zeinaren bidez, egoera administratibo irregularrean izanik erroldatuak dauden atzerritarrak, Atzerritartasun Legearen 12.1 artikuluan berak esaten duen “espainiarren baldintza beretan” osasun-asistentzia osoa ukatu egiten baitzaie. Hots, 2000. urtea ezkeroz errekonozitua zegoen eskubide bat ukatzen zaie. Estatu osoan joan den irailaren 1etik indarrean dagoen arau hori ez da aplikatzen ari Euskadin. Hemen ez dira baliogabetu pertsona horien osasun-txartelak; uztailaren 1 baino lehen emandakoak indarrean diraute, eta data horretatik aurrera eskatutakoentzako, moldatu da halako sistema bat, gora-behera eta hutsekin bada ere eta, oraingoz bederen, pertsona haiek ez gelditzea osasun zerbitzurik gabe lortzen ari dena. Arazoa da egoera hau hari batetik zintzilika dagoela, Estatuko Gobernua aurka dagoela, helegiteak jarri direla Konstituzio Auzitegiaren aurrean, eta laster amaitu diren badaezpadako suspentsiorako zenbait epe daudela.

Hortaz, egokiera honetaz baliatu nahi dut datorren Eusko Jaurlaritzari eskatzeko, eta bereziki gobernu horren barruan Osasun Saila zuzenduko duenari, bere osotasunean manten dezala egoera administratibo irregularreko atzerritarrek daukaten osasun-asistentzia osorako eskubidea, 2000 urtean onartu zenetik orain arte ererekonozitu eta garatu den moduan gutxienez.

Mila esker denoi
Donostia, azaroak 25

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web