Argitaratua 2021(e)ko Maiatzaren 19, 09:09
Iturria: Irungo Harrera Sarea / Red de Apoyo de Irun

Datorren Maiatzaren 29an, 17:00etan bi manifestaldi abiatuko dira. Bat Irungo udaletxetik. Bestea, Hendaiako herriko etxetik. Biek bat egingo dute Hendaiako atxikitzen zentroan eta Santiago zubira abiatuko dira.
Manifestaldi honek salatu nahi du mugaren itxiera gogortu dela, migranteek geroz eta modu okerragoan bidaiatu behar dutela, eta
Bidasoaldean egiten zaien harrerak ez dituela behar bezala eta guztiak hartzen.