Euskadiko SOS Arrazakeriaren adierazpen Osasun Sistema Publikotik kanpo utzitako etorkinen osasun arreta arautzen duen Agindu berriari buruz

Argitaratua 2013(e)ko Uztailaren 23, 14:40

Iturria: SOS Arrazakeria Euskadi

Darpon-hablando-manifestantes--300x180

Joan den uztailaren 11, Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak iragarri zuen Gobernu zentralak duela urte beteindarrean jarririko 16/2012 Dekretu- Legearen ondorioz eragindako neurriaren akats larrienak zuzenduko zituen araua argitaratuko zuela. Dekretuaren ondorioz Gizarte Segurantzan aseguratuak edo onuradun ez direnak, egoera irregularrean dauden immigrante guztiak barne, praktikan, egoera irregularrean dauden etorkinak osasun sistema publikotik at uzten baitzituen neurri horrek. 


Uztailaren 22ko EHAAn argitaratu den Uztailaren 3ko Aginduari buruzko Euskadiko SOS Arrazakeriaren balorazioa honako hau da: Hainbat erakunde, tartean SOS Arrazakeria eta duela gutxiago Harresiak Apurtuz plataforma, bat gatoz osasun arreta izateko aldez aurretik urte beteko errolda izatearen ezinbesteko baldintza salatzerakoan. Epe hori Ekainaren 26ko Eusko Jaurlaritzaren 114/2012 Dekretuan azaltzeak ez du esan nahi aldaezina denik. Epe hau ez zen existitzen 114 Dekretua argitaratu zen arte eta baldintza hau eskatzen ez duten adibideak hurbil ditugu, adibidez, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Otsailaren 25eko 8/2013 Lege Forala, non baldintza hau ez den agertzen.

Osasunarena oinarrizko eskubidea da eta ezin du praktikan urte betetik gorakoa izaten den errolda epe batek baldintzatua egon, ezin baititugu ahaztu etorkinek dituzten zailtasunak etxebizitza izan eta erroldatzeko.
Urte beteko epe hori betetzen ez duten pertsonak larrialdietara bidaltzea ez da irtenbide egokia (bereziki eritasun kronikoen kasuan) eta gainera etorkinek larrialdietako zerbitzuak asko erabiltzen dituenaren aurreritziak auspotzen ditu.


Honengatik guztiagatik, Euskadiko SOS Arrazakeriak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari 14/2012 Dekretua aldatu dezala, aurretik urte beteko errolda izatearen exijentzia ezabatzeko eta aldaketa hori aprobetxa dezala Euskadiko gainontzeko biztanleek jasotzen duten osasun arreta unibertsala eta berdina eskeini ahal izateko, sistema hau duela urte bete martxan jarri zenetik eta eragin dituen akatsak zuzentze aldera, batez ere sarbidea lortzeko baldintzak, osasun eta administrazio langileen trebakuntza eta kolektibo jakinen artatzeri dagokienez (gaixo kronikoak, dokumenturik ez duten pertsonak etab.).


Donostia, 2013ko Uztailaren 22a

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web