ETXERATZE-AGINDU ORDUAN, ETXETIK AT: Infernuaren husteak ehun bat pertsona kale gorrian utziko ditu

Argitaratua 2020(e)ko Azaroaren 5, 08:43

Infierno

 Pandemia-egoera betean infernua husteak, bertan bizi diren pertsonentzako bizitoki-baliabiderik eskaini gabe eta polizia-dispositiboak zabalduz, agerian uzten du gure erakundeek ez dutela gaitasunik gure lurraldean gertatzen diren bazterkeria-egoera larriei erantzuteko.

Whats App Image 2020 11 05 At 11.16.37 (1)Gipuzkoako SOS ARRAZAKERIAtik salatu izan ditugu azken hilabeteetan Ertzaintzak Infernuko eremuan egin dituen esku-hartzeak, azkena irailaren 7an. Agintariek gune honetan bizi diren pertsonak ordena publikoarentzako mehatxutzat aurkezten dituzte, haien oinarrizko eskubideak urratuz eta, aldi berean, Udalak bizi duten kale-egoerarekiko duen erantzukizuna alde batera utziz.

Gainera, gogorarazi behar da Guardia Munizipalaren eta Ertzaintzaren ekintza hauek, Polizia Nazionalarekin elkarlanean, pertsonak identifikatzeko erabiltzeko dakartzan arriskuak, pertsona horien administrazio-egoera zein den jakiteko eta, hala badagokio, kanporatze-prozedurak abiarazteko (nortasun-agiriak eta pasaporteak konfiskatzeko aukeraz gain, horiek ezinbestekoak izanik ohiko kudeaketak egiteko).

Alarma-egoera eta etxeratze-agindua aprobetxatzea, zalantzarik gabe, elkartasuna desmobilizatzeko, pertsonen ahultasuna areagotzeko eta ekintza horiek ahalik eta inpunitate handienaz gauzatzeko pentsatutako tresna da. Azken hilabeteetan, hustearen mehatxua gauzatu da pertsonentzat unerik kritikoenean, babes eta mobilizazio sozialeko iturriak agortzeko diseinatutako plangintza eta estrategia erakutsiz. Hala eta guztiz ere, dozenaka gazte hurbildu dira egunean zehar pertsona horiei laguntzera, eta beste behin ere erakutsi dute gizarte zibilaren elkartasuna erakundeek beraiek duten kompromisoa baino aurreratuago egoten dela gizarte-larrialdiari erantzuteko.

Whats App Image 2020 11 05 At 11.16.37Bizitzen ari garen COVID 19 egoeraren esparruan, etxerik gabeko pertsonak aipatu dira, goraipatuz kalean egoteagatik isunik jarriko ez zaiela, pertsona horiek pandemiatik nola babestuko diren eta neguaren etorrerari nola aurre egingo dioten aurre egiteko beharrezko baliabideak jarri gabe, sabairik gabe utziz, biztanleei bertan egoteko eskatzen zaien egoera batean. Hustutako jendeak ez du nora joan, eta Gipuzkoako SOS ARRAZAKERIAtik gogorarazi nahi dugu biztanleria hori gure gizartearen egoera ahulenean izateaz gain, gainerako herritarrak bezain eskubideen titularra ere badela.

Infernuan, 540 etxebizitzako hirigintza-proiektu bat onartu zen, eta hau burutzeko ehun bat pertsona etxetik atera nahi dituzte. Badirudi etxebizitza pertsona batzuentzat bakarrik dela eskubidea: Donostian etxebizitza bat erosteko aukera dutenentzat. Gizarteen neurria ez da neurtzen gehien dutenen oparotasunaren arabera, baizik eta egoera okerrenetan daudenei erantzuten zaien moduaren arabera.

Logo Sosracismo

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web