Argitaratua 2021(e)ko Azaroaren 17, 11:28

Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldeak, azaroaren 20an Errenteriako Merkatuzar gunean ospatuko den ETXEKO LANAREN INGURUKO II. JARDUNALDIA aurkezteko plazera dugu.
Jardunaldia esperientzia eta ibilbide desberdinak dituzten eragileen arteko topaketa gogoetatsua izango da, etxeko langileen eskubideen aldeko mugimendua indartzera bideratua, hainbat alorretan eta aliantzak sendotzeko asmoz. Horretarako, parte-hartzaile guztiei eskatu diegu beren esperientziari buruzko balantze espezifiko eta kritiko bat egiteko, hausnarketa kolektiborako elementuak eskain diezazkigukeena.
Gainera, horretarako, lurraldeko etxeko langileak, sindikatuak, udalak, erakundeak, eskualdeko garapen-agentziak, asanblada eta kolektibo feministak, emakumeen etxeak, emakume migratuen elkarteak, GGKE-ak eta beste aliatu batzuk izango ditugu gonbidatu, eta horiekin aliantzak indartu eta etxeko langileen eskubideen defentsan elkarrekin ibiltzen jarraitzea ahalbidetuko diguten sareak sendotu nahiko genituzke.
Hausnarketa kolektiboaren ildo honetan, talde gisa, interesatu oro gonbidatu nahi dugu jardunaldi honetara eta gune hau gurekin partekatzera.